Orio-Beogarate-Oilarzelaieta-Irustagaina-Iturrain-Bizkargaina-Astigarreta-Aia-Izekiondo-Lokate-Makazagagaina-Olaskoaga-Orio
near Dike, País Vasco (España)
Viewed 39 times, downloaded 1 times
Trail photos
![Photo ofOrio-Beogarate-Oilarzelaieta-Irustagaina-Iturrain-Bizkargaina-Astigarreta-Aia-Izekiondo-Lokate-Makazagagaina-Olaskoaga-Orio](https://s1.wklcdn.com/image_3/92124/162652632/102201376.400x300.jpg)
![Photo ofOrio-Beogarate-Oilarzelaieta-Irustagaina-Iturrain-Bizkargaina-Astigarreta-Aia-Izekiondo-Lokate-Makazagagaina-Olaskoaga-Orio](https://s2.wklcdn.com/image_3/92124/162652632/102201377.400x300.jpg)
![Photo ofOrio-Beogarate-Oilarzelaieta-Irustagaina-Iturrain-Bizkargaina-Astigarreta-Aia-Izekiondo-Lokate-Makazagagaina-Olaskoaga-Orio](https://s0.wklcdn.com/image_3/92124/162652632/102201378.400x300.jpg)
Itinerary description
Oriora Aiara eta buelta Pagoetako parketik ere igarota egindako ibilbidea, bidean TopoEH_eu-ko mapan agertzen diren tontorrak egin ditudalarik.
Ibilbidea Oriotik abiatu dut, tren geltoki inguruan dagoen etxe multzo baten aparkalekutik.
Tren geltokitik Zarauzko noranzkoan joan naiz Altxerrira daraman bidera iritsi arte. Bertan ezkerretara eginez aipatutako Altxerrira doan errepidea jarraitu dut. Errepidean aurrera egin det Errotaetxe baserriraino. Errotaetxen Argiñanoren Bainet telebista produktora dago.
Baserri albotik abiatzen da Beogaratera igotzeko gurdibidea. Argi ikusi da jende gutxi pasatzen den bidea dela, ze, goiko belazera iritsi arte nahiz eta aurrera egiteko moduan izan, ote tartean egin baitut zati handiena.
Behin belazetik Beogarate tontorrera oso eroso igo naiz. Beogaratetik Oilarzelaieta tontorrera berriro belazetik jaitsi eta basoa gurutzatuta iritsiko gara. Basoan bidea ez da erabat garbia baina bidezidortxo batetik goiko belazera ateratzen da.
Oilarzelaietatik behera Ibarrola Goikoa baserrira iritsiko gara eta handik gertu, Aiako errepide nagusira. Ibarrola Goikoak ere langa mekanikoa dauka. Nik irekita aurkitu nuen. Ibarrola Goioa Foru Aldundiaren testaje etxea denez, agian lan ordutegia amaitutakoan itxi egingo dute.
Behin errepidean, ezkerretara egin dut Aia aldera. Ni metro gutxira eskuinetara belaze batetik gora ekin dut baina hesi pare bat pasa behar izan ditut Irustagaina tontorrera iritsi baino lehen. Irustagaineko tontorra itxita dagoen baserri baten eremu barruan dagoenez, hesiz kanpo ahalik eta gehien gerturatu naiz. Igoera erosoagoa egiteko, Landarbide baserriraino errepidez jarraitu eta han eskubitara hartuta, pistaz lasai-lasai tontorreraino iritsi zaitezke.
Landarbide baserri ondoan errepidera atera eta bertatik barrena Aia aldera jarraitu dut, Lukun aisialdi parketik pasa eta bidegurutzean ezkerretra eginda Iturraran Pagoeta parkeko informazio gunera joan naiz.
Iturraran XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da eta bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, Pagoetako Parke Naturalaren interpretazio-zentroa ere bada. Munduko landare ugariekin eremu zabal bat du bere inguruan. Erabat interesgarria.
Iturraran baserritik metro asko aurrera egin gabe, Iturraran tontorrera iritsiko gara.
Berriro errepide nagusira bueltatu naiz eta hara iritsitakoan, aurrez aurre hasten den bidezidorra hartu dut. Bidezidorra jarraituz Laurgaingo santutxora iritsi naiz. Bertan bukatuko zen Laurgaingo auzotik abiatuko zen kalbarioa. Santutxutik pixka bat gora igota Bizkargaina tontorrera iritsi naiz. Ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu.
Bidean aurrera eginez errepide aldera jaisten hasiko gara. Errepide nagusira iritsi baino metro batzuk gorago, Artetxoeta izeneko lepoan, bidegurutze handi batekin topo egin dut. Hor zuzen aurrera egin dut Mindi baserrirantz. Baserria atzean utzita pistan aurrera jarraitu dut eta inongo galbiderik gabe, Astigarreta mendiaren gainean ipini naiz.
Tontorra egin ondoren, berriro pistan beheraka bueltatu naiz eta segituan aurkitu dudan bidegurutzean aurrera egin dut beste pista bat jarraituz. Pista hori jarraituz Sagastizabal baserrira iritsi naiz. Ez dakit gaur egun baina orain dela urte sorta bat gure eskolako ikasleekin hemen lo eginda geunden, Pagoetako parkearen inguruan antolatutako irteera aprobetxatuz.
Sagastizabal baserritik behe aldera abiatzen den bidea jarraitu dut, Aiara eraman nauelarik.
Aian ibilbidetxo interesgarri bat egin ondoren hilerria dagoen tontorrera igo naiz. Begiraleku aparta.
Hilerri azpitik ezkerretara behera doan bidetik jaitsi naiz eta Dotorearenea, Aialdeburu eta Goikoetxe ondotik pasata errepide nagusira atera naiz. Errepidean behera egin dut eta Iribarrene baserriaren parean ezkerraldera abiatzen den bidea hartu dut. Izikiondo baserriraino jarraitu dut. Pare horretan, eskubialdera gurdibide bat abiatzen da. Gurdibide horretatik barrena nahiko eroso Izekiondogaina tontorerra iritsi naiz.
Hortik zuzenean, belazetik belazera baina hesiren bat gaindittuta Lokateko tontorrera iritsi naiz. Hori baino erosogoa izango zan Izekiondo baserrira bueltatu, errepidez Lokate baserria pasa eta ia hurrengo baserrira iritsitakoan, eskubitara geratzen den alnga igaro eta zuzen eta arazorik gabe tontorreraino igotzea.
Errepidea orio aldera jarraituz eta une batean bidegurutze batean ezkerretara eginda Makatzagaundi baserrira iritsi naiz. Bere gainean Makatzagagaina tontorra dago baina justu bertan baserri bat. Beraz, gerturatzearekin konformatu behar.
Atzera Oriora daraman errepidera bueltatu eta harantz jarraitu dut. Olaskoagaberri baserri igaro eta gutxira, bidegurutzean, Orioko bidea utzi eta eskuinera joan naiz. Metro batzuk aurrerago, gurdibide bat abiatzen da ezkerretara eta Olaskoagagaina mendia bere bizkarretik igarotzen du.
Tontorra egin ondoren gurdibidean behera jaitsi naiz gaztañaga baserria daraman langara iritsi naizen arte. Langa igaro, Gaztañaga baserrira iritsi eta pista jarraituz Altxerri jatetxeraino jaitsi naiz.
Kapelu izeneko tontorra markatzen zidan mapak, baina gero bertan ez zegoen tontorrik, belaze arrunt bat baizik.
Horrela, nik ibilitako bidea jarraitu beharrean, lasai asko errepidea jarraituz Orioko tren geltokiraino joan zaitezkete eta modu erosoago batean ibilbidea amaitu.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments