SALBURUA PARKEA EZAGUTZEN
near Betoño, País Vasco (España)
Viewed 223 times, downloaded 14 times
Trail photos
Itinerary description
Mendi gailurretara beti joateke, badaude gure herri zein hiriguneetan bisitaldi bat merezi dutenak, bere natura balioak-edo apartak direlako. Horrek motibatu gaitu Salburua (Gasteiz) izeneko hezegunea ezagutzera, eta egiari zor ez digu huts egin, inguru ederra baita hegaztiak eta beste naturagune batzuk ezagutzeko. Ibilbidea ATARIA izeneko harrera etxetik hasten da, eta helburua Betoñuko eta Arkaute urmaelak ezagutzea da, bertan dauden behatokiak bisitatuz eta ur hegaztiak, oreinak, zikoinak ... behatu. Ibilbidean zehar ere bertako landaretza aberatsa identifikatu eta ezagutzeko aukera ere paregabea da. Esan beharrik ez dago ez duela zailtasunik. Hori bai, katalejoak eta argazki-kamara eramatea ezinbestekoa da. Denbora, berriz, erlatiboa da. Hori bai, bukaeran, interpretazio zentroa bisitatu. Dohainik izateaz gain, panel didaktikoak ... eta foiletoak ere badituzte ibilbidearen eta parkearen bueltan.
Waypoints
Panorama
1,670 ft
ARKAUTIKO LEHEN BEGIRATOKIA
Ikupegia ikusgarria da, batez ere azpimagarria bertan dagoen zikoinen komunitatea. Hauek, behintzat, ez dute migraziorik egiten.
River
1,662 ft
ARRAZUA MUGARRIA ETA SANTO TOMAS ETA ERREKALEOR ERREKAK BAT
Erreka zeharkatuko dugu, eta berhala iristiko gara Ataria interpretazio zentrora.
You can add a comment or review this trail
Comments