Activity

Markina - Urregarai - Bedartzandi - Lekeitio

Download

Trail photos

Photo ofMarkina - Urregarai - Bedartzandi - Lekeitio Photo ofMarkina - Urregarai - Bedartzandi - Lekeitio Photo ofMarkina - Urregarai - Bedartzandi - Lekeitio

Author

Trail stats

Distance
15.02 mi
Elevation gain
3,583 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
3,822 ft
Max elevation
2,301 ft
TrailRank 
53
Min elevation
-11 ft
Trail type
One Way
Time
7 hours 26 minutes
Coordinates
2134
Uploaded
September 1, 2018
Recorded
September 2018
Be the first to clap
Share

near Markina-Xemein, País Vasco (España)

Viewed 583 times, downloaded 21 times

Trail photos

Photo ofMarkina - Urregarai - Bedartzandi - Lekeitio Photo ofMarkina - Urregarai - Bedartzandi - Lekeitio Photo ofMarkina - Urregarai - Bedartzandi - Lekeitio

Itinerary description

Lea Artibaiko bi uri batzen dituen ibilbidea da hau, Lea eta Artibai ibaien haranetan zehar mugituz. Horretarako PR-BI 27 (Markina-Urregarai) eta GR 38.1 eta GR 38.3 (Lea ibilbidea) ibilbideak jarraitzen ditu. Markak, zenbait lekutan oso ondo daude jarrita eta jarraitzeko errazak dira, baina beste leku batzuetan (Bedartzandi-Santutxu tartean, bereziki) ia ez dago markarik eta beharrezkoa da GPSarekin bidea zein den ziurtatzea.

Ibilbide honek, aipatutako xendak alde batera uzten ditu gailurretara igotzeko. Hauek dira, ibilbide honetan igotzen diren gailurrak, igoera ordenean:

- Zapola (562 m)
- Urregarai (704 m)
- Bedartzandi (700 m)
- Lumentza (114 m)

Ibilbidea bereziki polita iruditu zait Urregarai eta Santutxu artean. Santutxutik, ibilbideak Lea ibilbidearekin bat egiten duen arte (Bolu baserri inguruan), ia guztia hormigoizko pistan egiten da.

Nik erabilitako iturriak hemen daude: Markina, Santutxu, Amoroto eta Lekeition.

Waypoints

PictographSummit Altitude 1,778 ft
Photo ofZapola (562 m) Photo ofZapola (562 m) Photo ofZapola (562 m)

Zapola (562 m)

Aulesti eta Markina-Xemein udalerrien artean dagoen mendia. Lea eta Artibai haranen erdian ere badago. Erpin geodesikoa eta egoera kaskarrean dagoen buzoia daude gailurrean. Info: https://www.mendikat.net/es/com/mount/614#main

PictographSummit Altitude 2,283 ft
Photo ofUrregarai (704 m) Photo ofUrregarai (704 m) Photo ofUrregarai (704 m)

Urregarai (704 m)

Ia-ia tontorrean dagoen baselizarengatik ere Santa Eufemi modura ezaguna den gailurra. Azken tartea eskaileren bidez igotzen da. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/490

PictographSummit Altitude 2,260 ft
Photo ofBedartzandi (700 m) Photo ofBedartzandi (700 m) Photo ofBedartzandi (700 m)

Bedartzandi (700 m)

Aulestiko gailurra. Urregaraitik hurbil, bien artean, Santa Eufemiko zelaia dago. Erpin geodesikoa du gailurrean Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/388

PictographReligious site Altitude 1,072 ft
Photo ofSantutxu Photo ofSantutxu Photo ofSantutxu

Santutxu

Aingeru goardakoaren baseliza, Santutxu izenarekin ezaguna. XII mendean eraiki zen. Bertan banatzen dira Lekeitiorantz eta Ondarroarantz doazen GR 38aren bi adarrak. Baselizaz gain, bolatokia eta iturria daude bertan, baita informazio-panela ere.

PictographWaypoint Altitude 603 ft
Photo ofAmoroto Photo ofAmoroto Photo ofAmoroto

Amoroto

Lea-Artibai eskualdeko herria. Auzoburua Elexalde da eta bertako plazan eliza eta udaletxeaz gain, zenbait baserri neoklasiko ere badaude.

PictographSummit Altitude 358 ft
Photo ofLumentza (114 m) Photo ofLumentza (114 m) Photo ofLumentza (114 m)

Lumentza (114 m)

Lekeitioko mendirik altuena. Bertatik, hiribilduko ikuspegi apartaz gozatu daiteke. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/4912#main

PictographCave Altitude 251 ft
Photo ofLumentzako koba Photo ofLumentzako koba

Lumentzako koba

Giza aztarna interesgarriak aurkitu ziren koba. Barandiaran eta Aranzadik egin zituzten indusketak bertan. Gaur egun, itxita dago, bertan dagoen ondarea babesteko.

Comments

    You can or this trail