LINDUS (1218M), AXISTOI (1230M), LAURIGAÑA (1279M)
near Gaineko Karrika, Nouvelle-Aquitaine (Francia)
Viewed 39 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Lindus, Axistoi eta Laurigaña gailurrak Ibañeta mendatearen mendebaldean aurkitzen dira. Nafarroa eta Baxe nafarroaren arteko mugan. Ibilbideari hasiera Lindus gainetik 500 bat metrora eman genion eta gainez gain desnibel asko galdu gabe mendi gailur denak kateatu genituen. Lindus Haira basoaren gainekaldean aurkitzen da eta iparraldeko aurpegian Xalbador bertsolari haundiaren Urepel herria aurkitzen da. Gailur besteak beste, Europa iparraldetik hegoalderako bidean dijoazen hegaztiak behatzeko leku ezin hobea da. Hau jakinik, ibilbideari bukaera ezin hobea emateko Lindus gailurrean arratsalde guzia hegazti paseaz disfrutatzen pasa genuen. Hegazti harrapari ugari pasa zen, behekaldean dituzue horietako adibide batzuk. Beste alde batetik, gailur hau mendilerro ezberdinen arteko bidegurutze bat ere bada. Alde batetik Mendiaundi eta Sorogain Adi mendiekin lotzen du eta beste aldetik, iparraldetik guk egin genuen Laurigañako mendilerroa dator. Azkenik Ibañeta aldetik datorren mendikatea ere hor elkartzen da.
Laurigañari dagokionez berriz, Auñamendi ere deitu izan diote, Aldunde eta Luzaide haranak banatzen dituen mendilerroko gailurrik garaiena da. Mendebaldeko aurpegitik Aldube ibaia jaisten da eta hegoaldekotik Luzaide ibaia. Biak iparraldeko Errobi ibaira garraiatzen dituzte beraien urak. Luzaideko harana kondaira askoko ingurunea da, besteak beste Roldan ospetsuaren guda leku izan zelako.
Hemen sartuta informazio zabalagoa bilatuko duzu;
https://euskalherriamendizmendi.blogspot.com/2022/12/lindus-1218m-axistoi-1230m-laurigana.html

You can add a comment or review this trail
Comments