Lizarrusti. Alleko. Igaratza.Pardarri. Enirio. Lareo. Lizarrusti
near Aia, País Vasco (España)
Viewed 13 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide luzea, desnibel handi samarra duena baina, aldi berean, oso-oso ederra eta bariatua.
Autoa Lizarrustin aparkatu eta GRaren marka zuri-gorriak jarraitu ditugu. Alleko aldera jo dugu. Igoera honetan basoa majikoa da, goroldioak estalitako harriek, orbelaren firin-farana eta pago, hagin, gorostien zuhaiztiak atmosfera irreal bat sortzen dute ibiltariaren inguruan. Aitzitik 06 bidegunetik Allekoko tontorrerainoko igoera ez da horren ederra, gutxienez nire gusturako. (1 h 25 min). Gutxira GR-arekin bat egin dugu berriz ere. Pagaditik irten eta laster batean heldu gara Igaratzako aterpe eta ermitaraino. ( 3 h 20 min). Ahaztu egin zait aterpe publikoan sartzea, hortaz, ezin dut esan zein egoeratan dagoen gaur egun. Igaratzan hamaiketakoa egin ondoren Pardarrira jo dugu. Igoeran ez dugu bete-betean asmatu. Behar baino lehenago jo dugu tontorrerantz pentsatuz bertan zegoela. Tontor batera (mapetan ez du izenik) igo garenean ohartu gara Pardarriko gailurra urrunago zegoela. Hobe da zuzenean igo beharrean (guk egin egin dugun bezala) zeharka jarraitzea eta gero gora jotzea. Pardarri tontorra ( 4 h 45 min). Pistarainoko bidea luze egin zait. Tarte honetan nagusiki xendarik gabeko aldapetan mugitu gara. Borda batzuetara iritsi eta gero mando-bide bat jarraitu dugu. Enirioko pistara iritsitakoan ( 6 h 10 min) berau gurutzatu eta niretzat berria den inguru batean egin dugu aurrera. Lizarrustirainoko itzulera- bidea gozamen hutsa izan da. Baiarrateko ataka pasa eta gero (6 h 40 min) berehala iritsi gara Lareora ( 7 h). Hogei eta hamabost minutu geroago Lizarrustira heldu gara.
Ibilaldia zaila bezala sailkatuko dut batez ere duen luzeragatik. Gainetik desnibela kontuan hartzekoa da. Ohar hori adineko jendearentzat da.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments