Activity

Pagomakurretik Gorbeiara eta jeitsiera Itxinatik. Ibilbide geologikoa

Download

Trail photos

Photo ofPagomakurretik Gorbeiara eta jeitsiera Itxinatik. Ibilbide geologikoa Photo ofPagomakurretik Gorbeiara eta jeitsiera Itxinatik. Ibilbide geologikoa Photo ofPagomakurretik Gorbeiara eta jeitsiera Itxinatik. Ibilbide geologikoa

Author

Trail stats

Distance
9.47 mi
Elevation gain
3,140 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,140 ft
Max elevation
4,858 ft
TrailRank 
42
Min elevation
2,874 ft
Trail type
Loop
Coordinates
239
Uploaded
September 19, 2023
Be the first to clap
Share

near Uribe, País Vasco (España)

Viewed 28 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofPagomakurretik Gorbeiara eta jeitsiera Itxinatik. Ibilbide geologikoa Photo ofPagomakurretik Gorbeiara eta jeitsiera Itxinatik. Ibilbide geologikoa Photo ofPagomakurretik Gorbeiara eta jeitsiera Itxinatik. Ibilbide geologikoa

Itinerary description

Ibilbideko zenbait ezaugarri geologiko aipatu eta deskribatu egiten dira. Geologian interesa duen edonorentzat egina dago. Oinarria "Top 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de geólogo" liburua da, beraz norbait informazio gehiago nahiko balu liburuan aurki dezake.
Ibilbidea beti da interesgarriagoa inguruan duguna azaltzen eta interpretatzen jakinez gero.
Ibilbidea eta ibilbidearen gaineko mapa geologikoa gehitu dira ibilbidean zehar ikusiko duguna erakustearren.

Waypoints

PictographCar park Altitude 2,881 ft
Photo ofPagomakurre aparkalekua

Pagomakurre aparkalekua

Pagomakurreko aparkalekura iristeko biderik arruntena Areatzatik irtetzen dena da. Iturria baliatuz kantinplora bete eta gorantz abiatuko gara aparkalekuaren hegoaldeko muturretik.

PictographWaypoint Altitude 3,452 ft
Photo ofLutitak eta hareharriak

Lutitak eta hareharriak

Pistan zehar, Arrabako landara iritsi aurretik, ikusten diren azaleramenduetan material terrigenoak bereizten dira, lutitak eta hareharriak bereziki. Arrabara iritsi aurretik dagoen azaleramendu on batean, lutita laminatu gris ilunak dira nagusi eta tartekatuta argiagoak diren hareharri maila ezjarraituak bereizten dira. Bata zenit bestea arroka terrigenoak dira, hau da, garraiatutako eta mekanikoki metatutako pikorren pilaketaz sortutakoak. Lutitak tamaina oso txikiko (< 0,062 mm) pikorrez daude eratuta, begi bistaz bereizten ez direnak eta hareharriak aldiz tamaina handiagoko (0.062 - 2 mm) pikorrez daude eratuta, begi bistaz bereizten direnak. Detailez begiratuz gero, zentimetro gutxiko banda argi eta ilunen txandakatzea ikusten da. Banda argiek itxura lentikularra dute eta pikor-tamaina handiagoa, ripple egiturak direla esaten da. Noizean behin, nodulo burdinatsuak ikus daitezke eta guztiz oxidatuta daudenez kolore ilunagoa izaten dute.

PictographWaypoint Altitude 3,528 ft
Photo ofLitologia aldaketa Photo ofLitologia aldaketa

Litologia aldaketa

Justo Arrabako landara sartu aurretik, eskumatara dagoen trintxeran, ia metro bateko lodiera duen estratu marroi deigarria dago. Hareharri karetsuz osatutakoa da eta gertuti begiratuz gero kuartzozko pikor txikiak eta fosil zati desberdinak (orbitolinak eta ostreidoak nagusiki) bereiz daitezke. Estratu edo geruza honek litologia aldaketa nabarmena dakar. Azpitik ikusitako material guztiak terrigenoak dira (lutitak eta hareharriak ), gainetik aldiz arrokak karetsuak dira, tupak eta kareharriak nagusiki. Itsas azpiko plataforma siliziklastiko batetik plataforma karbonataturako aldaketa adierazten du. Bertatik, Arrabako erlaitza osatzen duten kareharriak ere oso ondo ikusten dira. Kareharri horiek geruza marroi honen gainetik aurkitzen dira, gazteagoak dira.

PictographWaypoint Altitude 3,529 ft

Ostreido osoak Arrabako atean.

Plataforma karbonatatua sortzen denean ostreidoak dira ingurura adaptatzen lehenak. Bidean bertan, nahiz eta oso zapalduta egon, ikus daitezke holako zenbait.

PictographMountain pass Altitude 3,547 ft
Photo ofArraba bidegurutzea

Arraba bidegurutzea

Arrabara sartzean poste indikatzailea dago, eta ezkerretara joko dugu, gailurrerantz.

PictographWaypoint Altitude 3,512 ft
Photo ofDolinak

Dolinak

Bidearen eskuma aldera zenbait dolina ikusiko ditugu eta beraietan Arrabako landa osatzen duten materialak bereiz daitezke, tupa hareatsuak eta lutitak batez ere. Arroka horiek erlaitzako kareharrien gainetik daude, eta kareharri horiek sakonean euri-uraren eraginez disolbatu egiten direnez, dolinak sortzen dira gaineko materialetan.

PictographWaypoint Altitude 3,528 ft
Photo ofErrudistak Photo ofErrudistak

Errudistak

Arrabako landan tontorrerako bidea erlaitza osatzen duten kareharrien eta landa osatzen duten materialen arteko mugan zehar darrai. Kareharreitara hurbilduz gero, fosilez beteta daudela ikusiko dugu, eta fosilik arruntenak errudistak dira, Toucasia motakoak. Errudistekin batera koralak, orbitolinak edo gastropodoak ere sarri agertzen dira. Errudistak Dinosauroekin batera desagertutako kusku biko muluskua da. Bi kusku asimetriko zituzten eta bietako bat sustratuari lotuta egoten zen. Kretazeoan zehar Tetis itsasoan garatutako arrezife gehienen sortzaileak dira. Garai horretako errudistak oso sendoak ziren, lodiera handiko oskolak zituzten eta kusku biak oso ezberdinak. Azpiko kuskua askoz handiagoa zen, kono formako geometria zuen eta bertikalki lurrean lotuta egoten zen. Gaineko kuskua oso desberdina zen, txikiagoa eta tapa gisa jokatzen zuen. Izaki horien tamaina zentimetro gutxi batzuetatik ia 2 metrotarainokoa izan zitekeen. Fosil horiek sakonera txikiko itsas-inguruetan bizi ziren, ur garbi, epel eta ondo oxigenatuetan, olaten oin-mailatik gora.

PictographWaypoint Altitude 3,675 ft
Photo ofIgiriñaoko pasabide berria eta panoramika Photo ofIgiriñaoko pasabide berria eta panoramika

Igiriñaoko pasabide berria eta panoramika

Arrabako landaren bukaeran dagoen aldapatxoa igo ondoren, poste indikatzailearen inguruan, atzera begiratuko dugu, Arrabako ikuspegi orokorra lortzeko. Argi ikusten da arrabako landan ageri diren arrokak Itxina osatzen duten kareharrien azpitik daudela. Era berean, Arrabako landan kareharrizko bi banda mehe ageri dira tupa hareatsu eta lutiten artean. Itsasoko plataformaren baldintzak egokiak zirenean, sakonera txikia (< 20 m), ingurune lasaia, ur epelak eta gardenak, organismo eraikitzaile ugari (errudistak eta koralak nagusiki) zeuden eta kareharriak garatzen zituzten. Baina plataformara kontinentetik eratorritako material terrigenoa iritsiz gero organismo erakitzeileak ez ziren garatzen, eta kareharri haretsuak edo lutitak metatzen ziren. Poste indikatzailearen azpian behatu daiteke material terrigenoaren izaera lutitiko-hareatsua, Arrabako landaren sorrera ekarri duena.

PictographMountain hut Altitude 3,610 ft
Photo ofIgiriñaoko aterpetxea

Igiriñaoko aterpetxea

Igiriñaoko pagoen artean, bidetik eskuinera, elkarren ondoan eraikitako hainbat aterpetxe aurkitzen dira. Arratiako udaletxeen mankumunitatean aurkitzen den idazki batean agertzen da eraikin honestan dagoela Euskal Herriko mendi-aterpetxe zaharrena. 1922-ko uztailaren 9an inauguratu zen eta ospakizunetan parte hartu zutenek hurrengo menua dastatu zuten: zizka-mizkak, paella, makailaua bizkaitar erara, oilazkotxoak ensaladarekin, azkenburu desberdinak, moka lurrintsua, habanoak eta urdailerako likoreak.

PictographReligious site Altitude 3,634 ft
Photo ofEgiriñaoko ermita

Egiriñaoko ermita

Pagadiaren barruan eta bidetik ezkerraldera, ermita txiki bat dago, gazteizko mendizaleek 1943-an ekarritako Ama Zuriaren tailla batekin. Uztailaren 1an ospatzen da bere omenezko jai xume bat.

PictographWaypoint Altitude 3,697 ft
Photo ofKolubioia eta iturria

Kolubioia eta iturria

Pagaditik irtetzean, aurrez aurre kolubioia agertzen zaigu, arroka soltez eratutako eta belarrez estalitako eremua. Kolubioiaren eskuin aldera kantinplora betetzeko moduko iturria dago. Morfologia borobilduko eremu hori jatorri eta izaera desberdineko zatiz eratutakoa da, orain dela gutxi. Kareharrizko legarrak daude Aldamineko magaletik eroritakoak eta hareharrizkoak ere Gorbeiako magaletik urak eta grabitateak ekarritakoak. Euri ugariko sasoietan urak arroka zatiak garraiatzen ditu eta malda bukatzean pilatu eliten dira, hutsuneetan urak ekarritako basak pilatzen direlarik. Sedimentu horiek geologikoki sortu berriak dira eta gainetik landaretza kokatu da, kolubioien morfologia borobildu bereizgarria koloreztatuz.

PictographFountain Altitude 3,762 ft

Lekuotz iturria

PictographMountain pass Altitude 4,338 ft
Photo ofAldamiñoste lepoa Photo ofAldamiñoste lepoa Photo ofAldamiñoste lepoa

Aldamiñoste lepoa

Erripa nabarmenarekin Aldamineko kareharrietatik igo ondoren Aldamiñosteko lepora iritsiko gara, Aldamineko (Bizkaiko bigarren tontorrik altuena, 1376 m) ikuspegi ederra dago bertatik. Aldamineratz apur bat eginez gero, kareharriak fosilez josita daudela ikusiko dugu, errudistak, koralak, briozooak, ostreidoak, gasteropodo zatiak eta belakiak bereizi daitezke. Era berrean, Gorbeiarantz begiratuz gero oso nabarmena da Aldamineko kareharrien eta Gorbeiako hareharrien arteko ukipena. Gorbeiako hareharriak diskordanteki daude kokatuta kareharrien gainetik, hau da, bi unitateetako geruzak ez dira paraleloak beraien artean. Horrek adierazten du kareharriak metatu zirenetik eta hareharriak metatu bitartean geruzek higadura eta mugimendu bat jasan zutela, segurazko esfortzu tektonikoen ondorioz. Oso deigarria da Gorbeiako eta inguruko (Aldamin, Lekanda,...) edo Bizkaiko tontor ezagunenen (Anboto, Mugarra, ...) morfologien desberdintasuna. Kareharrizko tontorrek morfologia irregularra eta nahiko lakarra eta malkartsua duten bitartean, Gorbeiakoa borobildua eta homogeneoa da. Dena litologiaren ondorioa da, kareharri gogorragoak era ez-homogeneoan higatzen direlako eta arroka detritikoak aldiz homogeneoki eta lurzorua emanez, horregatik Gorbeia belarrez estalita ageri da.

PictographWaypoint Altitude 4,462 ft
Photo ofGorbeiako hareharriak Photo ofGorbeiako hareharriak Photo ofGorbeiako hareharriak

Gorbeiako hareharriak

Aldamiñostetik gurutzera edozein lekutik egin daiteke, baina gu ezkerreko aldetik joko dugu. Ibilbide horren ezkerraldera gelditzen da hareharrizko blokeekin egindako iturria, nahiz eta ura gutxitan izaten duen. Gorbeiako hareharriak ondo aztertu nahi izanez gero, iturritik zenbait metro gorago eta ezkerretara dagoen azaleramenduraino hurbildu beharko dugu. Hareharriek kolore argiak dituzte, beixak eta zurixkak, marroiez ilundutako burdinazko patinakin. Pikor-tamaina ertaina dute eta kuartzoz et mika zuriz eratuta daude nagusiki. Ikatz aztarnak ere aurki daitezke. Material hauek kareharriak estaltzen dituzte eta sedimentazio aldaketa nabarmenaren ondorio dira. Kareharriak sortzen zireneko itsas plataforma lasai eta argi batetik, hareharriak eta luittak metatzen direneko delta ingurune batera igarotzen gara (Balmaseda Formazioa).

PictographSummit Altitude 4,856 ft
Photo ofGorbeia. Ikuspegia Photo ofGorbeia. Ikuspegia

Gorbeia. Ikuspegia

Behin gailurrera iritsita ikuspegi ederra dago norabide guztietan. E-ra Anboto edo Mugarra bezalako kareharrizko gailurrak oso nabarmenak dira, W-ra Gorobel mendilerroko soslaia ondo bereizten da et horren aurretik Usotegieta, Ipergorta eta Gorosteta hurbilagoko tontorrak daude. Egun argietan, urrunera Picos de Europa (NW), San Lorenzo (S) eta Pirinioak (NE) ere ikus daitezke. Eiffel dorrearen antzera eraikitako Gorbeiaren gurutzeak 18 m ditu eta bertan eraikitako hirugarrena da. Lehenengokoa 1903. urtean eraiki zen, beste hainbat gailurrentan egin bezala, Leon XIII Aita Santuaren gomendioz, XX. mendearen hasieran Jesukristo omentzeko. Aurreko biak altuagoak ziren, baina haizeak,.... edo antikristoak garaiko zenbait esanetan aipatzen den moduan, bota zituen. Gorbeia Mediterraniora edo Kantabrikora doazen uren banaketa-lerroaren parte da. Gurutzetik zenbait metro NW-ra eginez gero, Usotegieta eta Ipergortako tontorrak ikusiko ditugu, eta argazkian bertoko interpretazio geologikoa irudikatu da. Usotegietan, Gorbeian bezala, hareharriak dira nagusi eta kareharrien gainetik agertzen dira. Ipergortan ere, hareharriak agertzen dira, baina failek hondoratutako bloke batean (graben) higatu gabe mantendu direlako.

PictographMountain hut Altitude 3,530 ft
Photo ofAngel Sopeña aterpetxea

Angel Sopeña aterpetxea

Beherantz bide bera jarraituko dugu Arraban kokatutako Angel Sopeña aterpetxeraino. Bertan hamaiketako ederra egin daiteke. Aterpetxetik W-ra egingo dugu, Kargalekurantz.

PictographWaypoint Altitude 3,543 ft
Photo ofKargaleku Photo ofKargaleku Photo ofKargaleku

Kargaleku

Kargalekura Arraban garatzen den errekastoa jarriatuz iritsiko gara. Errekastoaren inguruan zenbait zohikaztegi txiki bereizten dira. Errekastoa kareharrizko hormara iristen denean desagertu egiten da Kargalekuko sarbegian, Itxinako karstaren barnean sartuz. Inguruari Kargaleku deritzo aspaldi batean mandoak bertan kargatzen zirelako Itxinako egurraz eta izotzaz. Aipagarria da ere Kargalekuko bioeraikitako arrezife-tontorra, inguruan dagoen adibiderik onenetarikoa. Bertatik Arrabako landaren morfologia aztertuz erraz ikusten da eremu itxia dela, SW-ra motel okertutakoa, geruzek duten okerduraren ondorioz. Ertzetan kareharriak ageri dira higadurarekiko gogorragoak direlako eta landaretzaz estalitako eremua tupa eta tupakararriz, arrezago higatzen diren materialak. Horregatik Arraban eroritako euri-ur guztia Kargalekurantz dator, Itxinako akuiefroaren sarbegi nagusienetarikora.

PictographIntersection Altitude 3,655 ft
Photo ofKargaleku. Poste indikatzailea

Kargaleku. Poste indikatzailea

Kargalekuko pasabidea igaro ondoren, berehala ikusiko dugu Atxulorako bidea markatzen duen postea. Bidea ez bada ondo ezagutzen lainopean Itxinara ez sartzea gomendatzen da, terraza baita idea galdu eta norabidea galtzea. Lainorik gabe harri-markak eta punto gorriak jarraitzea baino ez dago.

PictographMountain hut Altitude 3,654 ft
Photo ofBorda de Lexardi. Poste indikatzileak Photo ofBorda de Lexardi. Poste indikatzileak Photo ofBorda de Lexardi. Poste indikatzileak

Borda de Lexardi. Poste indikatzileak

Itxina sartu garenetik 20 minutu ingurura, landa ugariko eremu batera iritsiko gara, norabide nagusiak adierazten duen poste indikatazile bateraino. Apur bat aurrerago Lexardiko txabola aurkitzen da et inguruan ur-putzu bitxi bat, abereak ez hurbiltzeko babestuta dagoena.

PictographWaypoint Altitude 3,554 ft
Photo ofSima eta paisaia karstikoa Photo ofSima eta paisaia karstikoa Photo ofSima eta paisaia karstikoa

Sima eta paisaia karstikoa

Itxina paisaia karstikoaren adibide ederra da. Ibilbidean zehar azaleko egiturak edo exokarsta dugu ikusgai eta bertan lapiaz, sima eta dolinen adibide ikusgarriak ageri dira. Kareharrietako haustura-sare estuak baldintzatzen du geomorfologia, izaera azidoa duen euri-urak eta landaretzak sortutako azido organikoek haustura-saretik barneratzean arrokaren disoluzioa eragiten baitute. Horrela, ur meteorikoa oso erraz barneratzen da arroketan, erreka edo iturrien garapena eragotziz. Sima kopuru handia dago Itxinan, zenbait 200 m inguruko sakonerakoak, eta Itxinaren barneko ur-pasabide konplexuaren parte dira, Itxinako akuiferoaren parte.

PictographIntersection Altitude 3,571 ft
Photo ofBidegurutzea. Atxulo-Supelegor.

Bidegurutzea. Atxulo-Supelegor.

PictographCave Altitude 3,337 ft
Photo ofCueva Itxulegor

Cueva Itxulegor

Ugari dira inguru honetan ikusten diren kobazuloak.

PictographCave Altitude 3,258 ft
Photo ofSupelegor Photo ofSupelegor

Supelegor

Agitan inguruko kobazulorik ikusgarriena eta ezagunena Supelegorrekoa da.

PictographWaypoint Altitude 3,616 ft
Photo ofAtxuloko begia Photo ofAtxuloko begia

Atxuloko begia

Kobazuloak bisitatu ondoren berriro atzera egin eta poste indikatzaileraino vuelta egingo dugu. Poste indikatzailearen ondoren dolina handi bat inguratu eta berehala Atxuloko begia ikusiko dugu, Itxinara sartzeko N-ko atea. Begiaren jatorria Itxinako akuiferoaren indar higatzaileari atxikitu behar zaio. Iraganean, segurazko Kuaternarioaren aurretik (> 2.6 Ma), akuiferoaren maila fratikoa altuagoa izan zen eta orduan akuiferoak bertatik deskargatzen zuen ura. Horren froga dira atearen inguruan kareharrizko legarrak zementatzen duen kaltzitaten hauspatzea, uraren CO2 galtzearen ondorioz sortutakoa. Denborarekin maila freatikoa jeitsi eta W-ra dauden beste zenbait iturrietatik (Aldabide, orozkoko Urigoiti auzoaren gainean) irtetzen da akuiferoaren ura.

PictographWaypoint Altitude 3,003 ft
Photo ofEremu kareharritsuagoa Photo ofEremu kareharritsuagoa

Eremu kareharritsuagoa

Atxulotik jeitsi eta basoan sartu orduko eskailera moduko eremu arrokatsu bi zeharkatuko ditugu, sarri lokaztuta egoten direnak. Kareharri horiek Itxinako kareharrien azpitik daude kokatuta eta beraz zaharragoak dira eta, era berrean, ez horren puruak.

PictographPicnic Altitude 2,912 ft
Photo ofPagomakurre

Pagomakurre

Ibilbidearen azken zatia basoa zeharkatzen duen bidexka eder batean zehar egiten da. Ingurua prestauta dago motxilan oraindino gelditzen diren jan-edanekin bukatzeko,

Comments

    You can or this trail