MURUA (HERRIXKA)-GORBEIA-MAIRULEGORRETA-MURUA
near Murua, País Vasco (España)
Viewed 72 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
MURUA (APARKALEKUA)
Bertatik jarraituko dugu pista. Nonnahi izango ditugu zutiko seinaleak.
BIDEGURUTZEA
Pista laga eta zeharbidea hartuko dugu, seinaleak adierazten digun bezala.
PAGAZURI (1307)
Ustekabean topo egingo dugu buzoia duen mendigain honekin: Pagazuri. Gertu dugu Gorbeia eta bere gurutzea ikusgai dugu.
GORBEIA (GURUTZEA)
Jende asko erakartzen du Gorbeiak, eta handik zein hemendik agertzen da mendizale ugari. Argazkia aterata, etorritako bidetik hasiko gara jaisten, baina metro gutxi barru bera laga eta Mairulegorretako bidea hartuko dugu.
BEDARGOGOR ATXA (1302)
Gorbeiatik Mairulegorretara goazela bat egiten da gain honekin. Ondoren bidea ondo antzematen da, mendizalea ibiltzen baita.
BIDEGURUTZEA (ERNE!)
Izan ere, puntu honetan 90 graduko giroa egingo dugu eskuma aldera, harripilek adierazten diguten bezala. Hemendik aurrera antzematen bada ere bidea eta harripilak, momentu batean desorientatzeko aukera dago.
MAIRULEGORRETA
Mairuelegorreta edo Mairulegorreta Arabako Zigoitia udalerrian dagoen haitzulo edo leizea da. Kobazuloa Gorbeia mendilerroan dago, izen bereko parke naturalean, Murua herritik gertu. 13 kilometro baino gehiago arakatu dituzte kobazuloen barruan. Frankismoan zehar ospetsuak izan ziren bertan egiten ziren jaialdiak. Lehen jaialdia 1963an egin zen eta han 2.000 pertsona baino gehiago izan ziren. Jaialdi haiek euskara eta euskal kultura aldarrikatzea zuten helburu. Hori bai, bertan sartzeko argia ezinbestekoa denez, linterna, frontal edo mobilarena erabili derrigorrez, izan ere iluntasunaz gain lokatza eta hezetasuna handia da.
ZUBIALDE SURJENTZIA
Gorbeia azpitik datozen urek argia ikusten dute hemen, Zubialde errekan.
ZIGOITIA
Hemen bukatzen da mendi bidea eta pista hasten da, Zubialdeko harrobietara eramango gaituena.
ZUBIALDEKO HARROBIAK (APARKALEKUA)
Asfaltatutako bidea hasten da 3 bat kilometrotara hasiera puntura (Muruara) eramango gaituena.
ZUBIALDE APARKALEKUA
Ohiko bidea da hemendik Gorbeiara doana. Jende askok erabiltzen duena.
ZUBIALDEKO URTEGIAK (GORBEIA I ETA II)
Bide bazterrean, ia ezkutuan daude, baina inguru ederrak osatuz.
MURUAKO ERROTA
Bide ertzean, ezkutuan, dago zaharberritutako errota hau. Jarraitu errepidea kotxea laga dugun aparkalekuraino.
You can add a comment or review this trail
Comments