Activity

Monte Popera eta Ferrata Strada Degli Alpini

Download

Trail photos

Photo ofMonte Popera eta Ferrata Strada Degli Alpini Photo ofMonte Popera eta Ferrata Strada Degli Alpini Photo ofMonte Popera eta Ferrata Strada Degli Alpini

Author

Trail stats

Distance
14.86 mi
Elevation gain
10,699 ft
Technical difficulty
Very difficult
Elevation loss
10,699 ft
Max elevation
9,960 ft
TrailRank 
33
Min elevation
4,763 ft
Trail type
Loop
Time
11 hours one minute
Coordinates
2881
Uploaded
August 30, 2022
Recorded
August 2022
Be the first to clap
Share

near Bagni, Trentino-Alto Adige (Italia)

Viewed 112 times, downloaded 8 times

Trail photos

Photo ofMonte Popera eta Ferrata Strada Degli Alpini Photo ofMonte Popera eta Ferrata Strada Degli Alpini Photo ofMonte Popera eta Ferrata Strada Degli Alpini

Itinerary description

Ibilbide luze eta gogorra, Fiscalina bailarako paisaia ederrenetakoak egun bakarrean ikustea ahalbidetzen duena. Datuak ibilbide gogorra izan daitekela diote, eta dirudiena baino gogorragoa dela esatera ere ausartzen naiz: Strada Degli Alpinitik jeitsiera zaila eta deserosoa da. Baita Popera mendi tontorrera azken erasoa ere. Zailtasun teknikoak eskakizun fisikoa ere biderkatzen du kasu honetan. Bestetik, oso gomendagarria da ferratak egiteko materiala eramatea, eta mendian elur arrastorik baldin badago, ziurrenik kranpoiak eta pioleta ere beharko dituzue.

Popera bezalako mendi neketsu bate ferrata erraz baina luze batekin konbinatzeak eskakizun fisiko handia du, eta ordu askoan zehar adi eta tentuz ibili beharko gara mendian. Monte Popera, 3000 metro baino gehiago izanagatik, ez da horren ezaguna Dolomitetan, eta beraz jende gehiegi gabe egin ahalko da bidea. Ondoren historiaz betetako Strada Degli Alpini egingo dugu; Via Ferrata baino gehiago, kablez babestutako zeharkaldi ederra da hau, amildegi ikaragarri bezain ederrak gurutzatzen dituena. Lehen mundu gerran Italiarrak zabaldutako xenda hau, Austro-Hungariar soldaduak mendean hartzeko eraikitako erokeria bat gehiago da.

Bidea Piano Fiscalina aparkalekuan hasiko dugu (kontuz aparkalekuko prezioekin, ongi aukeratu noiz utzi eta noiz hartu autoa/furgoneta). Ia-ia lautadan 25 minutu egin ondoren Fondo Valle aterpera iritsiko gara. Gure kasuan, bidea zerbait desbideratzen da, menatentze lanak zirela eta ohiko xenda itxita zegoelako. Edozein kasutan, aldapa gogortzen doa, eta pinu eta harritza artean, Fiscalina bailararen eskuineko aldean goratuko gara. Malda hauek zeharkatuz, bide luzea egingo dugu, igoera nahiko konstantean Comici aterpera iritsi arte. Gure kasuan, aterpera desbideratu gabe egin genuen aurrera, baina ibilbidearen luzera kontuan hartuta atseden hartu eta ura biltzeko puntu interesgarria izan daiteke.

Ondoren maldan gora jarraituko dugu, oraingoan Croda Dei Toni menditzar ederraren harritzak eskuinetik ezkerrera zeharkatuz. Giralba lepora igo baino lehen (Forcella Giralba), gure bideak ezkerrera desbideratzen da, eta laister iritsiko gara Bussa Di Dentro izeneko goi-bailararen azpira.

Une honetan erabaki behar da Popera mendia igoko dugun edo ez. Bestela, ezkerreko bidea hartu eta Strada degli Alpinirantz desbideratuko gara.

Ez da erabaki makala, Monte Popera igotzea erabakitzen badugu oraindik bide luze eta neketsua daukagulako aurretik. Hasiera batean, Bussa di Dentro bakartian gora; Malda izugarri handitzen da bailarak ezkerrera biratzen duen unean. Elurgune bat gurutzatu beharko dugu ziurrenik, garai bateko glaziarren arrastoa. Erraza izango da abuztu aldean elur gehigi ez badago, eta seguruenik ez da ez kranpoi ez pioletik beharko. Bestela izan daiteke beste garai batzuetan. Behin elurrak gurutzatuta harritza maldatsu eta ezerosoan gora igoera dator. Harrritza bailararen ezkerreko aldetik hasten da (Kairn bitartez bidea adierazia), baina une batean eskuin aldera pasatzen da. Tximinia edo kanal estu batean sartuko gara, kontuz harri solteekin. Ondoren, balkoi eta terraza artean, sarri eskuak erabiliz, popera mendiaren goiko bizkarrera igoko gara. Beste zati zail bat, eskuak erabiliz eta harriak ez botatzea zainduz igoko duguna, eta azken tarte zabalera iritsiko gara. Tontorrean ikuspegi harrigarria, eta betiko gurutze santua.

Jeitsiera kontuz egin beharko dugu. Kanala eta terrazak bereziki tentuz jeitsi eta gero, harritza dirudiena baino erosoago jeisten da. Bussa Di Dentro bailara berriz gurutzatu eta lehengo bidegurutzera iritsiko gara (bidea pixka bat laburtu daiteke metro batzuk lehenago eskuinera biratuta).

Gure abentura hasi besterik ez da egin. Strada Degli Alpinin sartuko gara bete betean. Fiscalina bailara gure ezkerrera dugula, balkoi eta "faja" estuetan barrena joango gara. Pauso guztiak kablez babestuak daude, eta horrek segurtasuna emango digu oinak amildegi erraldoien gainean jartzeko orduan. Azpimarratu behar da xenda hau asko zaildu daitekeela mendian elurra dagoenean; beraz, uda izanda ere, xenda libre dagoela segurtatu sartu aurretik.

Stradako zati zailena pasata, igoera neketsua egin beharko dugu Elferscharte leporaino (gerra garaiko lubaki eta kasernen arrastoak, paraje sinestezin batean).

Hemendik aurrera beheranzko bideari ekingo diogu, baina ez dira mendizalearen buruhausteak amaituko. Lepotik jeistea ez da erraza: malda oso pikoa da, eta duela urte batzuk izandako lurjauziak (harri-jauzia hobeto esanda) bidea erabat nahastu du. Zorionez, bide berria ondo markatua dago, eta kablea ere jarri dute; nahi bada gure burua segurtatzeko. Hala ere, nekatuta iritsiko gara puntu honetara, eta horrelako jeitsiera deserosoa egin beharrak dauzkagun indar apurrak eraman dizkigu. Harritza deserosotik jeitsita, goi balara eta baso artean jeitsiera luzea geratzen zaigu Piano Fiscalinaraino. BIdean gerrari buruzko museo ireki batekin egingo duzue topo, pixka bat desbiderattuta lubaki eta eraikin ezberdinak bisitzatzeko aukerarekin.

Gomendagarria oso goiz ibiltzea; batez ere, arratsaldeko ekaitzak harrapatzea ekiditeko, zeinak bereziki arriskutsuak diren elementu metalikoz jositako Via ferratetan. Ibilbidea abuztuan egin zen, eguraldi bikainarekin eta elurrik gabe. Kontuan hartu elurrak eta izotzak guztiz aldatuko lituzkeela igoeraren baldintzak.

Waypoints

PictographMountain pass Altitude 8,382 ft
Photo ofElferscharte lepoa

Elferscharte lepoa

PictographRisk Altitude 7,741 ft

Ferrata Hasiera

PictographSummit Altitude 9,947 ft

Monte Popera

Monte Popera

PictographCar park Altitude 4,767 ft

Piano Fiscalina

Tor, Schranke

PictographMountain hut Altitude 7,297 ft
Photo ofRifugio Comici

Rifugio Comici

ZSIGMONDY HÜTTE (ZSIGMONDY-COMICI HÜTTE - RIFUGIO ZSIGMONDY-COMICI)

PictographMountain hut Altitude 5,016 ft

Rifugio Fondo Valle

Comments

    You can or this trail