Activity

Laurinaga, Argarai. Luzaidetik zirkularra

Download

Trail photos

Photo ofLaurinaga, Argarai. Luzaidetik zirkularra

Author

Trail stats

Distance
9.88 mi
Elevation gain
3,284 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
3,284 ft
Max elevation
4,192 ft
TrailRank 
24
Min elevation
1,979 ft
Trail type
Loop
Moving time
4 hours 8 minutes
Time
4 hours 38 minutes
Coordinates
2849
Uploaded
June 23, 2023
Recorded
June 2023
Be the first to clap
Share

near Gaindola, Navarra (España)

Viewed 26 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofLaurinaga, Argarai. Luzaidetik zirkularra

Itinerary description

Ibilbide honek, beste batzuen artean, Euskal Herriko 100 mendi zerrendetako bi lotzen ditu: Laurinaga eta Argarai. Abiapuntura iristeko, Luzaideko Santiago Apostol elizaren gaineko aldetik doan bide estua hartu behar da. Bi km egin ondoren, Gaindola auzora iritsiko gara, banandutako etxez osatua; aparkatzeko leku askorik ez dagoenez, bertako norbaiti galdetzea ez da ideia txarra.
Naiz eta bidea markatua ez egon, bide/pista zabala jarraitu behar da; hasieran behera ere egiten du. Lehenengo Muinokaskua egiteko, pista utzi behar da, eta ondoren pistara itzuli. Pista uzterakoan, hasieran bidexka dago baina berehala desagertzen da; gaina non dagoen ikusten da eta zuzen-zuzen igo daiteke. Munokaskua (1046m; 1h 20min).
Pistaz jarraituko dugu, baina gorago, berriz utzi behar da, ezkerrera, biderik gabe igoaz. Dena den, pistaz ere jarrai daiteke baina luzeagoa da. Aurrez-aurre daukagu hurrengoa, Laurinaga (1.278m; 2h). Nafarroa Beherako muga bertan dago; mugarrira inguratu eta alanbre hesia pasa. Orain denbora askuan, gainez-gain, muga-mugan aurrera egingo dugu, Iparraldera.
Bidean, Izoztegi gainetik pasa eta Bordako lepora jaistean, hurrengo gaina eskuinera utzi (Mehatze) eta Mehatzeko lepora atera ondoren, azkenengoa igotzeari ekingo diogu: Argarai (1.226m; 3h 20 min). Honek altuera berdintsuko bi edo hiru punta dauzka eta ez du buzoirik (guk ez genuen ikusi).
Bordako lepora itzuli, alanbre hesia pasa (Nafarroara) eta bide garbirik gabe Urtaiko lepora atera behar da. Hemen pistak ere eramango gintuzke Gaindolara, baina ezkerretik jaitsiz, bidea moztuko dugu; gainera bide ona da.
Berehala ikusiko ditugu Gaindolako baserriak; aukera ezberdinak daude, baina bide denak ez daude garbiak.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 2,301 ft

Gaindola

PictographIntersection Altitude 2,136 ft

Ezkerrera, behera

PictographIntersection Altitude 2,579 ft

Eskuinera

PictographIntersection Altitude 3,196 ft

Ezkerrera

PictographSummit Altitude 3,431 ft

Munokaskoa

PictographMountain pass Altitude 3,311 ft

Lepoa

PictographIntersection Altitude 3,482 ft

Ezkerrera. Pistaz ere joan daiteke

PictographSummit Altitude 4,172 ft
Photo ofLaurinaga

Laurinaga

PictographIntersection Altitude 3,829 ft

Bordako lepoa. Argarai igo eta hona jaitsi

PictographSummit Altitude 4,014 ft

Argarai iparra

PictographSummit Altitude 4,034 ft

Argarai

PictographIntersection Altitude 3,820 ft

Orain ezkerrera

PictographIntersection Altitude 3,305 ft

Ezkerrera

PictographIntersection Altitude 3,296 ft

Ezkerrera

PictographIntersection Altitude 2,514 ft

Pista gurutzatu

PictographIntersection Altitude 2,330 ft

Ezkerretik jarraitu. Eskuinetik bidea ixten doa eta luzeagoa da

Comments

    You can or this trail