Activity

Olhette - Larrun - Larrun txiki - Olhette

Download

Trail photos

Photo ofOlhette - Larrun - Larrun txiki - Olhette Photo ofOlhette - Larrun - Larrun txiki - Olhette Photo ofOlhette - Larrun - Larrun txiki - Olhette

Author

Trail stats

Distance
6.86 mi
Elevation gain
2,707 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,707 ft
Max elevation
2,936 ft
TrailRank 
42
Min elevation
320 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 8 minutes
Coordinates
4102
Uploaded
June 10, 2023
Recorded
June 2023
Be the first to clap
Share

near Olhette, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 25 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofOlhette - Larrun - Larrun txiki - Olhette Photo ofOlhette - Larrun - Larrun txiki - Olhette Photo ofOlhette - Larrun - Larrun txiki - Olhette

Itinerary description

Larrun mendira igotzeko bide klasikoenetarikoa: Olhetten hasi eta bukatzen dena.

Bidea Manttobaita edo Borda Xurien parkinetik abiatzen da eta marka txurigorriak jarraitu behar ditugu tontorreko azken txanpara iritsi arte. Hemen, Errepausuko lepoa pasata, marka horiak jarraituko ditugu.

Beherako bidea, beste aldetik egingo dugu, horrela Larrun Txikia ikusteko aukera izango dugu eta nahi izanez gero Yasolako bentan geldialdia egin ere. Nahi baldin bada igo garen bide berdinetik jetsi gaitezke baina ibilbide zirkularrek beste xarma bat dute eta toki berriak ezagutzeko aukera ematen dute.

Zirkularra egiten badugu, beheranzko bidean marka txurigorriak jarraituko ditugu.

Bidea ez da zaila eta oso ondo markatuta dago, hala ere egun eguzkitsu eta beroetan kontu handiarekin ibili behar dugu. Igoerako bidean ez dago itzalik eta eguzkiak gogor joko gaitu hasiera hasieratik tontorrera iritsi arte, beraz, ondo babestu: txapela, betaurrekoak eta krema. Ez dago iturririk bidean beraz ura eramatea oso gomendagarria da eta beharrezkoa txakurrekin baldin bagoaz.

Beherako bidea antzekoa da, trate batzuetan babestuta egongo garen arren, bidearen gehiengoan eguzkiak gogor jo gaitzake eta ez dugu ura hartzeko aukerarik izango beraz ur nahikoarekin joan beharko dugu edo tontorreko tabernan ura hartu.

Waypoints

PictographCar park Altitude 325 ft
Photo ofParking

Parking

Photo ofHasiera

Hasiera

Hasieran marka txuri-gorriak jarraitu behar dira Errepausuko Lepora iritsi arte. Ondo marka hauek horiengatik aldatuko ditugu tontorreruntz joateko. Bidean zehar marka ugari daude eta bidexka dexente ere, hala ere lasai joan gaiteke, bideexka guztiak Errepausuko lepora eramango gaituzte eta ondoren Larruneko tontorrera ere.

PictographIntersection Altitude 492 ft

Lasterbidea

Bi bideak onak dira, eskuinekoa pixka bat motxagoa da baina aldapa zertxobait gogorragoa.

PictographPhoto Altitude 693 ft
Photo ofBistak - Larrun

Bistak - Larrun

PictographIntersection Altitude 787 ft
Photo ofBidegurutzea Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Bidegurutze hontan zuzen jarraituko dugu. Markak ondo ikusten dira nahiz eta bidegurutzean bertan ez egon.

PictographMountain pass Altitude 1,859 ft
Photo ofErrepausuko lepoa

Errepausuko lepoa

Errepausuko lepoan bideak atseden pixkat ematen digu eta azken aldaparako prestatzen gaitu. Hasieran amrka txurigorriak jarraituko ditugu baina uhaitz-tarte bat pasatakoan marka horiak jarrituko ditugu

PictographWaypoint Altitude 2,133 ft
Photo ofAzken igoera

Azken igoera

Azken igoeraren hasiera. Marka horiak jarraitu behar ditugu hala ere bidea oso argi dago eta tontorra uneoro ikusten da beraz edozein bide har dezakegu galdu gabe.

PictographWaypoint Altitude 2,865 ft
Photo ofTrena eta pasabidea Photo ofTrena eta pasabidea

Trena eta pasabidea

Tontorrera iritsi aurretik trenbidea pasa behar dugu. Orduaren arabera trena ere ikus dezakegu,

PictographSummit Altitude 2,907 ft

Tontorra - Larrun - La Rhune

PictographMountain pass Altitude 2,231 ft
Photo ofZizkuitzako lepoa

Zizkuitzako lepoa

PictographSummit Altitude 2,256 ft

Tontorra - Zizkuitza

PictographMountain pass Altitude 2,185 ft
Photo ofMeatzuko lepoa

Meatzuko lepoa

PictographSummit Altitude 2,228 ft
Photo ofTontorra - Larrun Txiki - Petit Rhune

Tontorra - Larrun Txiki - Petit Rhune

PictographWaypoint Altitude 2,171 ft

Jetsiera

Behin tontorrean 3 aukera ditugu. Bat aurrera segi eta "zuzen" jetsi. Bidea topatzen ez da zaila baina ni txakurrarekin nijoan eta ez dut gomendatzen. Bigarren aukera, atzera buelta pista nagusira bueltatu arte eta hemen Yasolarako bidea hartu. Hirugarrena, nik egin nuena, hegoldeko aurpegitik jetsi. Bidea ez dago amrkatuta baina ez da zaila, gainera bide nagusi oso ondo amrkatuta dagoenez errex jakingo dugu noiz gelditu eta bidean sartu.

PictographIntersection Altitude 2,036 ft
Photo ofBidea

Bidea

PictographPhoto Altitude 1,927 ft
Photo ofBistak Larrun eta Larrun Txiki

Bistak Larrun eta Larrun Txiki

PictographWaypoint Altitude 1,306 ft

Yasolako benta

PictographMountain pass Altitude 892 ft
Photo ofDeskarga Haundiko lepoa Photo ofDeskarga Haundiko lepoa

Deskarga Haundiko lepoa

Bidegurutze nahiko handia baino oso ondo markatuta. Bi bide har ditzakegu gero elkartzen baitira, hala ere hobeto seinaleei kasu egiten badiegu.

PictographIntersection Altitude 704 ft
Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

Marka txurigorriekin ondo amrkatuta dagoen arren,, ezkerreko bidea hartu behar dugu.

PictographBridge Altitude 325 ft
Photo ofPont Dangereux :)

Pont Dangereux :)

Errekak ez du ur nahikorik normalean, ez da gomendatzen "zubia" erabiltzea, hobeto erreka arroketatik gurutzatzea.

Comments

    You can or this trail