Tologorri - Ungino, Lendoño Goikoatik
near Lendoño de Abajo, País Vasco (España)
Viewed 239 times, downloaded 11 times
Trail photos
Itinerary description
Lendoño Goikoa herria baino pixkat lehenago dagoen aparkalekuan utzi dugu autoa. Pagadi barrena etengabe goruntz hasi gara eta Erren Harria pasatu ondoren, Bide Beltzean sartu gara. Bide hau mendi-hegaletik doa eta Barrerilla Atakara eramaten du. Ataka honetatik gaina harrapatu dugu eta aska bat pasatuz, Tologorri gailurrera igo gara. Goitik bistak izugarriak dira. Mendizerraren ertzetik jarraituz, Menardiga Atakatik pasatu gara (bertatik ere jaitsi daiteke) eta aurrera jarraitu dugu Atatxa Atakaraino (hemendik jaitsiko gara geroago). Goruntz jarraitu dugu, Ungino gainera helduz. Bertan, haitzean, zulo edo begi bat dago. Hemendik ere bistak izugarriak dira. Beheruntz bueltatu gara eta Atatxa Atakatik hasi dugu jaitsiera. Aldapatsua da eta kontuz egitekoa baino edonork jaitsi dezake. Bide honetatik ere Unginoren eta bere begiaren bista ederra da. Behean GR-284 hartu eta Lendoñoraino eramango gaitu bueltan.
Waypoints
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Moderate
Zoragarria! Kontuz haizearekin.. eta adi txakurrekin!