Lizarrusti - Malkorbizkarra - Alleko - Irupagoeta - Putterri - Kargaleku - Uazkuru - Akaitzaundi - Akaitz - Akaitz txiki -
near Aia, País Vasco (España)
Viewed 55 times, downloaded 3 times
Trail photos
![Photo ofLizarrusti - Malkorbizkarra - Alleko - Irupagoeta - Putterri - Kargaleku - Uazkuru - Akaitzaundi - Akaitz - Akaitz txiki -](https://s0.wklcdn.com/image_3/92124/157396043/98811165.400x300.jpg)
![Photo ofLizarrusti - Malkorbizkarra - Alleko - Irupagoeta - Putterri - Kargaleku - Uazkuru - Akaitzaundi - Akaitz - Akaitz txiki -](https://s1.wklcdn.com/image_3/92124/157396043/98811166.400x300.jpg)
![Photo ofLizarrusti - Malkorbizkarra - Alleko - Irupagoeta - Putterri - Kargaleku - Uazkuru - Akaitzaundi - Akaitz - Akaitz txiki -](https://s0.wklcdn.com/image_3/92124/157396043/98811168.400x300.jpg)
Itinerary description
Lizarrusti, Putterri eta Akaitz inguruko tontorrak egiteko prestatutako bidea da hau. Bidean zehar nabarmentzekoa da zenbat hagina arbola ikus ditzakegun.
Bidea " ZAILA " bezala izendatu dut ze, Uazkurutik Akaitz mendiraino doan ibilbide zatia erabat karstikoa baita eta nahi baino gehiagotan aurrera egitea kosta egin baitzait. Gainerakoan, hanka onak eta birikak dira behar dittugunak.
Lizarrustitik abiatu naiz Igaratzaraino daramagun GR 12-aren marra zuri-gorriak jarraituz. Lehendabizi Malkorbizkarra/Goroskarasta mendi tontorra igo dut. Atzera bidera bueltatu eta bidegurutzean ezkerretara joko dugu Sukaldezar tontorra igotzeko. Bidean aurkituko dugu Sorozaharreko hagina.
Atzera GR 12-ra itzulita Alleko mendira igoko gara. Aldapa potentea daukanez, patxadaz hartzea izango hoberena. Ikusmira ederra.
Tontorretik jetxi eta atzera GR 12-arekin bat egingo dugu eta inolako eragozpenik gabe Irupagoeta / Oroingaine tontorreraino eramango gaitu. Tontorra pagadi barruan dagoenez, ikusmira gutxi.
Hasierako planean ez bazegoen ere, hain gertu izanik, Putterrira igotzea erabaki dut. Guztiz merezi du bertara igotzea duen ikusmira hain zoragarria izanik.
Berriro bueltatu naiz Irupagoeta mendi ingurura eta handik Kargaleku mendira noala Aparaingain azpitik pasa behar nuenez, hau ere igotzea pentsatu dut. Larre ingurua izanik, ikusmira ederrak bertatik ikus ditzakegunak.
Kargalekutik Igaratza bertatik bertara ikus dezakegu, baina gaurkoz, hor geldittu beharko du.
Hemen ibilbidearen norantza erabat aldatu eta Lizarrustirantz bueltatuko gara, baina oraingoan Akaitz mendien lerroa jarraituz.
Hasieran pagadian ibiliko garen arren, segituan nagusituko zaigu hain bide luzean jarraitu behar dugun zoru karstikoa. Uazkuru igotzeko oraindik zailtasun haundirik ez baina hortik aurrera... pazientzia eta kontu haundiarekin hankak nun eta nola jartzen ditugun.
Gainera, tarteka, bidea erabat oztopatuko digun paretak aurkituko ditugu "Oso bide zaila" izeneko puntuan ikus dezakegunaren modukoa ( pareta erditik aterata ez du hainbestekoa ematen baino ). Pazientzia haundiz jarraitu beharko dugu tartean Akaitzaundi izeneko tontorrak igoaz, harriak eta elorriekin borrokatuz, Jauspoa izeneko lepora iritsi arte. Azkenik, pagadi zoru garbia!
Hortik Akaitz mendia igotzerakoan, ertza karstikoa zela ikusita, atzeko pagaditik jarraitzea erabaki dut eta tontor parera iristerakoan kanaletik ertzera igotzea. Akaitz tontorretik aurrera jarraitu eta gutxira hurrengo kanaletik jetxi naiz. Hortikan behera basotik zuzenean jetxi naiz barrenaldean pista nagusiarekin bat egin arte. Jexteko gogorra izan bada, igotzeko zer izan behar ote du.
Akaitz eta Akaitz txiki tartean badira mapan 3 tontor markatuta nondik igo ez nekiena, ez baitut inoren trakarik aurkitu ezta mapan bidezidor arrastorik ikusi. Pistan aurrera nijoala aukera bat iruditu zait haietako bi igotzeko aukera izan zitekeenak. Mallagaina oso modu errazean igotzeko modua izan dut. Hortik Mallagain tontorra igotzeko landare askoren tartetik ibili behar zian dut eta piska bat kosta egin zait iristea eta bueltatzea, baina igo dut eta gustora!
Berriro pistara jetxita falta zitzaidan hirugarren tontorra nondik igo nezakeen begira aritu naiz. Puntu batean harantz zijoan bidexka bat ikusi dut eta zailtasun handirik gabe Saroizar tontorrera iritsi naiz.
Berriro pistara bueltatu eta Lizarrustirantz jarraitu dut. Akaitztxiki mendia igaro ondoren Lizarrustitik datorren GR 282 - Artzaintzaren Bide Naturalarekin topatuko gara eta Enirio aldera jarraituko dugu. Akaitztxiki mendia atzetik inguratzen hasten garenean Aitzaldeko iturria aurkituko dugu. Aurrera jarraituko dugu ia Akaitztxikiko iturrira iritsi arte. Bideak ezkerretara egiten duen puntuan, guk eskubitara pagadian sartuko gara eta pagoarteko ilada jarraituz ia tontorreraino igoko gara. han kanaletik ertzera atera eta tontorreraino jarraituko dugu. Igoera potentea hau ere.
Bide beretik jetxi eta atzera pista nagusira bueltatuko gara.
GR 282 - Artzaintzaren Bide Naturala jarraituko dugu Lizarrustiraino. Bidean pasako dugu Lareoko urtegia. Urtegitik Lizarrustirainoko bidea tramo askotan mendiko haitzari kendutako kanaltxo bat da, amildegi ertzetik doana. Arriskurik gabe pasatzen den arren, zati zailenetan katea daukate barandilla moduan helduta joan ahal izateko.
Leher eginda bukatu dut baino benetan merezi izan du gaurko ibilbidea egiteak.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments