LEONGO IPAR-MENDEBALDEKO BAZTER ETA BASOAK. Los Calderones arroilea, Piedrasechan
near Piedrasecha, Castilla y León (España)
Viewed 13 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Los Calderones arroilea, Piedrasecha herrian, Leongo mendietako ibilbiderik ezagunenetariko bat da, hango mendizale-naturzale guztiak ibilitakoa, noraezekoa, guztiz harrigarria, ederra, laburra eta erraza dalako, arreta apur batez ibilita, umeakaz be egin ahal dana.
Laburra dan lez, eta ingurua polita, beharbada ez da ideia txarra izango Viñayon hasi eta kaminoz Piedrasecharaino oinez heltzea, kaminoak berak osteratxu atsegina egiteko aukerea emoten dauelako, hori bai, kaminoan auto gitxi dabilenean; normala danez, zapato-domeketan nahi oporraldietan jente asko ibilten da bazter hareetan. Viñayon hasita, 4km inguru gehituko genduke, 8km joan-etorrian, eta guztira, 14-15 km litzateke ibilbidea (Toki arruntetik hasita, Piedrasechan, 6,5km inguru joan-etorria). Luzatzeko beste aukera bat da arroilaren gaineko lepo eta tontorretara igotea da (trakak Wikilocen).
Piedrasechatik bide atsegin batez helduko gara arroilearen ateraino, ia desnibel barik. Ondoan errekea lagun eukiko dogu, baina arroilea baino 100 bat metro lehenago desagertzen da ("El Manadero"), edo hobeto esanda, lurretik urteten ikusi ahal dogu. Izan be, arroilan zehar ez dago errekarik, lur azpitik doa eta. Errekeak arroilea azpitik ebitatzen dau, tunel bat balitz legez. Arroilearen iparraldean, goitik datorren ur-korronte naroa toki jakin batean izkutatzen da, eta gune horretatik aurrera errekeak ostera be lagunduko deusku gure ibilbidearen puntu goreneraino, landara eta zugatx artean. Eta amaitu aurretik urjauzi bat opari.
Gainerakoan, arroilan, jakina, harri asko dagoz, baina nahiko ondo ibilten da, oina non ipini jagon ezkero. Ez da luzea; alderik estu eta harrigarriena, 500m ingurukoa da, deserosoena, gero zabaltzen hasten da, harrizko moltso edo eskultura bitxi batera heldu baino lehen. 200 bat metro gorago arroilea amaitzen da, baina errekearen ibar estuan segituko dogu. Gero eta bide argiago baten ibiliko gara, kantxalen bat alboan, gero bide zahar baten azken hondarretan. Horrela, errekea alboan, abiapuntura bihurtzen hasteko tokitik hurrean, errekeak bere urjauzitxua eskainiko deusku.
Laster aterpe batera helduko gara, zabalgune batean, Mataluenga-ko aterpera — batik be jagon bakoa — Santas Martas herrixka edo basauria egon zan tokian. Eta goiko lepo eta tontorretan ibilbidea luzatu gura ez badogu (Wikiloc), handik Piedrasechara itzuliko gara.
Inguru harrigarri eta ederra, interes geologiko handikoa, sinklinalak eta antiklinalak ikusteko ere aukera ona, luzaro eukiko dogu gogoan.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments