Larraldea sagardotegia (Lekaroz) - Beltzuri - Arakan - Larraldea.
near Lekaroz, Navarra (España)
Viewed 110 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Larraldea sagardotegia (Lekaroz) - Beltzuri - Arakan - Larraldea.
Batzutan ez dugu etxetik urrundu beharrik paraje ederretaz eta gastronomia bikainaz gozatzeko. Amaiurtarrak izanik, Lekaroz apenas 10 kilometrora dugu. Batzuk Amaiurtik oinez eta bertzeak aldiz, bertara autoan hurbildu eta Larraldea inguruan murgildu gara. Azkeneko hau proposatzen dizuet. 3-4 orduz patxadaz kurritu ditugu inguruak, aitzineko galtzadak, lerabideak, zeinek Orabidea eta Lekaroz elkartzen zituzten baita Etxalartik etortzeko ere. Beltzuriko errekako eskuineko aldetik, beti igotzen, Beltzuriko lepora iritsi gara. Legate aldeta abiatu baino gaurkoan piper egin diogu, garrantzitsua baitzen bazkaltzera tenorez ailatzea. Hurrengo lepoan, Arakan lepoan, merexi izan du tartetxo batez gelditzea, ikuspegia zoragarria baita. Hortik beiti abiatu gara eta mementu batean, Etxeberriko borda parean, Lekarozera daien bidea utzi eta ezker hartu dugu, Bagazelaieta baserrira iritsi arte. Gelditzen diren galtzada puska ttiki batzuk tarteka, zimentazko pista zati handi batzuk gainerakoetan...Olaberriko lepora ailati garenean, azkeneko metroak hasierako bidetik ekin eta Sagardotegira iritsi gara.
Han, xarmanki hartu gaituzte, jateko bikaina baita sagardoa ere. Hemen ete atariak eskeintzen duen ikuspegia zinez begirada sakona merezi du, sagardoak begiak sobera biribilketan hasi baino lehen.

Waypoints
Intersection
1,137 ft
Ezker - izda
Zimentazko bidetik egin daiteke baino beti goxoago egiten zaigu xendak erabiltzea, beraz, ezkerreko aldetik dagoen xendatik sartu eta tarteka zimenta bide puskak kamustu ditugu.
You can add a comment or review this trail
Comments