Lusarreta Aurizberri erromatar galtzada 2018-09-29
near Esnotz, Navarra (España)
Viewed 988 times, downloaded 9 times
Trail photos
Itinerary description
Aurtengo ibilbidea Lusarretatik, San Paul mendatetik hain zuzen ere, Aurizberriko kanpigerako zatia izan da.
2011. urtean Juan Mari Txoperenak, miliario batzuk aurkitu zituen. Urte batzuk Aranzadi Zientzia Elkartekoek galtzaden inguruko ikerketa bat burutzen ari zirelarik. Antoninoren ibilbideen ITER XXXIVa bilatu nahiean.
Iaz galtzada beraren bertze zati bat ezagutzeko beta izan genuen. http://mendikosterak.blogspot.com/2017/10/iturissako-galtzada-artzibarretik.html
Galtzada erromatarrez iaz ikasitakoa, aurten aberastu dugu. Hala ere sarrera honetan erreferentzia bibliografiko ezin bertzekoa eskainiko dut.
Erromatar garaiko galtzadak
Aintzin Aroan. Jardunaldiak. 2013- VIII-19/21
Auritz-Burguete (Navarra) Jardunaldien mintzaldiak. ISBN 978-84-945560-5-0, Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaratutako 2017. urtean. Bertan Galtzaden inguruko informazioa kontsultagai dago, eta bereziki Galtza honen inguruko deskribapenarena, 151-204 oo. Juan Mari Martínez Txoperena, Rafael Zubiria Mujika "La vía de Hispania a Aquitania en el paso del Pirineo por Ibañeta. Resultado de la
investigación sobre la calzada romana desde Campo Real -Fillera a Donezaharre/
Saint-Jean-Le-Vieux". BERTAN duzue esteka liburua irakurri ahal izateko.
Ibilbidea eta altimetria.
Ibilbidea lineala izanik, hitzordua Aurizberriko kanpigean izan dugu, bertan kotxeak bete eta gutxi batzurekin San Paul mendatera hurbiltzeko asmoarekin. San Pauleko mendatea Lusarreta eta Esnotz herriak elkatzen dituen pistan dago.
Lusarreta herritik beretik ez omen zen galtzada igarotzen, baina herri honetako eraikin ezagunena bere garaia da.
Herritk gora jarraituko dugu mendatearen azpian dauden tokitxo batzuetan ibilgailuak aparkatzeko eta bertatik ibilbidea hasteko.
Ibilbidearekin hasi aurretik Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek galtzadaren inguruko informazio orokorra eskaini izan ziguten. Mapa baten bitartez ibilbidea nondik nora eta, bereziki nondik eraiki zen azpimarratuz. Campo Real -Fillera Donezaharre/ Saint-Jean-Le-Vieux arteko galtzada nagusia.
Iaztik Artzibarreko galtzadaren ibilbidea markaturik dago, eta noizean behin informazio oholak aurkituko ditugu. Hala ere guztiak bilatzerik dituzue. http://www.valledearce.com/calzada-romana/
Ibilbidea mendatean berean hasiko da. Saragueta herritik zuzenean mendatera zetorren galtzada, eta bertatik mendiko goiko aldetik jarraitu ere. 60 pertsonatik gorat elkartu ginen ibilbidea burutzeko.
San Paul mendatean zutoinak norantza ezberdinak adierazten dizkigu. Ibilbidea hesiaren alde honetatik jarraitu beharko dugu zatitxo batez.
Zelaiak nagusitu egiten dira zati honetan eta beti ere egutera probestuz. Erromatarrak era bat pragmatikoak ziren eta argi utzi dute azken urteetako ikerketak, bide hauek ingenieroek antolatzen zituztela eta beraz ahalik eta malda portzentu urrienetako guneetatik ardazten zituztela. Posible zuten guztietan ere bertako errekurtsoak erabiltzen zituzten eta tokirik egokienetatik marraztu egiten zituzten.
San Pauleko informazio gunea.
Zelaietatik aurrera jarraituz, hesia gainditzeko tokia aurkituko dugu. Bertze aldera igaro eta eguteratik jarraitu beharko dugu.
Bideak altuera gehiegi galdu gabe jarraitzen du. Berriz ere bertze hesi bat gainditu beharko dugu.
Larrainzelai aldera bideratuz.
Bidegurutze berri bat izango dugu, pista batetara ateraz. Zutoin batek norantza adierazten digu puntu honetan.
Pista ezkerretatik jarraitu eta aurrerago bertze pista batekin elkartuko da bidea. Aurrean dagoen maldan zutoin bat ageri da, bidea zuzen jarraitu behar dugula, pistak utzita, adieraziz. Bertan bildu egingo gara azalpen batzuk jasotzeko.
GEHIAGO IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2018/10/lusarreta-aurizberri-erromatar.html
Waypoints
Aparkalekua San Paul mendate
Ibilbidearen hasiera mendatean dago. San Paul deritzo eremu honi. Bertan kotxeak utzi baina kontuz izan ibilbide lineala dela.
Bidegurutze 02 Eskuin
Hesia zeharkatu behar da puntu honetan, galtzada jarraitzeko
Bidegurutze 03 ezker
Pista berri batekin elkartzerakoan ezkerretik jarraitu behar dugu, gorat.
Bidegurutze 04 zuzen
Bidegurutze honetan pista nagusiak utzi eta zuzenean jarraitu bidexka bat hartuz. Galtzada bertatik zihoan.
Bidegurutze 05Ezkerrera
Pista utzi beharko da ezkerretik galtzada jarraitzeko.
Bidegurutze 07 zuzen
Apur bat eskuinetik, baina zuzenean jarraitu behar da puntu honetan.
Bidegurutze 08 ezker
Pista maiz ezkerretik utzi beharko dugu galtzada jarraitzeko.
Bidegurutze 12 zuzen
Lusarretara zihoan errepide zaharra gurutzatu eta zuzen. Donajakue bidearen informazio ohola dugu bertan.
GALTZADA KUTZA
Galtzada izandakoa, mendeen poderioz eta erabilpena eta mantenurik gabe, lubanarro batean bilakatu da. Puntu honetan goiko aldeetan, bazterretan, erromatar garaiko hondoko kutxaren harriak ikusgai dira.
Hesia 02
Bertze hesi bat gainditu beharra dago puntu honetan. Mugarri bat ikusgai da.
HESIA 03
Igeztara iristeko gainditu beharreko hesia. Hemendik aurrera erromatar galtzadaren tarteak identifikagarriagoak dira.
Hesa 04
Hesi honen aldamenean galtzadaren aztarnak ikusgai dira, eta bere ezkerretako mendiko maldetan erromatarrek galtzada egiteko meha txikiak ere.
MILIARIO
Mugarriluzeko gunean hiru miliario aurkitu zituen Jaun Marik 2011. urtean.
OIARBURUETA BEHATOKIA
Oiarburuetako eremuan Artzibarreko ikuspegi ederra dugu. Bertan informazio ohola dugu eta galtzada nondik joaten zen ikusteko beta dugu.
You can add a comment or review this trail
Comments