Activity

Lorca Mauriain Eskintza 2018-01-26

Download

Trail photos

Photo ofLorca Mauriain Eskintza 2018-01-26 Photo ofLorca Mauriain Eskintza 2018-01-26 Photo ofLorca Mauriain Eskintza 2018-01-26

Author

Trail stats

Distance
7.67 mi
Elevation gain
1,270 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,270 ft
Max elevation
2,443 ft
TrailRank 
54
Min elevation
1,412 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 5 minutes
Coordinates
1745
Uploaded
February 1, 2018
Recorded
January 2018
Share

near Lorca, Navarra (España)

Viewed 389 times, downloaded 15 times

Trail photos

Photo ofLorca Mauriain Eskintza 2018-01-26 Photo ofLorca Mauriain Eskintza 2018-01-26 Photo ofLorca Mauriain Eskintza 2018-01-26

Itinerary description

Lorka herritik abiaturik ibilbide zirkular bat aurkeztera natorkizue. Ibilbide honetan gure ondarearen eremu interesgarri batzuk bisitatuko ditugu. Bidearen zati bat Tauste - Urbasa eta Andiara doan erret abelbidetik burutuko dugu eta hasiera Donajakue bidetik ere. Baseliza eta erromerien guneak bisitatuko ditugu eta azken karlistaldiko ospitalen aurriak ere.



Ibilaldia Lorkako San Salvador elizaren aldamenean dagoen aparkalekuan hasiera izango du.

Erromaniko garaiko herri eliza honek XII. mendearen bigarren erdialdekoa da. Nabe bakarrekoa da eta egun burualdean ikusgai dugu erromaniko garaiko aztarna gehienak. Erreparatu oraindik agerian diren ertzitako bi leihotxo eta teilatu azpiko eskulturak edo kanezilloak.

Eraikinak birmoldaketa anitzak izan zituen bai XVIII. mendean pilareak eta XX. mendeak goi koroa eta sarbide eta kanpai dorrea.







































Lorkako herrian Garcia Remirez errege nafartarra hil zen 1150. urte inguruan. Hori zela eta bere semeak herrian ospitale bat eraiki izan zuen. Hauexek dira aurkitu diren berri historiko zaharrenak. XIX. mendearen bukaeran  148 bizilagun zituen: XIX mendearen erdialdean 1842. urtea baino lehenago eta Teodoro Ochoaren datuen arabera 217 bizilagun zituen, eskola bakarra 16 mutil eta 13 neskatoekin. Madozek aldiz hamarkada bat beranduago, 40 etxebizitzen informazioa ematen du eta eskolan 33 ikasle zirela dio. Errota baten informazioa ematen du eta pattarra  egiteko fabrika bat dagoela ere dio.

Donajakue bidetik izango da gure aurren zatia. Herria karrika nagusitik zeharkatuko dugu, bertan zenbait etxe dotoreak ikusteko aukera emango digu. Aurreneko geldialdia herriko iturrian izango dut.











Geroago harraska bisitatuz.







Herria jarraituz errepide zaharrera eramango nau eta gerora autobidetik gertu doan bidexka batetik pista nagusi batera iritsi arte.











Bide eta pista zabal hau, Tauste Urbasa Andiarako erret abelbidea da. Hortaz hau jarraitzeko ezkerretik abiatu eta handik metro gutxi batzutara Donajakue bideari agur errango diot.















Abelbideak Maurian mendiko magaletatik gorat egiten du. Aurrerago bidegurutze bat izango dugu baina kasu honetan zuzen jarraitu beharko dugu.



Nonahi abelbidearen mugarriak ikusgai ditugu, zaharrak eta berriak ere.



Abelbideen inguruko informazioa ikusgai duzue esteka HONETAN. Garai bateko bide natural nagusienetarikoak izan zirenak eta berriz ere arautu egin direnak eta paseatzeko aukera ezin hobea eskaintzen dutenak dira.

1924. urtean garaiko Diputazioak ikerketa bat enkargatu zuen abelbieen egoera aztertzeko. Hona hemen gaur ezagutuko dudan tartetxoaren inguruko krokisak.



 Aurreko honetan agerian da "hospital de sangre" deritzanetik gertu pasatzen dela, hots, Karlistaldiko liberalen ospitalearen erreferentzia zuzena.

GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/02/lorkatik-mauriain-eta-eskintza.html

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 2,296 ft
Photo ofATE Pista Photo ofATE Pista

ATE Pista

Pistak puntu honetan bihurgune bat du. Bertan utziko dugu pista nagusia eta atearen gibeletik hasten den pistatik Lorka aldeko magalera pasako gara.

PictographPanorama Altitude 1,962 ft
Photo ofBEHATOKI Photo ofBEHATOKI Photo ofBEHATOKI

BEHATOKI

Abelbidearen aldamenean eta Maurian menditik gertu Lizarraldeko ikuspegiak eskaintzen dizkigun behatokia da.

PictographWilderness hut Altitude 2,407 ft
Photo ofESKINTZA aterpea Photo ofESKINTZA aterpea

ESKINTZA aterpea

San Cristobal baseliza edo basilikari atxikituta dagoen aterpea da.

PictographSummit Altitude 2,404 ft
Photo ofESKINTZA edo Cristobal deuna Photo ofESKINTZA edo Cristobal deuna Photo ofESKINTZA edo Cristobal deuna

ESKINTZA edo Cristobal deuna

Eskintza mendiko gailur nagusia. Bdrtan erpin geodesikoa dago kokatua. Ikuspegi galantak eskaintzen dituen gunea. Gertu Cristobal Deunaren basilika eta askaltoki bat dago.

PictographIntersection Altitude 1,608 ft
Photo ofGurutzebide 01Zuzen Photo ofGurutzebide 01Zuzen

Gurutzebide 01Zuzen

Donajakue bidea bertan utzi beharko dugu. Zuzen gorat doan abelbidetik jarraitu behar da.

PictographIntersection Altitude 1,656 ft
Photo ofGurutzebide 02 Zuzen

Gurutzebide 02 Zuzen

Abelbideak gora doa eta puntu honetan bertze pista bat ezker aldera doa. Abelbidea zuzen jarraitzen du.

PictographIntersection Altitude 1,819 ft
Photo ofGurutzebide 03Eskuin Photo ofGurutzebide 03Eskuin Photo ofGurutzebide 03Eskuin

Gurutzebide 03Eskuin

Pista nagusia bertan utzi eta zuzen harriz prestaturiko abelbidearen zati honetatik gora jarraitu beharra dago.

PictographIntersection Altitude 2,177 ft
Photo ofGurutzebide 04 Eskuin

Gurutzebide 04 Eskuin

Mauriain mendira igotzeko, eskuinetik atera beharra dugu abelbidea utziz.

PictographIntersection Altitude 2,182 ft
Photo ofGurutzebide 05 Zuz Photo ofGurutzebide 05 Zuz

Gurutzebide 05 Zuz

Askaltokitik eta Maurian tontorretik berriz ere abelbidera jaisteko, aldapatsua den pasarte honetatik egin behar dugu.

PictographIntersection Altitude 2,131 ft
Photo ofGurutzebide 06 Eskuin Photo ofGurutzebide 06 Eskuin Photo ofGurutzebide 06 Eskuin

Gurutzebide 06 Eskuin

PRa bertan utziko dugu. Lorkara PRtik bide laburragotik jaisteko aukera eskaintzen du. Baina Eskintza mendira igotzeko abelbidea zuzen jarraitu behar da.

PictographIntersection Altitude 2,116 ft
Photo ofGurutzebide 07 Eskuin

Gurutzebide 07 Eskuin

Abelbidea eskuinetik jarraitzen du. Gaurkoan gorago dagoen leporaino abelbidetik segitu beharra dago.

PictographIntersection Altitude 1,650 ft
Photo ofGurutzebide 09 Eskuin

Gurutzebide 09 Eskuin

Pista nagusira, denabatekora atera eta eskuinetik beherat

PictographIntersection Altitude 1,800 ft
Photo ofGurutzebide 10 Eskuin Photo ofGurutzebide 10 Eskuin

Gurutzebide 10 Eskuin

Errekatxoaren gainetik igaro eta eskuineko beherako norantzako pista segi.

PictographIntersection Altitude 2,272 ft
Photo ofGurutzebide 08 Eskuin Photo ofGurutzebide 08 Eskuin

Gurutzebide 08 Eskuin

Metalezko atea igaro eta metro gutxi aurrerago eskuinetik beherat doan pistara pasako gara. Zuzen jarraitzekotan ere iristerik bada beheko pista nagusira.

PictographIntersection Altitude 1,575 ft
Photo ofGurutzebide 11

Gurutzebide 11

Zuzen jarraituz PRtik Donajakue bidera ateratzeko. Hala ere eskuinetik herrira iristerik bada.

PictographFountain Altitude 1,503 ft
Photo ofHarraska Lorka Photo ofHarraska Lorka

Harraska Lorka

Lorka herriko harraska. Herriaren bukaerako partean kokatzen da.

PictographWaypoint Altitude 2,327 ft
Photo ofHESI zeharkalekua Photo ofHESI zeharkalekua

HESI zeharkalekua

Eskintza mendira iristeko eta ereindutako eremuak erditik gurutzatu eta gero hesiarekin topo egiten dugu, apur bat aurrerago, eskuinetik jarraituz hesia gainditzeko eskala bada.

PictographWaypoint Altitude 1,960 ft
Photo ofHESIa

HESIa

Beherako pista edo bide honen erdi aldera hesi batekin topatuko dugu. Eskuinandetik igarotzerik dago.

PictographFountain Altitude 1,540 ft
Photo ofITURRI Lorka Photo ofITURRI Lorka Photo ofITURRI Lorka

ITURRI Lorka

Lorka herriko plazan dagoen iturria.

PictographWaypoint Altitude 2,364 ft
Photo ofLANGA

LANGA

Eskintza menditik jaisteko pistaren hasieran izango dugun langa.

PictographSummit Altitude 2,220 ft
Photo ofMAURIAN Photo ofMAURIAN Photo ofMAURIAN

MAURIAN

Maurian mendia. Bertan gurutze erraldoia eta askaltoki ederra topatuko ditugu.

PictographFountain Altitude 1,969 ft
Photo ofMAURIN AINTZIRA Photo ofMAURIN AINTZIRA Photo ofMAURIN AINTZIRA

MAURIN AINTZIRA

Aintzira txikia izan arren arras garrantzitsua da bertako faunarako.

PictographReligious site Altitude 2,428 ft
Photo ofSAN CRISTOBAL basilika Photo ofSAN CRISTOBAL basilika

SAN CRISTOBAL basilika

Eskintza mendiko tontorrean dagoen basilika.

PictographReligious site Altitude 1,600 ft
Photo ofSan Salvador Photo ofSan Salvador Photo ofSan Salvador

San Salvador

Lorka herriko eliza. Jatorriz erromanikoa baina moldaketa historiko ezberdinak dituena.

PictographSummit Altitude 2,276 ft
Photo ofTONTOR Karlistaldiko ospitalea

TONTOR Karlistaldiko ospitalea

Asturiasko Printze gotorlekua azken karlistaldian ospitale gisa erabili izan zuten.

Comments

    You can or this trail