Activity

SANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Sotilloko urjauzia eta zingira

Download

Trail photos

Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Sotilloko urjauzia eta zingira Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Sotilloko urjauzia eta zingira Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Sotilloko urjauzia eta zingira

Author

Trail stats

Distance
8.29 mi
Elevation gain
1,998 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,998 ft
Max elevation
5,232 ft
TrailRank 
39
Min elevation
3,281 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 51 minutes
Coordinates
670
Uploaded
April 19, 2023
Recorded
April 2023
Be the first to clap
Share

near Sotillo de Sanabria, Castilla y León (España)

Viewed 19 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Sotilloko urjauzia eta zingira Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Sotilloko urjauzia eta zingira Photo ofSANABRIA-CARBALLEDAKO BAZTERRAK. Sotilloko urjauzia eta zingira

Itinerary description

SARRERATXUA: SANABRIA, HISTORIA, KULTURA ETA NATURAREN ALKARGUNEA

Sanabria urrun samar dago Euskal Herritik, baina zinez merezi dau bertaraino joateko esfortzuak, nahi mendi bitxiak diralako, nahi muga hirukoitzeko herriak bitxiagoak diralako, nahi bere altxor naturalagaitik.

Mendi handiak dira, altuak, baltzak, arbelezko lurrak emondako iluntasunaren ondorioz, higadura glaziar sakona daukienak, laku ugarikaz; ibarrak eta lautadak basoz beteak, batez be ameztiak (“rebollo”), urjauzi ikusgarriren bat, basoaren bihotzean, eta haginak.

Eta jakina, zelan ahaztu Sanabriako laku zoragarria, Miguel de Unamunori bere arima tragiko eta larritua astindu eutsana, nobela baten erakutsi eban lez (San Manuel Bueno Mártir), edo zelan ez aitatu Puebla de Sanabria herri ederra.

Gainerakoan, mugako lurretan ibiliko gara, Zamora eta Galiza Portugalgaz batzen diran tokian, joan dan aspaldian estatu desbardinak banandutako herriak, baina jatorrian kulturaz eta berbakeraz senide diranak (Irakurri beherago “Sanabria, Leongo hizkuntza zaharraren azken aterpea”).


IBILBIDEA

Sotilloko urjauziraino ibilbide hau zoragarria da, Sanabriara natura-guneak ezagutzera etorriz gero, galdu ezinezkoa. Urjauzia ederra da, amezti zabal batean, ibai ertzeko zugatzak eta goialdean urkiak be dagozala. Lehenengo zatia, gainera, Arroyo de Las Truchas ibaiaren ondotik doa aurrera, ezin gehiago eskatu.

URJAUZIRAINO
Ibilbide zirkularra egiten badogu, trak honetan bezala, eta arrunta dan lez, zuzen joko dogu urjauzira Arroyo de Las Truchas-en ibarra amaitzen tokitik abiaturik. Ia 200 m-ko garaiera gaindituko dogu aldats oso pike batean, batzuetan harrien gainetik, ia bide barik baina ondo balizatuta. Ez da erosoa izango, bai basati samarra, eta arretaz bagabilz, ez da arriskutsua. Gainera, arriskutsuak izan daitekezan inguruetan burdinazko hesia ipini dabe segurtasunez igaroteko.

Urjauzia atzean itxita herrira bihurtu gura badogu, oso bide ona daukagu jasteko, eta beti be ameztian. Halan, ez dago zertan kezkatu herrira bihurtzeko bideagaitik, aldats piketik urrunduko gara eta.

Jakina, umeakaz bagatoz edo bide on batean bakarrik ibili gura badogu, aukerea daukagu bide on horretatik igotea urjauziaren ingururaino.

Urjauziraino bakarrik etorri ezkero, zingirara heldu barik, dan-dana basoan izango da: 7,5km inguru eta 470m igoerakoa.

ZINGIRARAINO
Ostera, Sotilloko zingiraraino luzatuz gero (13,5km inguru eta 600 bat metro desnibela), basotik urtengo dogu mendi-hegiko goialde laura heltzen garanean, eta basotik kanpo ibiliko gara goialde osoan, zingira aldean.

Horretarako, urjauzi gainetik joko dogu zingirara. Bidea on samarra da, polita, eta basoan sartuta egurrezko zubi bateraino. Handik aurrera, goi mendietako giroa izango da nagusi, bedarra eta pozuak, zugatzik ez. Ibilbidea luzeran ia bikoiztuko dogu, eta 200 bat metroko garaiera gehituko.

Nire lehentasuna basoa zan lez, gurago izan neban ostera be atzera egin urjauziaren ingurura, handik basoan zehar jasteko. Jasteko beste aukerak basotan gitxiago eskaintzen eusten.

Zeuk, ostera, zirkularra zingiratik luzatu gura badozu eta herrira beste mendi-hegaletik jatsi, aukera bi daukazuz:

1.- Sotillora. Hona hemen Wikiloc-eko trak bat: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sotillo-laguna-cascada-sotillo-69967296
2.- Ribadelagora. Hona hemen Wikiloc-eko trak bat: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/laguna-y-cascada-de-sotillo-de-sanabria-129032360

BESTE IBILBIDE BI:
HERMISENDEKO GAZTAINONDOAK ETA BELARDIAK: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sanabria-carballedako-bazterrak-hermisendeko-gaztainondoak-eta-belardiak-132142712
TEJEDELOKO HAGINEN BASOA: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/sanabria-carballedako-bazterrak-tejedeloko-haginen-basoa-132136617


INFORMAZINO OSAGARRIA

SANABRIA, LEONGO HIZKUNTZA ZAHARRAREN AZKEN ATERPEA

Leongo hizkuntzea (lliones), askorentzat “astur-leones”, hizkuntza nagusia izan zan penintsularen ipar-mendebaldean, Kantabriaren zati handi batean be erabilia, Salamancan eta Extremaduran, galizieraren eta portugesaren arragoa, hizkuntza kultua, Leongo erresuma zaharraren araua nagusiak llionesan idatzi ziran eta. Gaztelania be lliones-tik aldenduta mamitu zan, seguruenik euskaldunen eta kantabriarren eraginez.

Aspaldian Gaztelak Leon iruntsi eban lez, halan gaztelaniak iruntsi dau llionesa Leon-Zamora-Kantabriako eremu gehienetan. Halandabe, azken arnasak hondino bizirik dirau Sanabriaren inguruan, gaztelaniagaz diglosian (gaur egun bizkaiera batuagaz dabilen eran), hau da, Sanabria-Carballedan eta Alisten (Sierra de La Culebra). Sanabria-Aliste inguruko llionesa “sayagués” izenaz be aitatu izan da, eta sayaguesak, euskaldunakaz batera, arloteak izan dira gaztelaniazko antzerki zaharraren, baserritar ezjakin eta astakiloaren irudia, gaztelaniazko hiztunen gozagarri.

Sanabriako Hermisende herrira hurreratzen bazara (badago ibilalbide polit bat), bertan hondino bizirik idoroko dozu kultura-habi edo arragoa hori, ez dozulako jakingo entzuten zabilzan berbakerea galiziera, portugesa edo llionesa dan. Ez da harrigarria: Hermisendeko ibarraren burua Espainian da, eta ibar barrena, ostera, Portugalen.

Hatan be, Hermisende Portugal izan zan XVII. mendean arte, orduan uko egin eutsalako Bragançako dukearen altxamenduaren alde jartzeari. Izan be, altxamendua, Bragançako etxea buru eukala, Espainian eta Portugalen agintzen eban Austriako dinastiaren kontra izan zan, Portugaleko erresuma independente baten alde, eta halan geratu zan Lisboako itunean (1668), Portugalgo Alfonso VI.ak eta Espainiako Carlos II.ak sinatuan.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 3,423 ft

0011

PictographWaypoint Altitude 3,979 ft
Photo ofAldats behera ameztian zehar Photo ofAldats behera ameztian zehar Photo ofAldats behera ameztian zehar

Aldats behera ameztian zehar

PictographWaypoint Altitude 3,686 ft
Photo ofErrekondoko ameztian Photo ofErrekondoko ameztian Photo ofErrekondoko ameztian

Errekondoko ameztian

PictographWaypoint Altitude 3,543 ft

Gaztainondo zahar eta handia

CASTAÑO CENTENARIO DE GRAN DÍAMETRO

PictographWaypoint Altitude 5,147 ft
Photo ofGoialdeko eremua Photo ofGoialdeko eremua Photo ofGoialdeko eremua

Goialdeko eremua

PictographWaypoint Altitude 4,861 ft
Photo ofPingón errekako zubia Photo ofPingón errekako zubia

Pingón errekako zubia

PictographWaypoint Altitude 4,240 ft
Photo ofSotilloko urjauzia Photo ofSotilloko urjauzia

Sotilloko urjauzia

PictographWaypoint Altitude 5,203 ft
Photo ofSotilloko zingira

Sotilloko zingira

Comments

    You can or this trail