Orwell eta tres Huegas lubakietatik 2018-04-01
near Alcubierre, Aragón (España)
Viewed 1311 times, downloaded 17 times
Trail photos
Itinerary description
Alcubierre eta Leciñena artean, 1936. urteko urriaren erdi alderako fronte hau finkatu egin zen eta 20 hilabetez mugimendu gehiegirik gabe mantendu izan zen, Frankoren armadak 1938. urteko martxoaren 25etik aurrera garaitzea lortu zuen arte, Mediterraneorako bidean.
Ia bi urteko epe horretan, Hueska eta Zaragoza elkartzen zituen errepide baten inguruan gatazka tarteak eta etengabeko behaketak tartekatu izan ziren. Errepide estrategiko honen mendatearen inguruan muino gutxi batzuk, Nazionalen esku gelditu ziren, gainontzekoak aldiz Errepublikazale edo legalitatearekin bat egiten zutenen eskuetan zirautelarik. Frontea elkarrengadik arras gertu izaten zen maiz eta horrek eragin izan zuen lubaki eta horiekin batera eraikin militar mota ezberdinak sortzea.
Monegrosetako mendizerra honetan historia latsaren pasarte hauetara hurbiltzeko aukera ezin hobea izango dugu. Tres Huegas inguruan Nazionalen lubaki eta aterpe ezberdinak bisitatuz eta ondoren Orwell ibilbidea edo rutan, Errepublikazaleenak bisitatuz.
Ibilbidea eta altimetria.
Ibilbidearen hasiera San Simon oroigarriaren azpian dagoen aparkelekuan dago. Hara iristeko A-129a jarraitu eta mendatearen goiko aldera iritsi baino apur bat lehenago eskuin aldetik abiatzen den errepidetxora pasa. 33,5 km, (Alcubierretik Zaragozako norantzan, bertzela mendatea garaitu eta segituan ezkerretik irten). Errepidearen bukaeran dugu aparkalekua.
Aparkalekutik San Simon kokalekua.
Gune honen egoera estrategikoaren isla ditugu argazki hauek. Alde batera begiraturik Pirinioak eta Huesca ingurua menperatzen dira eta bertze aldera begiratuz Zaragoza eta Ebroko harana.
Pista jarraituko dugu zuzenean, San Simonera igo gabe. Pista honek muino ezberdinen magaletik igarotzen da eta Antena ezberdinak dauden gune batetara iritsi egiten da.
Aurrera jarraitu ordez, zeharkatu berria dugun muinora igoko gara. Badirudi muino hau "La imposible" izenarekin ezagutu zela, errepublikanoen eskuetan izan zen eta berez bertan topatuko ditugun lubaki eta aztarnak zuzenean San Simón muinoaren kontra begira zeuden.
Landarediak nahiko estaliak dituen arren, segituan somatu daitezke lubakiak eta tiratzaileen aterpetxo batzuk ere.
Muinora iritsi aurretik aterpe baten aurriak, Nazionalen tiroen norantzatik babesturik.
Muinotik ikuspegia Huesca aldera
Muinotik San Simón muinoa. Azken hau Nazionalen esku zegoen.
Aterpe eta lubakien aztarnak muinoaren gailurrean.
Magalera zabaltzen ziren lubakiak. Komunikaziorakoak eta kasu honetan frontearen aurreneko lerroa izan zirenak.
Muino honetatik jaitsi eta mendi-lepora iritsiko gara. Gune hau inoren lurra izango zen gerra garaian.
Azalpen historikoa:
"El ejército franquista tomó la estratégica posición de Santa Quiteria, en Tardienta, el 19 de octubre, una semana después de haber llegado al puerto de Alcubierre fortificando las posiciones 1 a 5, a derecha e izquierda de la carretera, e instalando su cuartel general en Leciñena.
Ambos contendientes se hostigaron casi sin interrupción hasta la caída del frente, alternando períodos de intensos combates artilleros acompañados de incursiones aéreas, con otros de menor intensidad en la batalla. Los intentos de penetración en terreno enemigo no remitieron en este tiempo, dada la importancia de la ciudad de Zaragoza para el Gobierno de la República, así como la intención de avanzar en sus conquistas que impulsaba al ejército insurgente.
En la mayor parte de las crestas próximas a este punto de observación pueden hallarse restos de trincheras, casamatas, abrigos para tropa y pozos de tirador en los que se defendía con la propia vida, la importancia de cada palmo de terreno. Legionarios, falangistas de la Segunda Bandera Móvil de Aragón, el Regimiento de Carros Ligeros de Combate nº 2 y soldados regulares se parapetaron frente
a milicianos del POUM, de la columna Carlos Marx o unidades del Ejército Popular de la República, acantonadas en el monte de Robres –en míticas posiciones como «La Imposible» o «Pasionaria»– o en el de Alcubierre, recreado literariamente por el escritor británico George Orwell.
El número de víctimas, muy difícil de evaluar, fue elevado para ambos bandos, estableciéndose ocasionales treguas para dar sepultura a los muertos que yacían en terreno batido por el fuego incesante. También podía establecerse el alto el fuego para el intercambio de correspondencia,
periódicos y objetos personales.
La población civil de los pueblos próximos a la primera línea de combate, fundamentalmente en la zona republicana, sufrió con notable intensidad las consecuencias de una guerra prolongada, siendo frecuentes los bombardeos y el éxodo de ancianos, mujeres y niños."
Zuhaitzen artetik San Simón edo Puig Ladón-era igoko naiz. Muino honek eraldaketa nabarmenak izan zituen gerra ostean eta horrek ekiditu egiten du lubakiak eta bertze aztarna militarrak ikusteak.
Erpin geodesikoa dagoen gunean aparkaleku handi bat eraiki zuten bertan zeuden aurriak desagertaraziz. Aparkalekuaren bertze aldean aldiz, Oroigarri monumentu erraldoia eraiki izan zuten, noski, soilik bando batetako hildakoen omenezkoa. Eskerrak gaur egun memoria historikoaren legea indarran jartzean sinbologia falangista desagertarazi dutela. (tamalez oraindik leku askotan ikusgai ditugu halako hildakoen omenezko plakak)
Azalpen historikoa:
"El monumento a los caídos fue erigido a principios de los años cuarenta en el monte de Puig Ladrón (699 m), para recordar las gestas protagonizadas en este entorno por el ejército sublevado y la Falange. Se levanta en la zona conocida como Las Tres Huegas («huega» o «güega », en aragonés, significa mojón, límite o separación de términos), dado que confluyen en estas alturas los términos municipales de Robres, Alcubierre y Leciñena.
Los hechos ocurridos en este paraje tuvieron lugar el 9 de abril de 1937,cuando un batallón republicano de la división Maciá-Companys, en un ataque por sorpresa logró tomar la cota y
también la quinta de la derecha de la carretera. En la acción se produjeron muchas víctimas
en el bando franquista, casi un centenar, aunque los distintos autores no llegan a ponerse de
acuerdo en la cifra exacta. Entre los muertos se encontraba el jefe de la posición, el teniente
Eugenio Hernández Santamaría, condecorado con la Cruz Laureada de San Fernando a título
póstumo. No obstante el rápido avance del ejército republicano, la Segunda Bandera Móvil de Falange y el Tercio Sanjurjo reaccionaron con prontitud y recuperaron esta 2ª posición izquierda, conocida asimismo como San Simón, ocasionando igualmente un elevado número de víctimas entre los combatientes leales al Gobierno."
Aldapa jaitsi eta abiapuntuko aparkalekura iritsiko gara.
Errepidetik beherat egin, Puig Mazorraren magaletatik lubakiak ere ikusgai ditugu. Apur bat aurrerago errepidea utziko dugu ezponda edo mendoitza hasten den eskuin aldetik gora egiteko. Errepidetik baztetuko gara zuzenean lubakien lerrotik aurrea egiteko Alcubierreko mendateko ezker aldeko posizio edo kokaleku 5 eta 4 bisitatzeko. Gune honetako borrokaldia gogorren isla lubakiak eta metraia eta jateko erabiltzen zituzten kontserben latak aurkitu ditzazkegularik.
Kominikaziorako lubaki hauek 4 kokalekura edo Posiziora eramango gaituzte.
Muinora iristean lubakiaz gain tiratzaileen posizioak eta aterpe arinen aztarnak ikusgai ditugu edonora begiratuz.
GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/04/orwell-ibilbidea-eta-tres-huegas.html
Waypoints
ANTENAK
Pistaren bukaera aldean antena ezberdinak ikusgai ditugu. Hara iritsi aurretik gure gibelean dagoen muinora igo beharko dugu.
Aterpe 01
La imposible muinoko tontorrean aterpe arin baten aurriak ikus daitezke.
ATERPE 02 P-4 ezker
P 5 muinoaren azpian eta komunikazio lubakietan berean aterpe arin baten aurriak ikusgai dira
Aterpe 03
Nazionalek bertan soldaduen kanpaleku nagusia zuten Alcubierreko mendatetik gertu. Mendoitzean eta lurra probestuz koba aterpe ezberdinak industu zituzten, errepublikarren lehergailuetaz babesturik
Bibak pelotoirako
Pelotoi batetarako bibak edo aterpea. Kasu honetan berreraikitakoa da, baina inguruan bertze batzuren aurriak ikusgai ditugu.
Bidegurutze 1Ezker
Errepidea utziko dugu gure ezkerretik, lubakietara pasatzeko. Nahiko nabaria da lubakien lerroa.
Bidegurutze 2 ezker
Beheko pistatik jarraitu eta muinotxo batetara igotzeko ezkerretik desbideratu beharra daukagu.
Bidegurutze 3Eskuin
Errepidera iritsiko gara eta oraingoan eskuinetik beherat egin beharko dugu.
Bidegurutze 4 Eskuin
Alcubierrerako errepide zaharra bertan utziko dugu, gure eskuinetik abiatzen den pistatik jarraitzeko, errekatxoa ezkerretara utziz.
Bidegurutze 5 Ezker
Errekatxoa ingurutzeko ezkerreko pistatik joan beharra dugu.
Bidegurutze 6 Eskuin
Irazo mendiko lubakiak jarraitu egiten ditugu, orain berreraikitak ez daudenak, errepide zaharraren goiko aldera eta puntu honetan eskuinetik errepidera jaitsiko gara.
ERREPIDEA
Errepidea zeharkatu beherreko gunea. Tentuz ibili ez bai du ikuspegi zabalik eta ibilgailuak nahio agudo etortzen dira eta.
Estalpe arineko aterpea
Estalpe arin berreraikia. Bertan estalpeaz gain, inguratu egiten duen lubakia eta komunikaziorako lubakia ere berregin dituzte.
Hasiera Parking
San Simón mendiaren azpian dagoen aparkalekua. Ibilbidearen hasiera da
Komunikazio adarra
Berreraikitako komunikazio lubakiak edo komunikazio adarra. Egurrez eta lurrez beteriko zakuekin berreraikiak, indusketa arkeologikoa egin eta gero.
Muino P-5 portutik eskuin
Nazionaleen esku mendatetik eskuin aldeko muino urrunena. Gerra garaiko aztarnak nonahi aurkitu daitezke. metalezko hesienak eta metraiarenak
OROIGARRI lubakietan
P 5 eta P 4tik jaisten diren lubakiak zuzenean aterpe ezberdinetara jaisten ziren. Pistarekin bat egiten duten puntuan gerra ostean bando nazionaleko hildakoen omenezko oroigarria paratu zuten. Puntu honerarteko lubakien jaitsiera oso deigarria da, komunikazio lubaki honek aldapa ederra gainditu egiten bai du.
OROIGARRI San Simón
San Simón izenarekin ezagutua da muino hau. 1940. urte inguruan nazionalen bandoko hildakoen omenez eraikitakoa eta 70. hamarkadan oraindik ere falangistek bere omenak ospatzen zituzten gunea da. Gaur egun falageren sinbologia desagertarazi dute, memoria historikoaren legea betez.
P-3 Muino Eskuin
Bertze muinoa nazionalen eskuetan. Guztiak komunikazio lubakeekin lotuak.
P-4 Muino eskuin Aterpea
P 4 posizioa lubaki eta aztarnaz beterik ere. Bertan aterpe baten aurriak ikusgai dira.
P-4 ezker muinoa
Igoko dugun aurreneko muinoa P edo Posizio 5, mendatetik ezkerrekoa izendatu zuten gerra garaian. Bertatik Puig Ladrón eta Alcubierreko mendatea arras ongi kontrolatu egiten ziren. Nazionalen posizio garrantzitsua zen, azpian kanpalekua zutela kontutan izanik.
P-5 ezker muinoa txikia
P 5 ezkerreko hau, mendatetik gertuen dagoena da eta azpian dauden kanpaleku eta aterpeak babestu egiten ditu
Parking ORWELL
Orwell ibilbidea eta gerra eraikin berreraikituak bisitatzeko aparkalekua
PUIG Ladrón Erpina
San Simón izenarekin ezagutua bada ere, bertan eraikitako oroitza monumentua dela eta, mendiaren izena Puig Ladrón da. Bertan erpin geodesikoa ikusgai dugu eta aldamenean berrogehigarren hamarkadaren hasieran eraikitako lautada ere. Horrek bertako gerrako lubaki eta aurri ezberdinak desagertarazi zituelarik.
Puzero erditokiko muinoa
Puzeroko erditokiaren goiko muinoa. Errepublikazaleen eskuetan egon zena frontea bertan egondako garaian eta nazionalen posizioetatik arras gertu.
Puzeroko erditoki borda
Puzeroko erdi toki baserri edo borda handia inoren lurran kokaturik dago.
Tiratzaile bakarreko aterpea
Lubakian zehar hainbat tiratzaile bakarreko aterpeak dira.
Tontor 01
Igoko dugun aurreneko muinoa. Baliteke "La Imposible" muinoa izatea. Gerra garaian errepublikanoen eskuetan egon zen eta oso gertu nazionalen San Simón mendia dago.
Uharka aljibea
Mendoitzetik gertu eraikitako uharka edo aljibea. Beherago dagoen iturritxo batekin komunikaturik dagoena. Uraren horniketa arazo larria izan zen Monegroseko fronte honetan. Egia da Ebroko gatazkan ere arazo larria izan zela.
You can add a comment or review this trail
Comments