SESETA (1183M) LARRONDOA (1179M) OXE (1138M) ZARAITZU- NAFARROA
near Vidángoz, Navarra (España)
Viewed 244 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Atuzkarratz (Erronkari) mendilerroaren hegoaldean, ekialdean Binies eta mendebaldean Zaraitzu ibaien arteko banalerro hidrografiko gisa balio duena, mendigune malkartsu bat aurkitzen da. Non pinu gorria eta ezpela diren nagusi, mendigune honen gailurrik garaiena Seseta da (1186 m) eta bigarrena Larrondoa (1179M). Gure ibilbidea Igariko mendate gainetik hasi genuen eta ibilbide zirkular bat eginez bi gailurrak kateatu genituen. Igariko mendatea Bidankoze eta Igariko (Zaraitzu) herrixken artean aurkitzen da. Errepide hau egiteko 1936ko gerran eta ondoren frankismoak lan behartuetara zigortutako milaka presok hartu zuten parte, hemendik igarotzen da egun NA-2520 errepidea (Igara mendatea). Hori gogoratzen duen monumentu bat dago altzatua Igara gainean.
Seseta eta Larrondoa mendi gailurretako eremu harritsuetako harkaitzetan hazten den landareria ere aberatsa da, hala nola Draba dededeana, Saxifraga losae, Saxifraga cuneata, Erodium petraeum, Alyssum montanum, etab.bezalako landareak ikusi genituen bertan. Behekaldean dituzue ibilbidean zehar ikusitako xehetasun gehiago.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments