LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Markinatik Urregaraira harrobi ondotik
near Markina, País Vasco (España)
Viewed 7 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Urregarai (“Santa Eufemi”) eta Bedartzandi moltsoko inguruak zinez politak dira, batez be goialdean, kareharrizko mendien artean, bedartza eta zelai ederrak dagozalako. Eta balkoi pare bakoa da Bizkaiko eta Gipuzkoa mendiak ikusteko, urruneko ikuspegia bada be. Gehitu behar dot Urregaraiko tonterrean Santa Eufemi(are)n baseleizea dagola, eta urtero erromeria ospetsua egin izan dala bertan. Ingurukoentzat horixe da mendiaren izena, Santa Eufemi.
Mendi moltsoak erakargarri gehiago daukaz. Urregaraitik hur, Zapola mendian, 36ko gerrako luebakiak eta bunkerrak dagoz, pagadi batean ostenduta, eta merezi dabe bisitatxua. Osterantzean, ibilbide arruntetik ez urrun koba handi bat dago, dolina handi batean gordea. Eta jakina, Kantauri itsasotik hur, kareharrizko mendietan sortzen den kantabriar artadi bitxia be zeharkatu daiteke mendi moltso honen hegaletan, batez be iparraldean.
Horregaitik, Urregarai eta Bedartzandi oso mendi ezagunak dira mendizaleen artean, klasikoak, eta jakina, baita Urregaraiko ibilbide arrunta be (PR-BI 27).
GURE IBILBIDEA
Gaurko ibilbide hau desbardintasun bat dauka igoera, ez da guztiz arrunta. Lehenengo zatirako ez dogu PRa aukeratu, Markina gaineko harrobi itzeletatik bat ikustearren. Baina jatsiera bide arruntetik egin dot, PRtik.
Zoritxarrez, goialdean, bedartzak dagozan tokian, ezin izan dot lehengo bidexkatik heldu tontorrera, hasierea zarratuta ikusi dodalako. Larrutz baserrikoai itaundu eta esan deuste bidea zarratuta dagoala eta porlanazko pistatik gora joan behar dala, PRa gaur egun doan tokitik.
Ibilbidea gehienbat bide zabalez doa (pistaz), zati handi baten porlanezko kaminoa dala. Harrobiko bidean zati bat, barriz, aldats pikean, bidexka da, eta bidexkak dira era berean jatsieran erabiliko doguzan lasterbideak, nahiko pikeak eta ez erosoak, baina laburrak. Lepotik tontorrera bide barik igo dot, harik eta baseleizako eskilara ailegatu arte. Tontorretik bide arruntetik jatsi naz.
BESTE IBILBIDE BATZUK KONBINATUZ INGURUA HOBETO EZAGUTZEKO
Ibilbide honeek gaurko igoeraz konbinau leitekez
Zapolako basoak eta 36ko gerraren lubakiak
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/bizkaiko-basoak-zapolako-basoak-eta-36ko-gerraren-lubakiak-118858065
Ibilbide honetako gorako bidea, oso pikea, berezia eta polita da, oso “mendizalea”. Aukera bat izan leiteke Urregaraira era desberdin batez igoteko
Axpeko Iturria-Aristieder-Kobaua PR-BI 26.1
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-axpeko-iturria-kobauko-tontorra-aristieder-kobaua-pr-bi-26-1-39324521
Kobea ezagutzeko aukerea.
Urregarai-Bedartzandiko kareharrizko moltsoa eta Bedartzandiko basoa
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/bizkaiko-basoak-eta-lea-artibaiko-bazterrak-markinako-kareharrizko-moltsoa-eta-basoa-50292946
Lauzirikako artadia Bedartzandiko hegalean – I
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/bizkaiko-basoak-lauzirikako-artadia-bedartzandiko-hegaldean-i-142236997
Artadia eta kareharrizko moltsoa ezagutzeko aukerak
INFORMAZINO OSAGARRIA
MARKINA-XEMEIN
Uribildua Don Tello Bizkaiko Jaunak Villaviciosa de Marquina sortu eban 1355.ean, eta Bermeon emon eutsan uri-gutuna (carta puebla), Bizkaiko Batzarrak baimena emon ostean. Bilboko forua jaso eban.
Izenak adierazoten dauen lez, munako herria zan, “markina”, eta defentsarako egin zan, Gipuzkoatik eta itsasotik sartu ahal zan jenteagatik hatan be. Eta Aspiltzako ibarrean kokatu zan (ez gaur eguneko Aspiltzan).
Halan, uriak Xemeingo lurretan hartu eban tokia, eta baserritarren defentsarako egin zan. Halanda be, Xemeningo baserritarrak ezin eben uritartu, Jaunak ez ebalako bere menpekoen ganeko eskubiderik galdu gura.
Markinak Xemeingo eleizea erabili behar izateak gatazka ugari eragin eban eleizateko herritarrakaz, baita Etxebarriakoakaz be, eta XVII. mendea arte iraun eben.
Markina eta Xemein 1952an batu ziran, eta 1969an Ziortzako eleizatea (Bolibar) lotu jaken, baina 2005ean ostera be banandu zan.
Markina-Xemein uribildu polita da, etxe ederrak daukazana. Ezagutu gura badozu, hona hemen ibilbide bat:
Markina-Xemeingo ibilbide arkitektonikoa
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-markina-xemeingo-ibilbide-arkitektonikoa-63037832

Waypoints
Waypoint
288 ft
0023
Tipo: Senderismo
Hora Inicio: 9:22 13 abr 2024
Hora Fin: 12:27 13 abr 2024
Distancia recorrida: 10,2km (03:04)
Tiempo en movimiento: 02:53
Velocidad media: 3,32 km/h
Vel. en Mov.: 3,52 km/h
Velocidad Máxima: 6,84 km/h
Altura Mínima: 80 m
Altura Máxima: 694 m
Velocidad Ascenso: 464,4 m/h
Velocidad Descenso: 397,5 m/h
Ganancia Altitud: 609 m
Pérdida Altitud: 621 m
Tiempo Ascenso: 01:18
Tiempo Descenso: 01:33
Waypoint
325 ft
01 Markina
Waypoint
299 ft
02 Ugartetorrea
Waypoint
1,446 ft
07 zokogune karstikoak
Waypoint
1,571 ft
08 lehengo bidearen hasiera
Waypoint
1,766 ft
Lehengo bidea
You can add a comment or review this trail
Comments