MERINDADEETAKO BASOAK. Las Pisas Quintanabaldotik San Cibrian eta Argomendon zehar
near Quintanabaldo, Castilla y León (España)
Viewed 24 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Las Pisas —pagadia eta urjauzia— Villabásconesko altxorra, ezagutu beharreko toki ezin ederragoa da, Itzela, eta horregaitik, zoritxarrez, jente larregigaz topo egiteko arriskua be badago. Jakina, zoragarria ez eze, bidea erraz demasa da, Villabásconetik hasita laburra (3,5km joan-etorria) eta desnibel eskasa (126m). Urjauzia udan ur barik egon leiteke, baina inguruko errekak beti eukitzen dabe ura. Ur barik badago be, ingurua zoragarria izango da.
Ibilbide honetan, barriz, bidea luzatuko dogu eta desnibela gehituko, ez larregi. Horrela ibilbide arruntagoa jadetsiko (lortu) dogu, luzeran eta desnibelean, eta gozamena be luzatuko dogu, gehituko dogunak be merezi dau-eta, oso polita, nahi-ta ez izan Las Pisas baizen zoragarria.
Jakina, lekua beti oso polita izan arren, sasoirik onenak, udabarria eta udagoiena dira, bakotxak bere saria daukala, udabarriak ura —eta opari ordainezina da—, udagoienak kolorea.
Ohartxua: Urjauzira jasteko aukera bi daukaguz, bata erosoagoa, bide zabala, bestea bide malkartxuagoa, erreka ertzeko bidexka, baina ez gaitza. Ibilbide honetan malkartxuaren alde egin dogu, baina seinale bat ipini dot (waitpointa) bide erosoa gurago badozu non ez zaran desbideratu behar jakiteko.
Zirkularra egiten badozu, azken zatia trenbidearen bide berdetik egiten da.
ZER IKUSI
ESPINOSA DE LOS MONTEROS, SOTOSCUEVA, VALDEPORRES, VALDEBEZANA MERINDADEETAN
BERCEDO
Eleiza erromanikoa
ESPINOSA
Errenazimenduko eleiza, jauregiak
CUEVA
Ojo Guareña monumentu naturala
QUISICEDO
Herriko etxe ederrak
VILLABÁSCONES DE SOTOSCUEVA
Félix-ko nekropolia, 25 hilobi harrian zulatuak, X.mendekoak
ROBREDO DE LAS PUEBLAS
Harentx handi bi
BUSNELA
Trikuharria (ez dago guztiz argi ete dan)
VIRTUS
Porres sendiaren gaztelua
CORCONTE
Bainuetxea
SAN VICENTE DE VILLAMEZÁN
Baldebezanako erromanikorik onena
PUENTEDEY
Ibaia eta harrizko zubi naturala
QUINTANILLA DE VALDEBODRES
Las canales de Dulla
LEVA
Inguru natural oso interesgarria geologiagaitik eta basotxu ederrak
NELA-BRIZUELA
Kastroa
ESCAÑO
Eleiza erromanikoa
HOZ DE ARREBA
S. Juan, gotikoa, El Piscarciano kobea
PRADILLA DE HOZ DE ARREBA
Santa Juliana (platereskoa), Nuestra señora Virgen del Camino (gotikoa)
MUNILLA
Las Palancas arroila, Hilobi antropomorfak, Eleiza erromanikoa

Waypoints
Waypoint
2,189 ft
01 Quintanabaldo
Fountain
2,483 ft
04 Villabáscones
Waterfall
2,478 ft
05 Urjauzitxua udabarrian
Waypoint
2,474 ft
07 Ezkerretik erosoagoa
Religious site
2,801 ft
10 San Cibrián
You can add a comment or review this trail
Comments