Activity

T5738118-0

Download

Author

Trail stats

Distance
3.74 mi
Elevation gain
1,841 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,040 ft
Max elevation
2,506 ft
TrailRank 
21
Min elevation
1,090 ft
Trail type
One Way
Coordinates
500
Uploaded
March 20, 2015
Recorded
March 2015
Be the first to clap
Share

near Aiastia (San Migel), País Vasco (España)

Viewed 694 times, downloaded 1 times

Itinerary description

Urkarregi – Kalamua – Garagoiti – Akondia – Usartza – Ixua – Urko – Ermua

GR 123 Bizkaiko Biraren 6. etapa laburra baina menditsua da. 4 tontorretatik igarotzen da. Kalamua (edo Maaxa), Garagoiti, Akondia (edo Arrikurutz) eta Urko, baina ezin daiteke esan etapa gogorra denik, aldaz gorako tarteak ez baitira oso luzeak. Etapa hau kontrako noranzkoan eginez gero gogorragoa izango da, Ermua Urkarregi baino beherago dagoenez goranzko tarte gehiago daudelako, Urkora igoera bereziki. Dena den, Garagoiti eta Akondiako tontorretatik pasatzea ez da beharrezkoa. Mendebaldetik ingura daitezke, gorabehera gutxirekin.

Urkarregi mendatetik abiatuta, gainditu beharreko lehenengo erronka Kalamuako tontorrera iristea da. Igoera honen lehenengo zatia nahiko erosoa da, baina Kanpainzulo lepotik aurrera bide aldapatsua dago. Tontorra baina zertxobait beherago dagoen laugune batean Olaburu trikuharria dago bidearen ezkerraldean.

Kalamuako hegoaldeko malda leunean behera lepo zabal batetara iristen da. Eskuineko bideak, Garagoiti eta Akondia igo gabe Usartzako atsedenlekura eramaten du. Aipatutako bi tontorretatik igaro nahi izanez gero, zuzen jo behar da, lehenengo Garagoiti eta ondoren Akondia igotzeko.

Akondiatik jaisterakoan hegoalderantz jarraitu behar da, baina berehala bideak ekialdera egiten du, lepo zabal batetara jaisteko. Bertan, eskuinaldeko bidea hartu behar da, hego-mendebalderantz jaisteko. Metro batzuen buruan basoan sartzen den bide honek Usartzako atsedenlekura eramaten du.

Errepidea jarraituz Ixua mendatera iritsiko gara. Eibar eta Markina lotzen dituen errepidea zeharkatu, eta ibilbideko azkenengo aldapari aurre egin behar zaio. Bidezidor aldapatsu bat jarraitu behar da Urkoko tontorra harrapatzeko. Hegoalderantz jaitsiera luze batek Ermuara eramaten du, etapa honi amaiera emanez.

<-- 5. etapa: Ondarroa – Urkarregi
7. etapa: Ermua – Kanpazar -->

Comments

    You can or this trail