Activity

Lendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa

Download

Trail photos

Photo ofLendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa Photo ofLendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa Photo ofLendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa

Author

Trail stats

Distance
7.63 mi
Elevation gain
2,549 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,549 ft
Max elevation
3,612 ft
TrailRank 
52
Min elevation
1,473 ft
Trail type
Loop
Moving time
3 hours 3 minutes
Time
3 hours 27 minutes
Coordinates
2161
Uploaded
May 5, 2023
Recorded
March 2023
Be the first to clap
Share

near Lendoño de Abajo, País Vasco (España)

Viewed 64 times, downloaded 3 times

Trail photos

Photo ofLendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa Photo ofLendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa Photo ofLendoño Goikoa-Tologorri. Ibilbide geologikoa

Itinerary description

Ibilbideko zenbait ezaugarri geologiko aipatu eta deskribatu egiten dira. Geologian interesa duen edonorentzat egina dago. Oinarria "Top 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de geólogo" liburua da, beraz norbait informazio gehiago nahiko balu liburuan aurki dezake.
Ibilbidea beti da interesgarriagoa inguruan duguna azaltzen eta interpretatzen jakinez gero.
Ibilbidea eta ibilbidearen gaineko mapa geologikoa gehitu dira ibilbidean zehar ikusiko duguna erakustearren.

Waypoints

PictographCar park Altitude 1,719 ft
Photo ofHasiera Photo ofHasiera

Hasiera

Lendoño Goikoara doan BI-4532 karreteraren 44.9 kilometran pista bat irtetzen da eta 80 metro ingurura kotxea uzteko moduko aparkaleku txiki bat dago.

PictographIntersection Altitude 1,824 ft
Photo ofEzkerretara pista utzi

Ezkerretara pista utzi

Harri pilaketa batek eta zuhaitz bateko markak adierazten duten lekuan pista utzi eta ezkerrera joko dugu, pagadian barneratuz. Malda handia aurkituko dugu pagaditik irten arte.

PictographIntersection Altitude 2,142 ft
Photo ofBerriro pistan

Berriro pistan

Berrio pistara heltzen garenean ezkerretara joko dugu.

PictographIntersection Altitude 2,260 ft
Photo ofBihurgunea kartela

Bihurgunea kartela

PictographIntersection Altitude 2,313 ft
Photo ofEzkerrera pista utzi, harri pilaketa batek erakusten du lekua

Ezkerrera pista utzi, harri pilaketa batek erakusten du lekua

PictographIntersection Altitude 2,352 ft
Photo ofEskumara jo. Harri pilaketa

Eskumara jo. Harri pilaketa

Berriro pista utzi eta eskumara jokomdugu ondo ikusten den bidezidorra jarraituz.

PictographWaypoint Altitude 2,496 ft
Photo ofErrenaren harria Photo ofErrenaren harria

Errenaren harria

Basoaren goiko eremu honetan asko dira ikusten diren eroritako kareharrizko bloke zati handiak. Blokeak, basotik irtetzean ikusten den gailurreko erliebe malkartsutik eroritako zatiak dira. Holako bloke bat da errenaren harria bezela ezagutzen dena, metalezko plaka batek adierazitakoa, eta inguruko artzain batek ardiak zaintzen zituen bitartean bere egurrezko hanka bertan pausatzen zuela esan ohi da. Inguruko kareharrizko blokeak Subijanako kareherrien goi-unitate gogorragotik eroritako zatiak dira. Azpitik dituen tupa apurkorragoak errezago eta azkarrago higatzen direnez, kareharriak baserik gabe gelditzen direnean grabitatez maldan behera erortzen dira.

PictographWaypoint Altitude 2,667 ft
Photo ofPagaditik irten ondorengo lehen azaleramendua Photo ofPagaditik irten ondorengo lehen azaleramendua

Pagaditik irten ondorengo lehen azaleramendua

Hemen ikusten diren kareharriak Subijanako unitate estratigrafikoaren hasiera adierazten dute. Azpitik, zeharkatu dugun pagadi osoa Zuazoko tupak bezala ezagutzen den unitate estratigrafikoaren gainean dago. Tupak errazago higatzen dira eta pagoak sustraitzeko moduko lurzorua garatzen dute, Subijanako kareharriek egiten ez dutena. Hemetik aurrera kareharriak gero eta ugariagoak izango dira, gailurreko kareharrizko geruza lodiak agertu arte.

PictographWaypoint Altitude 2,721 ft
Photo ofTologorri paisaia Photo ofTologorri paisaia

Tologorri paisaia

Hemendik Tologorriko egitura geologikoa ulertzeko oso ikuspegi ona dago. Goiko unitate estratigrafikoa Subijanako kareharriak bezala da ezaguna eta bi azpi-unitate ditu: behe unitatean tupa eta kareharriak txandakatuta ageri dira eta goi-unitatean (gailurra) kareharriak dira nagusi. Azpitik, malda txikiagoko eremuak markatzen du, Zuazoko tupak bezala ezagutzen den unitatea dago, nagusikitupez osatutakoa nahiz eta noizean behin kareharrizko geruza finak ere tartekatu. Ikusgai dugun erliebearen forma unitate bakoitzaren izaeraren araberakoa da, zenbat eta gogorrago eta konpetenteago izan sortzen den malda handlagda da.

PictographWaypoint Altitude 2,880 ft
Photo ofSenda Beltza

Senda Beltza

Senda Beltza moduan ezagutzen den tramoa ikusgarria da. Eskuma aldera malda oso handia da eta kontuz ibiltzea komeni da, batez ere izotza dagoenean. Bidea nahiko horizontala da, eta kareharri gogorragoren bat aprobetxatuz sortu da, gained tupa higakorragoak desegin direlako.

PictographMountain pass Altitude 2,933 ft
Photo ofUrjausia Subijanako goi-unitatean. Barrerillako pasabidea Photo ofUrjausia Subijanako goi-unitatean. Barrerillako pasabidea

Urjausia Subijanako goi-unitatean. Barrerillako pasabidea

La Ponata errekastoa gurutzatzean urjausi txiki baten kokalekua ikusiko dugu eta gero Barrarellako pasabidera iritsiko gara. Urjausia euria erruz botatzen duenean baino ez dago ikusgai, kareharriek eroritako ur gehiena bereganatu egiten dutelako. Xurgatu ezin dutena da azaletik mugitu eta urjausia elikatzen duena. Errekasto xume honek eragin du, denboraren poderioz, hemen abiatu eta beherantz zabaltzen den arroila.

PictographFountain Altitude 3,075 ft
Photo ofIturrigorri Photo ofIturrigorri Photo ofIturrigorri

Iturrigorri

Iturriaren inguruan arroka grisaren gainetik patina gorrixkak garatzen dira, uretan disolbatutako burdina oxido eta hidroxidoak hauspeatzean sortutakoak. Horiek kareharrietan sakabanatuta dauden piritaren alteraziotik datoz. Deigarria da kareharrietan garatutako losa moduko egituren agerpena. Kareharriak haustean garatutako diaklasak dira enlosatuaren erantzuleak eta bertatik sartzen da euri ura kareharrietan barna.

PictographSummit Altitude 3,497 ft
Photo ofTologorriko tontorra Photo ofTologorriko tontorra Photo ofTologorriko tontorra

Tologorriko tontorra

Gailurrera iritsi orduko Aialako harana agertzen zaigu aurrez aurre. Aialako haranaren erliebe borobildua tupen nagusitasunaren ondorioa da, eta bertan ikusten diren erliebe altuagoak kareharri edo tupakareharri gogorragoek eratzen dituzte. Ekialdera begiratuz gero, Urduña alderantz, hondoratutako haran zirkularra somatzen da, Subijanako kareharriez inguratutakoa. Egitura zirkularra Urduñako diapiroa osatzen duten material biguinagoen higaduraren ondorioa da. Mendizerrako paisaia aldiz, lakarra eta gorabeheratsua da, ingurune karstikoan garatutako lapiaz izenekoa, euri uraren ondoriozko kareharrien disoluzioz garatutakoa.

PictographPhoto Altitude 3,569 ft
Photo ofTxabolak menerdigan

Txabolak menerdigan

PictographMountain pass Altitude 3,507 ft
Photo ofMenerdigako pasabidea

Menerdigako pasabidea

Gailurreria jarraituz Menerdigako pasabideraino iritsiko gara. Hemen abiuatuko dugu beheranzko bidea.

PictographIntersection Altitude 1,624 ft
Photo ofOrduñarantz hartu

Orduñarantz hartu

PictographIntersection Altitude 1,801 ft
Photo ofBidegurutzea. Orduñaruntz bota

Bidegurutzea. Orduñaruntz bota

PictographWaypoint Altitude 1,774 ft
Photo ofZuazoko tupak

Zuazoko tupak

Beheko aldeaz, pistan zehar, Zuazoko tupen azaleramendu onak aurkitzen dira. Unitateak 1000m baino lodiagoa da eta batez ere tupez ossatura badato ere, 5-20 cm lodi diren geruza gogorragoak ere aurkitzen dira, tupakareharri edo kareharrizkoak. Material horiek itsas azpian metatu ziren, kosta lergotik urrum kokatutako kontinente-plataforman.

PictographWaypoint Altitude 1,761 ft
Photo ofDiaklasatua. Adokinak dirudite

Diaklasatua. Adokinak dirudite

Zenbait lekutan pista, Lieja-Bastoña-Lieja txirrindulari lasterketako pabesa dirudi, baina naturala da, diaklasatu perpendikularrak eragindako pabes-moduko egitura.

Comments

    You can or this trail