I13. Pekin-Molinao errekak: Arramendi, Kutarro, Sanmarko, Txoritokieta, Ametzagaña, Atxumaitz, Mendiola
near Lezo, País Vasco (España)
Viewed 5 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide honi “Gotorlekuen ibilaldia” ere dei daiteke, izan ere sei gotorleku bisitatzen dira; oso ongi iraun duenetik hasi (San Marko) eta harri gutxi batzuek bakarrik daudenera (Arramendi).
Ibilbide honen hasiera eta amaiera puntua Lezon izango da. Pixka bat laburtu daiteke Errenteriako iztieta auzoan hasi eta Pasai Donibanen amaituz (Errenteriara busez itzulita). Lezotik, iztietara joan eta Pekin erreka non amaitzen den ikusiko dugu; hau da, Errenteriako Iztieta pasealekua eta Irun kalea elkartzen diren puntuan; Ondoren, Iztieta pasealekutik, ibaiaren aldamenean, egingo dugu Herriko Plaza eta Eliza aldera; hau, eskuinera edo ezkerrera utzi eta Goiko kalea, kanposantu zaharretik pasa eta errotondara iritsi; hau ezkerrera utzita, aurrera egingo dugu, orain bidegorrian. Agustinak auzoa ezkerrera eta Gaztaño auzoa eskuinera geratzen dira. Mendixkan gora eginez, gaur egun parkea den Arramendi (80m) igoko dugu. Gotorlekuaren aztarnetatik, goi tentsioko dorrearen aldamenetik pasa eta Autopistaren azpitik, Masti poligonora aterako gara.
Poligonoan gora, Masti erreka, batzuetan eskuinean bestetan ezkerrean utziz, Loidi baserrira helduko gara; metro batzuek gorago errotonda eta bere inguruan eskuineko isurialdetik Errekatxiki gehituko zaio. Errotonda pasa eta eskuinera hartuko dugu Txirrita-Maleo Poligono aldera; gure eskuin aldera lehen pabiloia pasa aurretik, eskuinera hartuko dugu hormigoizko bidean gora. Ezkerrera Txirrita-bekoa baserria pasa eta hurrengoa eskuinera Tobar. Gorako, Gamon (77m), etxe multzo bat dauka gainean.
Gorago, San Marko bidea hartzen den errotondatik pasa eta errepidean metro batzuek egin ondoren, ezkerrera hartuko dugu PR-a jarraituz. Ur-depositutik gertu, momentuz PR-a utzi eta hormigoizko bidean jarraituko dugu; berehala gaude Abrin kaxkoan (125m). Baserriaren aurretik pasa eta beherantz joanda, PR-a hartuko dugu berriro.
PR-an aurrera eginda, hau nabarmen ezkerrera doa; puntu honetan, zuzen doan bidezidorra hartuko dugu Kutarro aldera. Bidezidor ugari daude denak bata bestearen aldamenean. Kutarro (212m). Gotorlekuaren aztarnak; metro batzuek atzera egin, mendi lepora, eta hemendik zuzen-zuzen doan bideari jarraituz, San Markoko gaina-ra (278m) aterako gara; pena merezi du mendiari itzuli osoa egitea; gain-gainera heltzeko, kontutan hartu irekitzeko egutegia eta ordutegia dauzkala. Txoritokieta aldera joateko harako norabidea daraman bidexka hartu eta lehen utzi dugun PR-a hartuko dugu. San Marko eta Txoritokieta arteko erdi bidean beste gain bat dago, bidetik piska bat ezkerrera: Berrozpiko gaina (239m); mendixka honen magalean lau bat Trikuharriren aztarnak daude. Berriro PR-a Jarraitu. Arkaitzetako txabala, metro gutxi batzuek egin ondoren, PR-a utzi eta eskuinera hartu antena aldera; goiko errepidera aterako gara; errepidean jarraituz, gotorlekurako pasabidea aurkitu; gain gainean erpin geodesikoa dauka eta ikuspegi ederrak. Txoritokieta (317m). Ibilbidearen punturik altuenean gaude.
Pasa dugun azkenengo errotondatik hasi eta Txoritokieta arte, gainez-gain etorri gara; gure ezker aldera, Masti errekaren arroa dugula eta eskuin aldera Molinao errekarena, biak ere Oiartzun ibaiarenak. Txoritokietatik Ulia bitarte ere gainez-gain egingo dugu, gutxi gorabehera, baina orain ezker alde guztia Urumea isuria da. Bidean, hurrengo mendia Arkaitzaundi (275m) dagoela ikus genezake Txoritokietatik, baina gaur egun ia ezinezkoa da bertara igotzea, biderik ez dagoeako. Igo ezin denez, bere magaletik pasako gara, gure ezkerrera utziz. Horrela, errepidean behera egingo dugu eta lehen pasa geran Arkaitzetako xabalean, ezkerrera, Altza aldera doan markatutako bidezidorra hartuko dugu. Errepidera atera eta zuzen doan hormigoizko pista hartu metro gutxi batzuek egin eta goi tentsioko linearen azpian gaudela; ezkerrera ikus genezake igo ezin izan dugun mendia eta eskuinera berriz hurrengoa, Larraingo kaskoa/Menditxo (165m); dena hesitua dago. Hau igotzeko Bordazar baserrira iritsi eta eskuinera hesi mugikor bat pasa eta gorantz pixka bat atzerantz eginez lortuko dugu bista ederreko gaina (lur pribatua izan daiteke). Berriro itzuli eta pistan jarraitu Putzuetako bidean gainez gain. Aurrerago, bidegurutzetan, gainez-gain doana aukeratzen joan eta Garbera merkataritza gunera ailegatuko gara. Hau eskuinera utzi eta ezkerrera parkera sartu eta beti goraka doan bidexka aukeratuz, Ametzagaña (119m). Gotorlekuaren aztarnak. Metro batzuek atzera egin eta Intxaurrondo gainetik pasa eta beherantz hartuko dugu Zarategi pasealekuan; Salesianos ikastetxera iritsitakoan, eskuinera hartu eta Lizardi kalean behera tren geltokira aterako gara. Hemen Intxaurrondo kalean gora, Mirakruz gainera atera, errepidea gurutzatu eta Arzak jatetxearen aldamenetik, Mendiola bidean gora joan; bideak aldapa galtzen duenean, ezkerrera bidezidorra hartu. Goiko errepidera atera aurretik, Lauaixeta etxe inguruan, Redondo mendia/Lauaixeta (187m). Goiko errepidera atera, gurutzatu eta zuzen gora hartu. Atxumaitz/Ulia Mendia (201m). Aurrera egiteko, finka batekin topo egingo dugu; ezkerretik joango gara eta errepidera aterako gara Errepidean gora, Ikastola parean, errepidea utzi eta ezkerreko bidezidorra hartuko dugu. Gurutzeta (200m).
Gainez gain jarraitu eta beste gotorleku baten aztarnak; hemen ere erpin geodesikoa. Mendiola (207m). Hemendik aurrera, aukera bat Zilar farolara aldera joatea da, baina eremu pribatuan dago eta bere gailurra eskalatuz bakarrik egin daiteke. Beste aukera, Sorginarri (191m) eta Ostaberdeburu-ren (153m) gainetatik pasa eta modu zuzenagoan Pasai San Pedrora jaitsi; bigarren hau aukeratu dut.
Abiapuntura heltzeko, Pasai Donibanera pasa txalupaz eta hemendik, oinez edo busez abiapuntura.

Waypoints
Car park
194 ft
Lezo
Intersection
69 ft
Eskuinera eta eskuinera
Intersection
102 ft
Gaztelutxo. Eskuinera
Intersection
107 ft
Eskuinera eta parkean gora
Waypoint
108 ft
Gaztaño erreka
Intersection
65 ft
Ezkerrera
Intersection
66 ft
Pekin erreka. Eskuinera
Waypoint
102 ft
Masti. Aurrerago eskuinera 2 aldiz
Intersection
116 ft
Poligonoa utzi. Eskuinera hartu
Summit
251 ft
Gamon gaina
Intersection
371 ft
PRa utzi momentuz. Pistan segi
Summit
414 ft
Apringo gaina. Eskuinera jarraitu
Intersection
581 ft
PRa utzi. Eskuinera
Intersection
638 ft
Eskuinera. Gero itzuli
Summit
856 ft
San Marko sarrera
Summit
772 ft
Berrozpiko gaina
Intersection
732 ft
Lepoa. Aitzetako txabala
Intersection
725 ft
PRa utzi. Eskuinera hartu
Intersection
992 ft
Txoritokieta sarrera librea
Waypoint
939 ft
Ezkerrera Arkaitzaundi-txiki mendiak. Biderik ez da
Intersection
441 ft
Oinezkoen pasoa
Intersection
263 ft
Ezkerrera, zuzen
Intersection
227 ft
Ezkerrera. Ondoren beti gorako bideak hartu
Intersection
310 ft
Zuzen igo eta itzuli
Intersection
344 ft
Gotorlekuko sarrera
Intersection
231 ft
Errepidea gurutzatu. Eskaileratan igo
Intersection
190 ft
Eskuinera, tren geltokira jeitsi
Intersection
123 ft
Errepidea gurutzatu eta Mendiola bidea hartu gora
Intersection
191 ft
Ezkerrera, ondoren eskuinera
Intersection
359 ft
Errepidea utzi. Ezkerretara hartu
Intersection
506 ft
Ezkerrera. Honera itzuli
Summit
563 ft
Lauhaizeta. Redondo mendia
Intersection
530 ft
Pista gurutzatu. Gora
Intersection
387 ft
Ikastola. Aurrerago ezkerrera hartu.
Intersection
592 ft
Zuzenean
Intersection
623 ft
Eskuinera. Gero itzuli
Intersection
573 ft
Aurrera. Gero itzuli
Waypoint
449 ft
Ezkerrera Ondartxoko sakana eta erreka
Intersection
442 ft
Eskuinera eta segituan gainez gain joan
You can add a comment or review this trail
Comments