Activity

St Johan/S. Giovanni-Sass Rigais

Download

Trail photos

Photo ofSt Johan/S. Giovanni-Sass Rigais Photo ofSt Johan/S. Giovanni-Sass Rigais Photo ofSt Johan/S. Giovanni-Sass Rigais

Author

Trail stats

Distance
9.85 mi
Elevation gain
5,469 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
5,469 ft
Max elevation
9,872 ft
TrailRank 
29
Min elevation
4,523 ft
Trail type
Loop
Time
8 hours 16 minutes
Coordinates
2539
Uploaded
August 24, 2022
Recorded
August 2022
Be the first to clap
Share

near San Giovanni, Trentino-Alto Adige (Italia)

Viewed 35 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofSt Johan/S. Giovanni-Sass Rigais Photo ofSt Johan/S. Giovanni-Sass Rigais Photo ofSt Johan/S. Giovanni-Sass Rigais

Itinerary description

Sass Rigais mendira igotzeko bide luze baina ederra, jendetza ekiditen duena. Horretarako Funes edo Villnos izeneko bailarara hurbilduko gara. San Giovanni eliza baino gorago dagoen aterpe/jatetxe txikiaren ondoan autoa utzita.

Ibilbide luzea eta gogorra (1600 metroko igoera), zati handi batean "Via ferrata" bat erabiltzen duena, erraza baina adi ibiltzekoa. Beraz ferratak egiteko materiala eta kaskoa ezinbestekoak izango dira.

Ibilbidea San Giovanni eliza gainean dagoen bailaran gora hasten da, basogintza pistak erabiliz. Geroago xenda argi batek aldapan gora eramango gaitu. Basotik ateratzean Odleleko mendizerrako ikuspegi paregabea izango dugu aurrean, eta Mesdi leporaino igo beharreko harritza amaitezina ere bai. Luzea izanagatik, harritza dirudiena baino errazago igotzen da, ondo zapaldutako xenda batean barrena.

Mesdi lepoan (Forcella di Mesdi) ezkerretara biratuko dugu, eta ibilbidearen zatirik zailena hasiko da. Hasiera batean arkaitz handi artean igotzen den harritza eta tximinia batzuetatik. Segituan agertuko zaigu Via ferratako kablea, eta bi zati nabarmen dituela esango nuke. Lehen zatian atal zailenak daudela esango nuke, bereziki menditik jaisten diren sakon eta gorabehera batzuk gainditzeko momentuan. Hala ere, kablearen egoera onak eta arkaitzaren gogortasunak segurtasuna ematen dute. Oinezko trabesia eta igoera bat egin beharko dugu gutxi gora behera 2750 eta 2850 metro arteko tartean. Ondoren, berriz ere ekingo diogu Via Ferratari, erraza eta dibertigarria orokorrean.

Itzulera etorritako bidetik.

Gomendagarria oso goiz ibiltzea: jendetzarekin gurutzatzea eta, batez ere, arratsaldeko ekaitzak harrapatzea ekiditeko, zeinak bereziki arriskutsuak diren elementu metalikoz jositako Via ferratetan. Ibilbidea abuztuan egin zen, eguraldi bikainarekin eta elurrik gabe. Kontuan hartu elurrak eta izotzak guztiz aldatuko lituzkeela igoeraren baldintzak.

Comments

    You can or this trail