Activity

MENDIBE - GATARRE - DONIBANE GARAZI

Download

Trail photos

Photo ofMENDIBE - GATARRE - DONIBANE GARAZI Photo ofMENDIBE - GATARRE - DONIBANE GARAZI Photo ofMENDIBE - GATARRE - DONIBANE GARAZI

Author

Trail stats

Distance
12.84 mi
Elevation gain
2,516 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
4,642 ft
Max elevation
2,754 ft
TrailRank 
49
Min elevation
545 ft
Trail type
One Way
Time
5 hours 52 minutes
Coordinates
932
Uploaded
March 17, 2016
Recorded
March 2016
Be the first to clap
Share

near Béhorléguy, Aquitaine (France)

Viewed 1331 times, downloaded 13 times

Trail photos

Photo ofMENDIBE - GATARRE - DONIBANE GARAZI Photo ofMENDIBE - GATARRE - DONIBANE GARAZI Photo ofMENDIBE - GATARRE - DONIBANE GARAZI

Itinerary description

13 MAR 2016 09:47

Gatarre mendia zen igo behar zen bakarra, baina ibilbidean zehar gauza gehiago ikusteko aukera izan genuen igandean Nafarroa Behean. Menbideko Salbatore ermitatik abiatu ginen 41 mendizaleko taldea Irati inguruko elurra zapalduz eta aldapa behera. Salbatore kapera Erromesen ospitala eta Comete sareko pasalekua izan zen bere garaian. Bi trikuharri eder ikus ahal izan genituen: Marietxe eta Buluntza. Aldapa behera jarraituz hiruburura iritsi ginen, Donibane Garazira, eta bertan ere gauza ikusgarri dezente aurkitu genituen ( Alpinoko aldizkaritik hartua ).

Waypoints

PictographSummit Altitude 2,631 ft
Photo ofArtxebal Photo ofArtxebal Photo ofArtxebal

Artxebal

Photo ofBuluntza - trikuharria Photo ofBuluntza - trikuharria Photo ofBuluntza - trikuharria

Buluntza - trikuharria

660 m altura

PictographSummit Altitude 2,398 ft
Photo ofBuluntzagaina Photo ofBuluntzagaina Photo ofBuluntzagaina

Buluntzagaina

725 m.

PictographMonument Altitude 541 ft
Photo ofDonibane Garazi/Saint-Jean-Pied-de-Port

Donibane Garazi/Saint-Jean-Pied-de-Port

Donibane Garazi/Saint-Jean-Pied-de-Port https://eu.wikipedia.org/wiki/Donibane_Garazi

PictographSummit Altitude 2,477 ft

Gatarre

761 m.

PictographSummit Altitude 2,110 ft
Photo ofHandiamendi

Handiamendi

642 m.

Photo ofMarietxe trikuharria / Gasteynia Photo ofMarietxe trikuharria / Gasteynia Photo ofMarietxe trikuharria / Gasteynia

Marietxe trikuharria / Gasteynia

435 m.

PictographSummit Altitude 2,221 ft
Photo ofMokorreta Photo ofMokorreta

Mokorreta

"Mokorreta" tamaina ertaineko tontorrak "Gaztelu Zahar" moduan izendatzeko izena omen da. 680 m.

PictographReligious site Altitude 2,943 ft
Photo ofSalbatore kapera Photo ofSalbatore kapera Photo ofSalbatore kapera

Salbatore kapera

Wikipedia-tik Salbatore kapera Mendibeko baseliza da, Lekunberriko lurrekin mugan. Done Jakue bidean kokaturikoa, erromesak bertara joaten dira batez ere, urtero, Igokundearen egunean. Eraikina Baseliza erromanikoa da. XII. eta XIII. mendeetako agirietan Sanctus Salvador izenaz ezaguna zen. Donazaharren dagoen Maltako Ordenaren Apat Ospitalea monasterioarena zen, azken hau Irisarrikoaren menekoa zelarik. 1727an Behorlegiko apaiza zen Jean Oxoby-Indartek antolatuta, zaharberritu zuten: nabe mendebalderantz eta horma-bularrak hegoalderantz zabaldu zituzten. Nabe bakarreko baseliza hau kareharri eta hareharriz eginda dago bi mailatan: bata erdi lurperatua hegoaldeko atearen azpian eta bestea mendebaldeko atean. Ekialdean duen abside erdizirkularrak arbelezko teilatuaz estalita dago. Mendebaldeko horman izan ezik, badaude alakaturiko leiho erromanikoak eta leihoburuak. Mendebaldeko ateak, esekigailuan, zaharberritze data (1727) eta INDART izena ditu. Kanpoaldean bide-gurutzea edo kalbarioa du: geltoki bakoitzak idulkian okertutako zutabearen enborra bana du. Bertan geltokiaren zenbakia, ESTACIONEA eta lauburu bat daude. Azken geltokia eraikinetik aparte dagoen gurutzea da, eskultura bat duena (gurutziltzaketa eskuinaldean, eguzkia edo ekisaindua ezkerraldean). 1805ekoa da. Kondairak Xaindia Baselizatik gertu eraikin karratua dago, zur polikromatuzko antzinako estatua zuen horma-hobia. Estatua beso bat altxatua eta bestean aitzurra zuen neska batena zen. Bertokoek Xaindia izena ematen zuten, kondaira baten heroia zena. Aipatutako erremintaren bila atera zen eta deabruek harrapatu eta airez eraman zuten. Baselizaren gainean pasatzean, otoitz egin eta deabruek lurrean utzi zuten. Baselizaren barruan kondairekin loturiko beste objektuak bazeuden: San Migel eta herensugea irudikatzen zituen estatua, eskualde menditsu horretan oso ezaguna zen kondaira. Basajaunena izandako burdinezko argimutila, lehen urrezkoa omen zena. Artzain ausarti batek objektua lapurtzea lortu zuen baina Basajaunak konturatu eta artzainari zakuak botatzeari ekin zion. Artzainak baselizan sartu eta bizitza salbatu zuen, Basajaun jentilak eraikin erlijiosoetan ezin zuelako sartu. Euskal Herrian badaude hainbat kondaira munstro eta pertsonen arteko gatazkak azaltzen dituztenak, non pertsonek bere bizitza mantentzen dute elizetan sartzean. Beste kondairak dio espainiarrek baseliza erre zutela eta urrezko argimutila burdinezko bilakatu zela. Besteak mugiezina zela, izan ere, behin Mendibera eramatea saiatu baziren ere, ezin izan zuten Haritzkurutze lepoa zeharkatu.

Comments

    You can or this trail