Picón Felipe Aldeadavila de la Ribera 2021-08-04
near Aldeadávila de la Ribera, Castela e Leão (Espanha)
Viewed 46 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Aldeadavilatik gertu dagoen behatoki eder batetarako ibilbide laburra aurkeztuko da sarrera honetan. Picón Felipe izena duen Dueroren arribeseko behatoki ikusgarrienetarikora. Ibilbide oso laburra da baina ez da gomendagarria bertigoa dutenentzako. Bidea ongi dagoen arren, granitozko harrien artetik ibiliko gara eta amildegi ederren gainetik.
Ibilbidea eta altimetria.
Picón Feliperako ibilbideaAltimetria
Aldeadavila de la Ribera herritik Merendero del Llano de la Bodega delakora gerturatu beharra dago, Aldeadavilatik bost bat kilometrora dagoena, udalerria eta presa lotzen dituen errepidetik eskuinera ateraz.
Aparkalekura gerturatuko gara eta bertan autokarabana utzita ibilbide laburrarekin hasiko gara.
AparkalekuaAskaltokia, Llano de la Bodega deritzana, zabala da, bertan mahaiaz gain iturri eta arkitektura tradizionaleko etxola baten eredua ere izango dugu.Askaltokia
Etxola
Etxola bertze aldetikAldeadávila de la Ribera inguruko informazioa irakurgai dago herriko Webean.
Bertze aparkalekuaren gaineanAskaltokiaren bukaerara iritsi eta beherago, pista baten bukaera eta aparkalekua topatuko dugu. Hara jaitsi eta handik abiatuko da bide estua Picón Felipe behatokietara gerturatzeko.
Behatokien ingurua aparkalekutikArribes del Dueroko Parke Naturaleko begiratoki ikusgarrienetako bat. Balkoi natural horretatik, Aldeadavilako presaren eta Duero ibaiak inguru horretan zehar granitozko Haizpitarte edo zintzurraren babesean egiten duen haitzarte indartsuaren ikuspegiak ikus daitezke.
Zintzurrean dauden paretakHasieratik Arribes del Dueron irekitzen den zintzurraren handitasuna ikusgai da, baina ez da aurrerago arte, bere benetako tankera eta hormen handitasunaz jabetzeko aukera izango dugun.
ArrribesBidetik aurrerago jarraitu eta aurreneko metalezko atetxo bat topatuko dugu. Hau gainditu eta jaisten jarraitu beharko dugu.
Aurreneko metalezko ateaAurrera egin ahala, zintzurraren paretak ikusteko aukera izango dugu. Inguru osoa granitozko haitzez osatua da eta forma bereziak aurkituko ditugu.
Zintzurraren horma batzukAurrerago bigarren ate bat izango da. Oraingoan ezkerretik hormatik ere aurrera egiterik izango dugularik. Landa eremu txiki batzuk lantzen zituzten eremu honetan.
Bigarren atea
DueroApur bat aurrera egin eta estreinekoz Duero ibaia ikusiko dugu. Zintzurraren goiko aldera eta amildegira gerturatzen garen einean ikuspegi ederragoak izango ditugu.
Dueroko zintzurraAurrerago jarraituz, granitozko boloen arteko bidetik jarraituko dugu. Harri handi hauek ingurutu beharko ditugu.
BoloakBideak toki batean apurtxo bat gehiago zabalduko da eta bertan informazio ohol bat topatuko dugu. Hemendik aurrera bidea estuagoa da eta zailtasunik ez baduen arren, harri handien artetik doa eta amildegiaren goiko partetik izango denez, kontuz bertigo duen jendearekin.
Duero eta informazio panela
ArribesPicón Feliperen kondairaren inguruan:Picón de Feliperen kondaira XVIII. mendekoa edo XIX. mendeko lehen hamarkadakoa da, eta Aldeadávila de la Riberako artzain bat, Felipe, ahuntzekin parajera joaten zela kontatzen digu. Portugalgo Bruçó herriko neska batez maiteminduta zegoen, eta ezin zuen ikusi, zeren erdian aita Dueroren hutsune ikaragarria baitzegoen, Portugalgo neskaren atsekabean etsita, eskuekin, tresna txikiekin, ahal zuenarekin, zubi bat edo lotura bat egiten aritzen zen, ibaia zeharkatu eta bere maitearekin elkartzeko aukera emango ziona.
Panoramika behatokietara iritsi aurretik
Behatokietara iristeko apurtxo bat gehiago jaitsi beharko da. Argazkietan ikusgai denez bidea bere xarma du, ez bakarrik agertuko diren ikuspegietatik baizik eta harri eta landarediaren artetik ibiliko garelako.
Boloen artetik aurrera egin beharko daTarteka, boloen artetik Duero ibiaren ikuspegi zabalak izango dira, Picon Feliperen bi aldeetara, hots, Duero gora eta beherantz, presa dagoen tokirantz.Waypoints
Bidegurutzea
Aparkalekuaren goiko aldeko pista. Haiseran aparkalekura jaitsi bidea jarraitzeko, gero bertatik aurriak ikustera joko dugu.
You can add a comment or review this trail
Comments