Punta del Bozo 2088m, Punta Napazal 2117m, Petrito 2118m eta Mesola 2177m
near Canfranc, Aragón (España)
Viewed 101 times, downloaded 3 times
Trail photos
![Photo ofPunta del Bozo 2088m, Punta Napazal 2117m, Petrito 2118m eta Mesola 2177m](https://s1.wklcdn.com/image_56/1705898/105342221/68301439.400x300.jpg)
![Photo ofPunta del Bozo 2088m, Punta Napazal 2117m, Petrito 2118m eta Mesola 2177m](https://s2.wklcdn.com/image_56/1705898/105342221/68301476.400x300.jpg)
![Photo ofPunta del Bozo 2088m, Punta Napazal 2117m, Petrito 2118m eta Mesola 2177m](https://s2.wklcdn.com/image_56/1705898/105342222/68301488.400x300.jpg)
Itinerary description
Aisa herritik gora doan errepidea hartu eta La Cleta aparkalekuan utziko dugu autoa bertatik abiatzeko. Pasoa ixten duen langa pasa eta desnibel dezenteko pista batetatik Valle de Igüer-era igoko gara.
Bide eroso batetik aranaren bukaeraraino joango gara Igüer erreka lauzpabost aldiz gurutzatuz eta eskubira doan bidexka batetatik igoko gara parean aurkitzen den pareta salbatzeko.
Igotzen ari garela eskubira desbideratuko gara Izagra Trikuharria bisitatzeko, 5min baino gutxiagora aurkitzen da eta. Berriz ere gure bidera itzuliko gara eta Collado del Bozora igo, bertatik Lizarako aterpetxea eta Bisaurin mendia ikusten dira.
Puntu honetatik zailtasunik gabe Punta del Bozo, Punta Napazal, Petrito eta Mesola tontorrak igoko ditugu. Mesolatik jaitsi garen bide beretik jaitsiko gara eta Petritoren beste aldetik beherako bidea hartuko dugu berriz ere Valle de Igüer-era jaitsi arte eta hemendik berriz ere La Cleta aparkelekura itzulera.
ADI!
Azken jaitsiera honetan biderik gabeko tarteak daude harri solteko aldapa potenteetan behera. Horrelako terrenoetan ohituta egotea ezinbestekoa da.

Waypoints
Eskubira bidezidorretik edo pistaz jarraitu ezkerretik
Ezkerrera
Eskubira
You can add a comment or review this trail
Comments