Logibar-Holtzarte-Oldibia-Pista-Holtzarte-Logibar
near Larrau, Nouvelle-Aquitaine (France)
Viewed 198 times, downloaded 12 times
Trail photos
Itinerary description
Holtzarteko arroila inguruan betiko bideetatik ateratzeko iblbide interesgarria, jendetzatik aldenduko gaituena. Fisikoki gogor xamarra dela esan daiteke, nahiz eta ez duen zailtasun teknikorik. Oladibiatik Burutxietara bide ia desagertu batean barrena egingo duzue igoera, beraz gomendagarria da GPSaren erabilera.
Holtzarteko zubi ikusgarriaz gain, badira oso txoko ederrak ibilbidean barrena. Pistako tontorretik (1781m) ikuspegia oso ederra da, eta ez ia-ia Otsogorrigaina eta Barazea mendien parean ikusiko dugu gure burua. Pistako jaitsierak urjauzi eder baten ondotik eramango gaitu. Holtzarte inguruko basoen edertasunak, jeitsiera nahiz igoeran, txangoa borobiltzen dute.
Kontuan hartzeko puntuak:
-Behin Oladibiara iritsita, basoan gora doan bidexka ez oso argi bat hartu behar duezue. Zubia ez da gurutzatu behar. Gainera, ez duzue erreka ondotik doan bidea hartu behar.
-Oladibiatik gora bidea ez da batere garbia. Basoan egingo duzue lehen zatia, baso barnean dagoen zabalgune maldatsu batean bigarrena. Azkenik, garo eta larre artean bidea asmatu beharko duzue, Burutxietako txaboletara iritsi arte.
-Burutxietatik Pisatko tontorrera bitartean gune harritsu eta malkartsu batzuk pasako dituzue. Kontuz ibilita arazorik ez da egongo. Zailtasun teknikorik ez dauka.

Waypoints
Waypoint
4,672 ft
Burutxieta
Wilderness hut
4,097 ft
Buxita
Txabola irekia. Erabili ezkero, jabea izango bazina bezalaxe zaindu.
Bridge
2,772 ft
Holhadibiako Zubia
Hemendik aurrera, bidea ez da horren garbia izango.
Summit
5,782 ft
Pistako tontorra
Mountain pass
5,455 ft
Utururdineta
You can add a comment or review this trail
Comments