Santibañez de la Peña - Peña Cueto- Pico Fraile-Peña mayor-velilla del Rio Carrion
near Santibáñez de la Peña, Castilla y León (España)
Viewed 8 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Argazki gutxi daude eguraldia oso laoinotzua eta euritsua izan delako. Ez gendun askorik ikusi egia esan, baina ibilaldia oso ondo zegoen. Exigentea. Fraidearen tontorra (Pico del Fraile) (2001 m) Brezo mendikatearen altuera handiena da. Mendilerro honek arku zorrotz samarra du iparraldean, eta Gaztelako goi-lautadaren gainean altxatzen da bat-batean. Txango honetan, mendebaldeko muturra zeharkatuko dugu. Han biltzen dira gailurrik nabarmenenak, Peña Redonda (1996 m) izan ezik.
Igoera ohikoena Brezoko santutegitik abiatzen da (1420 m), baina gu Santibañez de la Peñan hasiko gara (1110 m). Valdavia ibaiaren gaineko zubitik irteten den bidea hartu eta trenbidearen azpitik igaroko gara. Aurreratxoago bidegurutze bat ikusiko dugu: ezkerrera eginez gero Entrepeñasko San Roman abadiako hondakin apurrak ikustera joan gaitezke. Zenobio edo monasterio hau X. mendekoa da eta garrantzi handia izan zuen Errekonkistaren hasieran, mende batzuk geroago bere botere eta eragina Carrion de los Condesko San Zoilo monasterioaren mesedetan galdu bazuen ere. Inguruan, Valdavia ibaiaren iturburua dago.
Pistara itzulita, haranean gora jarraituko dugu, eta, hurrengo bidegurutzean, haitzaren hegaletara doan eskuineko adarra hartuko dugu. Pista beste haranera jaisten hasi baino lehen, harkaitzetan gora egingo dugu, hasieran bide zahar baten hondarrek lagunduta. Ezkerrera amildegi txiki bat utzi, eta txabola baten hondakinak dituen zelaigune belartsu batera irtengo gara (1570 m). Hemendik ia 400 metroko desnibela izango dugu oraindik pala harritsuan gora Cueto edo Piscurute tontorrera (1951 m) heltzeko. Orain, gailurreria osoa mendebalderantz jarraitu behar da, aldapa gogor baten ondoren Fraidearen tontorra (Pico del Fraile) zapaltzeko (2001 m). Gailur harritsuak ez du arazo handirik sortzen, nahiko zabala eta erregularra da; ikuspegiak apartak dira: hegoalderantz Gaztelako goi-lautada eta iparralderantz Fuentes Carrionas mendiguneko gailurrak, Espigüete mendia (2451 m) aurrean dela. Ondoren datoz, Peña del Fraile (1981 m) (erpin geodesikoa), Cueto de la Horca (1842 m), Peña Mayor de Guardo (1835 m) eta Peña Mayor de Velilla (1869 m).
Azken gailur horretatik hego-mendebaldeko ertzetik jaitsiko gara, Peña Lampako antena (1488 m) erreferentziatzat hartuta. Bide beretik Velillako Gurutzera iritsiko gara (1327 m) eta La Reanako iturria parkean amaituko dugu zeharkaldia, Velilla del Río Carrionen (1119 m).

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments