LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Amorotoko bideak -3. Atxurratik Aulestiko lurretan zehar
near Urrutia, País Vasco (España)
Viewed 70 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Amoroto inguruko hirugarren ibilbide honetan Aulestiko lurrean sartuko gara, Atxurratik Markina Aulestiagaz lotzen dauen kamino asfaltaturaino igoko dogulako, Lauzirika baserriaren aldean, Bedartzandi mendiaren kerizpean, eta horrela, zati batean bat egingo dogu Ardau eta Arrainaren ibilbideagaz (GR). Ia bide osoa pistaz da, zati batzuk asfaltazko edo porlanezkoak badira be.
Mendialde hau ez da zoragarria, betiko modura pinu insignis artean ibiliko garalako, noniz baita eukaliptoetatik hur be, edo zugaitzok ateratzeagatik astindutako lurretan. Baina ibilaldiak, tarteka, badauka interes eta edertasunik, batez be Zulueta eta Izalatxu erreken ibarrean non, errekak eurak ez eze, belardi goxoak eta ibai ertzeko landareria be idoroko doguzan, baita zugatz exotikoak be, halan zelan platanoak eta, harrigarria, sekuoiak.
Gainera, goialdean, barruan baserria daukan dolina itzel batek (Iturritza) gogora ekarriko deusku lur karstikoa zapaltzen gabizala, eta halan, gagozala orain 80 bat milioi urte itsas tropikal bateko arrezife fosildu bate gainean. Handik gitxira artaditxu bat zeharkatuko dogu, gure kostaldeko kareharrizko mendietan sarritan ikusten doguzan horreetariko bat, zoritxarrez, txikitxua eta ibilbideko bakarra. Osterantzean, baserrialde politak be zeharkatuko doguz eta Lea-Artibaiko ikuspegi zabalen batez gozatu.
Dana batera, esan neinke ibilbideak merezi dauela, ez jakula damutuko, eta beste pauso bat izango dala Amorotoren aldea ezagutzeko.
Amorotoko beste ibilbideak:
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-amorotoko-bideak-a-aukerea-pr-bi-143-deshomologatua-120611093
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-pr-bi-143-amoroto-deshomologatua-115841764
INFORMAZINO OSAGARRIA
ATXURRAKO KOBEA
Autoa laga dogun tokitik ez oso urrun, errepide alboan dago (itxita). Elexpuruko poljeko (Mereludi) urak kareharrian zulatutako koba-sistemakoa da, “Lamiñak” deritzan sistemakoa hatan be.
Euskal Herriko Paleolitikoko grabatuen santutegirik garrantzitsuena da, eta saguzaharren bizitoki garrantzitsuenetariko bat be bai.
Atxurra labar-artearen goiko mailan dago. Bertan gutxienez 70 irudi dokumentatu dira, batez ere animalienak; gehienak bisonteak eta zaldiak, baina ahuntzak, oreinak eta uroak be identifikau dira. Grabatu teknikagaz eginak dagoz, eta batzuetan baita pintura baltzez be. Irudi batzuk handiak dira, zaldiak esate baterako, eta beste batzuk txikiak. Artearen ezaugarriak Madeleine aldi erdi edo berantiarrari jagokoz, hau da, orain dala 18.000 eta 14.000 urte artean (14.500-12.500 kalibratu barik). Ezaugarri honeen artean nabarmenenak dira adarrak eta hankak plano bitan irudikatzea, eta ulea eta erraien detaileak. Deigarriak dira, baita be, aurreko ikuspegitik eginiko ahuntzak eta zauritutako bisontearen irudia, alderantzizko “v” bezalako 20 bat gezi punta barruan dituana.
Sistemako beste koba batzuk: Armiña (Armiña I, Armiña II, Armiña III, Armiña IV, Armiña V ), Abittaga, Goikolau.
LURZORU KARSTIKOA, ARREZIFEEN OINORDEKOA
Lurzoru hau, eta inguruko mendiak (Urregarai, Bedartzandi, Otoio…), koralezko arrezifeak izan ziran itsaso tropikal batean, Euskal Herriko hainbat mendiak izan diran legez ( Izarraitz, Lastur, Arno, Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio…).
Itsasotik urten eta arrefizeak fosilduteko prozesua orain dala 80 bat miloi urte inguru hasi zan, baina berton batez be orain 45 milioi urte bizkortu zan, eta prozesua orain dala 5 milioi urte inguru amaitu.
Lehenago, dinosaurioen garaian, Iberiar Penintsula uharte handia zan, gitxika-gitxika gaurko Frantziarantz hurreratuz joiana, Afrikak be bultzatuta. Tartean, itsaso tropikala egoan, gero eta estuagoa, Iberiak eta Eurasiak talka egin ahala. Holan, Bizkaiko Golkoa eratu zan, itsas hondoko sedimentuak jaiki eta gure lurrak eta mendiak sortu ziran, Pirineoakaz batera (Orogenia Alpina).
KANTAURIKO ARTADIA
Itsas ondoko kareharrizko mendien ezaugarri bitxi bat da, Kantauriko artadia. Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da. Artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.
AMOROTO
Erdi Arokoa izan arren, baina XVIII. mendean herrigunea barritu eben. Bistan dago ilustrazinoaren ikutua etxe partikular zein publikoetan: horma sendoen gainean eregita dagoz baserriak, eta sarreretan arkupe itzelak daikiez. Udaletxea bera be, ordukoa da.
Baserri batzuk egitura barrokoari jarraituz arku bat edo bi daukiez. XVIII. eta XIX. mendeko idazkunak dagoz baserri batzuetan. Iturraran Bekoan inskripzino hau dago arkuen sarreraren gainean: "Eguiten badoc bierra jango doc ogia". Euskeraz dagoan idazkun bakanetakoa da, eta bitxia bada be, etxearen ostean dago.
Idarreta baserria Urrutia auzoan dago. 1754an eregi eben. Estilo barrokokoa da eta atari itzela dauka arku painelatu banagaz. Arkuen erdian zutabe lodia eta eskultura moltsoa dagoz.
San Martin parrokia, XVI.eko gotiko-errenazentista bazan be, XVIII. mendean barritu eben. Zutabez egindako tenplu neoklasikoa da.
Zulueta errekaren ertzean, ohikoa ez dan sekuoia basoa dago. Osterantzean, Zuluetak eta Leak bat egiten daben lekuan, babestutako hainbat espezie bizi da: bisoia, Martin arrantzalea, errekako karramarroa...

Waypoints
Waypoint
328 ft
Abittagako kobea
Waypoint
210 ft
Armiñako kobea
Waypoint
216 ft
Atxurratik Aulestiko lurretan zehar hasiera-amaiera
Waypoint
227 ft
Atxurrako kobea
Waypoint
328 ft
Elexpuruko poljea
Waypoint
491 ft
Goikolau
Waypoint
1,027 ft
Goikosoloa
Waypoint
842 ft
Menditxu
Waypoint
673 ft
Odiaga
Waypoint
872 ft
Olariaga
Waypoint
295 ft
Pepetxo
Waypoint
245 ft
Pepetxo III
You can add a comment or review this trail
Comments