Muñoaran - Loibe - Itaundieta - Artzate Haitza - Olaeta ( Ataungo domoa )
near Aitzarte, País Vasco (España)
Viewed 11 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Ataungo domoa hegoaldetik ixten duten mendiak egiteko ibilbidea, Bedama baserri inguruan.
Oso ibilbide zaila edo teknikoa gertatu zait, zati haundi batean haitz batetik bestera ibili behar baita.
Bedamako lepotik gertu utzi dut kotxea, oso estua den pistatik igo eta gero. Bedamako lepoan eskubitara abiatzen den hartu dut, handik puxka batera ezkerretara doan bidea hartu dut eta ia baso ertzeraino Joan naiz, txabolatxo batetik gertu.
Hortik Artzateko haitzaraino hasierako laharra eta ondorengo aldapa ahal den leku garbienetik igotzen saiatu naiz, beste norbaitek egindako traka zehatz jarraitzen saiatuz.
Artzateko haitzara igotzeko ezkerreko aldea aukeratu nuen. Nahiko erraz igo naiz tontorrera.
Tontorretik ezkerretara jo det Loibe haitza aldera. Azpitik datorren bidezidortxo bat jarraitu dut. Loibera iritsi aurretik, beste haitz bat ere bazegoen eta hura ere igo egin nuen, bien erdi parean geratzen zen lepo batetik.
Loibe mendira iritsitakoan, haitz handia denez, ondo begiratu behar nondik igo. Ni ezkerretatik ia inguratu egin dut, atzealdetik gora kontu handiarekin baino nahiko modu errazean. Ondo fijatu nondik igotzen zareten, gero bide beretik jaisteko, despistatzea ez baita zaila.
Berriro igoera abiatu dugun puntura itzulita, kontu haundiz eskuin aldera egin behar dugu. Dagoen bidezidortxoa jarraitzen saiatu. Haitza eskubitara pasa eta gero ezkerretara behera egiten du bidetxoak azpiko lepora jaixteko.
Azpiko lepotik aurrera bidetxoa jarraitu kontu haundiz Loibideko malloetako bi tontorretara nondik igo jakiteko. Lehenego tontorreko igoera konpolikatuxeagoa egin zitzaidan bigarrena baino. Hala ere, kontu haundiz, ahuntzak bezala harritik harrira.
Bigarren tontorretik aurrera jarraituta beste haitz batera jetxiko gara eta bidezidortxoa bere paretaren kontra beheko leporaino nola jaixten den ikusiko dugu.
Beheko lepotik Itaundietako igoera ez zitzaidan hain zaila egin, kontuz ibili beharreko tokia izan arren.
Itraundietatik Artzateko haitzara bidezidortxoa kontu haundiz jarraituz egin nuen, pazientzia haundiarekin, baina nahiko ondo.
Behin Artzateko Haitza azpira iritsitakoan, zeharka pixkanaka mendia aurrera jaisten zuen bidezidorra hartu nuen, bera jarraituz ia Muñarango puntara iritsi nintzelarik. Zenbait momentutan bidea intuitu egiten zen ikusi baino, baina hala ere direkzio onean nijoanez, lasai.
Muñarango puntatik Olaetako lepora eskubitako ertzetik jaitsi behar da, arriskurik gabe baino bide harritsu zein neketsuan. Lepotik Olaetako puntarako bidea oso motxa da. Pare honetan informazio BQ laukitxoa pare bat ikusiko ditugu, inguruko informazioa ematen dutena.
Olatako lepotik Bedama baserrira daramagun bidea erosoa da , are ta gehiago hainbetse harri tartean ibili eta gero.
Hasieran esan bezala, poliki, lasai eta kontu haundiz egin beharreko ibilbidea. Ez da presaka ibiltzeko moduko tokia.
Ruta circular desde Aitzarte pasando por:
- Artzate Haitza (1.2 km)
- Loibe (1.7 km)
- Itaundieta (2.1 km)

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments