Lizarrusti - Menditxiki - Malkorburu - Maltxarreta - Aunzbide - Amiltzu - Aiznabardi - Marumendi - Lareo - Lizarrusti
near Aia, País Vasco (España)
Viewed 16 times, downloaded 1 times
Trail photos
![Photo ofLizarrusti - Menditxiki - Malkorburu - Maltxarreta - Aunzbide - Amiltzu - Aiznabardi - Marumendi - Lareo - Lizarrusti](https://s2.wklcdn.com/image_3/92124/165986411/104266535.400x300.jpg)
![Photo ofLizarrusti - Menditxiki - Malkorburu - Maltxarreta - Aunzbide - Amiltzu - Aiznabardi - Marumendi - Lareo - Lizarrusti](https://s2.wklcdn.com/image_3/92124/165986411/104266589.400x300.jpg)
![Photo ofLizarrusti - Menditxiki - Malkorburu - Maltxarreta - Aunzbide - Amiltzu - Aiznabardi - Marumendi - Lareo - Lizarrusti](https://s0.wklcdn.com/image_3/92124/165986411/104266617.400x300.jpg)
Itinerary description
2024-04-03
Lizarrustiko errepidea eta Lareo urtegiaren erdian geratzen diren mendiak igotzeko egindako ibilbidea da hau.
Ibilbidea Lizarrustiko aparkalekutik egingo dugu eta primeran markatutako bidetik ia-ia Lareoko urtegiraino iritsi behar gara. Bertara iritsi baino metro asko ez beherago bidegurutze batean hartu behar dugu ezkerretara. Bidegurutzean, “hagina” zuhaitzari buruzko oso kartel interesgarria dago.
Hemen pagadian sartuko gara bete-betean eta hori izango da gure ibilbidearen paisaia nagusia gaurko ibilbide osoan. Gurdibidean hainbat metro aurrera egin ondoren, eskubitara egin eta basoan gora egingo dugu aldapa polit batetik barrena Menditxiki eta Malkorburu mendien erdian gelditzen den lepora iritsi arte. Lepotik mendi batera zein bestera egin beharreko bidea erraza eta garbia da.
Malkorburutik beheko pistaraino egindako bidea bihurria izan da, gehien bat zati honetan, gero aurrerago beste hainbat tokitan gertatuko den moduan, pagoak edozein lekutan eta batak besteengandik oso gertu jaio eta hazten direlako, nahiko itxia den basoa bat osatuaz. Hala ere , bidea garbi jaisten da.
Behin beheko pistara jaitsita, ezkerretara egingo dugu eta Salbideko gurutzean, Amitxu erreka parean, ezkerretara lehenik eta segituan eskubitara egiten duen gurdibidea jarraituko dugu. Gurdibide hau aurreraxeago utzi eta ezkerretara eginda Maltxarreta tontorrera iritsiko gara. Tontor zabala. Bertan poste geodesikoaren goiko txapa eta postearen hondarrak daude, tximistak jota edo?
Maltxarretatik mendebaldera eginda, oso modu errazean iritsiko gara Aunzbide mendi tontorrera. Mendebaldera jarraituz ere nahiko modu errazean iritsiko gara Amiltzu mendira. Bertako tontorrean mugarri bat dago.
Amiltzutik aldapa haundia jaitsiz beheko Lugarrieta inguruko lepo eta amildegi ertzera iritsiko gara. Bidezidorra garbia da eta ia Aiznabardi tontorreraino eramango gaitu.
Aiznabarditik behera berriro Amitxu errekarekin bat egin arte jaitsiko gara, bere ondotik pista igarotzen delarik. Erreka eta pista pasa eta aldapan gora egingo dugu izena ez dakidan tontorrera iritsi arte. Oso modu erosoan iristen da tontorrera. Tontorretik oso argi ikusten da hurrena igo behar dugun mendia, Marumendi.
Marumendik aldapa polita dauka tontorreraino baina aldapa saihesten duen bidetik gora eginda neke haundirik gabe iritsiko gara gora. Tontorra zabala eta laua da.
Bi mendi hauen tarteko lepora jetxita eskubitara behera jarraituko dugu, behera doan erreka-bidearen paretsu. Horrela, Lareo urtegira eramango gaituen pistarekin bat egingo dugu.
Lareo urtegia eskubiko aldeko bidetik pasako dugu eta gutxira gorantzakoan haginaren kartelaren parean zegoen bidegurutzera iritsiko gara.
Hortik aurrera, Lizarrustirainoko bidea egingo dugu.
Basoan ibiltzea atsegin baduzu, ibilbide aproposa.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments