Activity

OMAKO BASOA (PR BI 180)

Download

Trail photos

Photo ofOMAKO BASOA (PR BI 180) Photo ofOMAKO BASOA (PR BI 180) Photo ofOMAKO BASOA (PR BI 180)

Author

Trail stats

Distance
5.45 mi
Elevation gain
866 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
866 ft
Max elevation
748 ft
TrailRank 
39
Min elevation
125 ft
Trail type
Loop
Moving time
2 hours
Time
3 hours 8 minutes
Coordinates
1459
Uploaded
November 29, 2023
Recorded
November 2023
Be the first to clap
Share

near Basondo, País Vasco (España)

Viewed 32 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofOMAKO BASOA (PR BI 180) Photo ofOMAKO BASOA (PR BI 180) Photo ofOMAKO BASOA (PR BI 180)

Itinerary description

Gaurko ibilbidea naturala bezain kulturala da. Berez zirkularra izan beharko litzatekeena, baina Omara jaisteko bidea moztuta eta itxita zegoenez, joan eta etorrikoa da.
1982an ekin zion dagoeneko gure artean ez dagoen Agustin Ibarrolak intsinis pinuen enbor gainean margotutako hainbat motibo eta irudi geometriko osatzeari. Hala ere, ez da ikusten dugun hau jatorrizko basoa. Aurrekoa egoera txarrean zegoela eta, Ibarrolak berak gainbegiratuta ekin zitzaion oraingoari. Kortezubi izeneko udalerrian dagoen artelan honek, beraz, euskarri biziduna (pinua) dauka, eta bi eta hiru dimentsioen ikuspegia erabiliz bisitaria artelana deskubritzera animatzen du. Horiek guztiak direla-eta, artelan hau Artea eta Natura korrontearen erreferentea da eta bereziki, Euskal Herriko artearen erreferentea.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/bosque-oma-basoa/proiektua

Waypoints

PictographCar park Altitude 429 ft
Photo ofAPARKALEKUA Photo ofAPARKALEKUA Photo ofAPARKALEKUA

APARKALEKUA

Bertan dago Omako basoaren informazio gunea. Baita Santimamiñera joateko ere.

PictographIntersection Altitude 153 ft
Photo ofBIDEGURUTZEAK (ERNE) Photo ofBIDEGURUTZEAK (ERNE)

BIDEGURUTZEAK (ERNE)

Gora hartuko dugu pista jarraituz. 2,8 kilometro dira, 45 bat minutu.

Photo ofOMAKO BASOA Photo ofOMAKO BASOA Photo ofOMAKO BASOA

OMAKO BASOA

Auzo honetan Agustin Ibarrolak egindako "Baso margotua" dago. Izan ere, artista bizkaitarrak hango pinudia margotu zuen forma abstraktuak eta begi-efektu ederrak sortuz. XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadan sortutako "Land art" korronte sortzailearen adierazpena da; izan ere, korronte honen helburua lan artistikoa naturara eramatea da, paisaia artistaren marko, euskarri eta materia gisa erabiliz.

PictographMonument Altitude 203 ft
Photo ofEREÑOZAR ERMITA (BASONDO-SANTIMAMIÑE) Photo ofEREÑOZAR ERMITA (BASONDO-SANTIMAMIÑE)

EREÑOZAR ERMITA (BASONDO-SANTIMAMIÑE)

Bidean, dagoeneko Basondo-Santimamiñera bueltatuz, mendi gainean ikus daiteke Ereñozarko San Migel ermita. Mendi azpian dago Santimamiñeko kobazuloa.

PictographMonument Altitude 321 ft
Photo ofSANTIMAMIÑEKO KOBA Photo ofSANTIMAMIÑEKO KOBA

SANTIMAMIÑEKO KOBA

Santimamiñe Bizkaiko iparraldean dagoen leize bat da. Hor, Goi Paleolito garaiko margoak daude, Magdaleniar aldikoak, orain dela 13.000 urtetakoak. Bizkaiko Kortezubi udalerrian daude kokatuta, Basondo auzoan, Ereñozar mendiaren magalean. 1916an J.F. Bengoetxeak aurkitu zituen bertako labar-pinturak, eta ondorengo urteetan Enrique Eguren, Telesforo Aranzadi eta Jose Migel Barandiaran arkeologoek haitzuloak ikertu zituzten sakon, 1918 eta 1926 artean. 2008an UNESCOk kobazuloak gizateriaren ondare izendatu zituen, Ekainekin eta Altxerrirekin batera, Altamirako leizearen talde berean sartuta.

Comments

    You can or this trail