Activity

SANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Tejedeloko haginen basoa

Download

Trail photos

Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Tejedeloko haginen basoa Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Tejedeloko haginen basoa Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Tejedeloko haginen basoa

Author

Trail stats

Distance
3.21 mi
Elevation gain
1,043 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,043 ft
Max elevation
4,558 ft
TrailRank 
53
Min elevation
3,542 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 22 minutes
Coordinates
376
Uploaded
April 19, 2023
Recorded
April 2023
Be the first to clap
Share

near Requejo, Castilla y León (España)

Viewed 21 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Tejedeloko haginen basoa Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Tejedeloko haginen basoa Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Tejedeloko haginen basoa

Itinerary description

SARRERATXUA: SANABRIA, HISTORIA, KULTURA ETA NATURAREN ALKARGUNEA

Sanabria urrun samar dago Euskal Herritik, baina zinez merezi dau bertaraino joateko esfortzuak, nahi mendi bitxiak diralako, nahi muga hirukoitzeko herriak bitxiagoak diralako, nahi bere altxor naturalagaitik.

Mendi handiak dira, altuak, baltzak, arbelezko lurrak emondako iluntasunaren ondorioz, higadura glaziar sakona daukienak, laku ugarikaz; ibarrak eta lautadak basoz beteak, batez be ameztiak (“rebollo”), urjauzi ikusgarriren bat, basoaren bihotzean, eta haginak.

Eta jakina, zelan ahaztu Sanabriako laku zoragarria, Miguel de Unamunori bere arima tragiko eta larritua astindu eutsana, nobela baten erakutsi eban lez (San Manuel Bueno Mártir), edo zelan ez aitatu Puebla de Sanabria herri ederra.

Gainerakoan, mugako lurretan ibiliko gara, Zamora eta Galiza Portugalgaz batzen diran tokian, joan dan aspaldian estatu desbardinak banandutako herriak, baina jatorrian kulturaz eta berbakeraz senide diranak (Irakurri beherago “Sanabria, Leongo hizkuntza zaharraren azken aterpea”).


IBILBIDEA

Tejedeloko haginen basoa Sanabriako beste natur altxor bat da, Sotilloko urjauziagaz batera, ezagutu barik itxi ezin leitekena, zoragarria. Gainera, dakizun lez, haginen basoak oso urriak dira, mila urtekoak, eta sarritan ostenduak eta heltzeko gatxak. Hau, ostera, erraz heltzeko modukoa da, edertasunean ezer galdu barik.

Amezti baten barruan, haginen moltso trinko bat da. Basoan hagin itzelak dagoz. Ameztira heldu aurretik, basoa galdutako mendi zati elkor samar bat zeharkatuko dogu, apirilaren erdialdean ginarra loretsuz betea.


OHARRA. Normalean, aparkalekura heltzeko, Requejeko tren-geltokiko kaminoan hasten dan pistatik bialtzen dabe bisitaria, baina pista autoz ibilteko moduan badago be, txarra eta luzetxua da. Horregaitik, askoz hobeto joaten da Requejotik hiru bat kilometrotara haste dan porlanezko pista batetik, zati baten aldatsa handi samarra bada be. Mapan seinale bat jarri dot gitxi gora-behera hasten dan tokian.


OHAR LINGUISTIKOA
Hainbat berba dagoz Iberiako erromantzetan “hagin” esateko, hala zelan “tejo”, “teiso”, “teiju”, “texu”, “teix”, “teixeiro”, “aguin”; azkena, euskeratik hartuta.

Jatorriz grekeratik hartutako berba da kontizu, baina ez dago argi nondik: “taxis” (ilara, hostoen itxugaitik), “toxikom” (pozoi, zugatz osoa pozoitsua dalako), “taxos” (arku, bere egur gogorraren erabilegaitik).


BESTE IBILBIDE BI:

SOTILLOKO URJAUZIA ETA ZINGIRA: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sanabria-carballedako-bazterrak-sotilloko-urjauzia-eta-zingira-132127985
HERMISENDEKO GAZTAINONDOAK ETA BELARDIAK: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sanabria-carballedako-bazterrak-hermisendeko-gaztainondoak-eta-belardiak-132142712



INFORMAZINO OSAGARRIA

SANABRIA, LEONGO HIZKUNTZA ZAHARRAREN AZKEN ATERPEA

Leongo hizkuntzea (lliones), askorentzat “astur-leones”, hizkuntza nagusia izan zan penintsularen ipar-mendebaldean, Kantabriaren zati handi batean be erabilia, Salamancan eta Extremaduran, galizieraren eta portugesaren arragoa, hizkuntza kultua, Leongo erresuma zaharraren araua nagusiak llionesan idatzi ziran eta. Gaztelania be lliones-tik aldenduta mamitu zan, seguruenik euskaldunen eta kantabriarren eraginez.

Aspaldian Gaztelak Leon iruntsi eban lez, halan gaztelaniak iruntsi dau llionesa Leon-Zamora-Kantabriako eremu gehienetan. Halandabe, azken arnasak hondino bizirik dirau Sanabriaren inguruan, gaztelaniagaz diglosian (gaur egun bizkaiera batuagaz dabilen eran), hau da, Sanabria-Carballedan eta Alisten (Sierra de La Culebra). Sanabria-Aliste inguruko llionesa “sayagués” izenaz be aitatu izan da, eta sayaguesak, euskaldunakaz batera, arloteak izan dira gaztelaniazko antzerki zaharraren, baserritar ezjakin eta astakiloaren irudia, gaztelaniazko hiztunen gozagarri.

Sanabriako Hermisende herrira hurreratzen bazara (badago ibilalbide polit bat), bertan hondino bizirik idoroko dozu kultura-habi edo arragoa hori, ez dozulako jakingo entzuten zabilzan berbakerea galiziera, portugesa edo llionesa dan. Ez da harrigarria: Hermisendeko ibarraren burua Espainian da, eta ibar barrena, ostera, Portugalen.

Hatan be, Hermisende Portugal izan zan XVII. mendean arte, orduan uko egin eutsalako Bragançako dukearen altxamenduaren alde jartzeari. Izan be, altxamendua, Bragançako etxea buru eukala, Espainian eta Portugalen agintzen eban Austriako dinastiaren kontra izan zan, Portugaleko erresuma independente baten alde, eta halan geratu zan Lisboako itunean (1668), Portugalgo Alfonso VI.ak eta Espainiako Carlos II.ak sinatuan.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 3,585 ft

0012

PictographWaypoint Altitude 4,078 ft
Photo ofAmeztia Photo ofAmeztia Photo ofAmeztia

Ameztia

PictographWaypoint Altitude 3,711 ft

Aparkalekura joateko

PictographWaypoint Altitude 3,937 ft
Photo ofGinarra (txilardia) Photo ofGinarra (txilardia) Photo ofGinarra (txilardia)

Ginarra (txilardia)

PictographWaypoint Altitude 4,353 ft
Photo ofHaginen basoan Photo ofHaginen basoan Photo ofHaginen basoan

Haginen basoan

PictographWaypoint Altitude 4,472 ft
Photo ofHaginen hasiera Photo ofHaginen hasiera Photo ofHaginen hasiera

Haginen hasiera

PictographWaypoint Altitude 4,309 ft
Photo ofHangin itzelak Photo ofHangin itzelak Photo ofHangin itzelak

Hangin itzelak

PictographWaypoint Altitude 4,523 ft
Photo ofLas Peñas del Veladeroko behatokia Photo ofLas Peñas del Veladeroko behatokia

Las Peñas del Veladeroko behatokia

PictographWaypoint Altitude 3,597 ft
Photo ofTejedelo errekearen zubia Photo ofTejedelo errekearen zubia Photo ofTejedelo errekearen zubia

Tejedelo errekearen zubia

Comments

    You can or this trail