Activity

Lakartxela Yeguaceros(e)tik abiatuta. Ibilbide geologikoa

Download

Trail photos

Photo ofLakartxela Yeguaceros(e)tik abiatuta. Ibilbide geologikoa Photo ofLakartxela Yeguaceros(e)tik abiatuta. Ibilbide geologikoa Photo ofLakartxela Yeguaceros(e)tik abiatuta. Ibilbide geologikoa

Author

Trail stats

Distance
5.37 mi
Elevation gain
2,047 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,047 ft
Max elevation
6,465 ft
TrailRank 
42
Min elevation
4,503 ft
Trail type
Loop
Coordinates
160
Uploaded
September 7, 2023
Be the first to clap
Share

near Zuriza, Aragon (Espagne)

Viewed 30 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofLakartxela Yeguaceros(e)tik abiatuta. Ibilbide geologikoa Photo ofLakartxela Yeguaceros(e)tik abiatuta. Ibilbide geologikoa Photo ofLakartxela Yeguaceros(e)tik abiatuta. Ibilbide geologikoa

Itinerary description

Ibilbideko zenbait ezaugarri geologiko aipatu eta deskribatu egiten dira. Geologian interesa duen edonorentzat egina dago. Oinarria "Top 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de geólogo" liburua da, beraz norbait informazio gehiago nahiko balu liburuan aurki dezake.
Ibilbidea beti da interesgarriagoa inguruan duguna azaltzen eta interpretatzen jakinez gero.
Ibilbidea eta ibilbidearen gaineko mapa geologikoa gehitu dira ibilbidean zehar ikusiko duguna erakustearren.

Waypoints

PictographCar park Altitude 4,532 ft
Photo ofYeguaceros Photo ofYeguaceros

Yeguaceros

Ibilbidea Na-137 errepideko 50.2 km-an abiatzen da, kuartel militarraren ostean eta Belaguako refugiorako bidegurutzera iritsi aurretik. Aurrez kartxelako mendigunea ageri zaigu baina ez da Lakartxela tontorra ikusten izkutatuta baitago.

PictographWaypoint Altitude 4,623 ft
Photo ofAska

Aska

Laister GR12-ko markak dituen aska batera iritsiko gara. GR12a da luze jarraituko dugun bidea Kartxelako leporaino. Bitarte horretan guztian bidea Maastrichtiarreko (Kretazeoko azken estaia) arbel itxurako lutita batzuen gainean izango da. Adierazgarria da lutita horiek karbonato kopuru bat dutela eta azido kloridrikoa botaz gero nabarmena da sortzen duen erreakzioa. CaCO3 + HCl -----> CaCl2 + CO2 + H2O

PictographWaypoint Altitude 4,613 ft
Photo ofMaastrichtiarreko lutita karetsuak Photo ofMaastrichtiarreko lutita karetsuak

Maastrichtiarreko lutita karetsuak

Hemen bideak errekastoa igarotzeko sargune nabarmena egiten du. Azaleramendu egokia da Maastrichtiarreko lutita karetsuak aztertzeko. Lutita karetsuak dira oso pikor fineko (<1/16 mm), buztin edo lohi tamainakoak, arroka detritikoak direlako, baina karbonato proportzio nabarmen bat erakusten dute bereizgarri modura. Itxura arbeltsua erakusten dute, hau da xafla fin paraleloetan banatzeko joera erakusten du, buztin tamainako mineral planokarra ugari dituelako eta trinkotzean zehar guztiak paraleloki antolatu direlako, xaflakortasuna areagotuz.

PictographWaypoint Altitude 4,614 ft
Photo ofLakartxelako morrenaren ikuspegia

Lakartxelako morrenaren ikuspegia

Arrakagoitiko lepora iritsi aurretik Kartxelako mendigunearen oinean garatutako morrena baten ikuspegi zoragarria izango dugu. Bere sasoian glaziare txiki batek sortu zuen. Geologikoki orain dela gutxi, orain 20.000 urte Pleistozenoaren bukaeran, Lurraren klima gaurkoa baino askoz hotzagoa zen, eta etorkizunean izango dena baino askoz askoz hotzagoa. Orduan Pirinioetan glaziare ugari sortu eta garatu ziren, gaur egun desagertzen ari direnak. Aurrean dugun haran estuan sortzen ziren sedimentuak bi prozesuen bitartez garatu ziren: - Glaziareak: Izotza grabitatez mugitu ahala pilatutako eta tarras eramandako arroka zatiak. - Periglaziareak: inguruko arroketatik arrakaletan izoztutako urek askatutako arroka zatiak eta ondoren maldan behera grabitatez eroritakoak. Bi eratara sortutako sedimentuak dira gaur egun aurrez aurre dugun bailara estuan pilatutakoak.

PictographMountain pass Altitude 4,638 ft
Photo ofArrakogoitiko lepoa

Arrakogoitiko lepoa

Arrakagoitiko lepoan bide ugarik bat egiten dute eta Meditarraniora (belagua ibaiaren bitartez) edo Kantabrikora (Kakuetatik) doazen uren muga ere bada. Eguna argi dagoenean merezi du gainaraino urbiltzea Kakuetako arroilaren zauri sakona ikusteko. Kakuetako arroila zenbait kilometroetako luzera duen haitzarte oso estua da, 300 m-tik gorako jausiarekin. Coniaziar-Campaniarreko (≈80 Ma) kareharriak dira zulatuta ageri direnak. Sargunea glaziaretako izotzen urtzearen ondorio ikusgarria da. Glaziareak urtu ahala etengabeko ur jario nabarmena eragin zuten eta desnibela handiaren eraginez lehendabizi Maastrictiarreko lutitak higatu eta ondoren kareharriak disolbatuz joan zen hitzartea sortu arte.

PictographWaypoint Altitude 4,866 ft
Photo ofMaastrichtiarreko lutitak

Maastrichtiarreko lutitak

Bidetik eskumara zenbait metro desbideratu behar gara Maastrictiarreko lutiten zenbait ezaugarri bereizteko. Lutiten barne egitura aztertzean ikus daiteke uhinkariak diren banda milimetrikoen bitartez osatuta daudela. Rippletako laminazio gurutzatu deritzo egiturari eta itasoaren hondoan sakonera handhan sortutako korronte motelen ondorioz sortzen dira. Hare tamainako pikorrak eta banda zurixkagoak bereizten dira, hare tamainakoak eta korrontearen energia handiagoa zenean metatutako bandak adierazten dituzte. Oro har, urruneko turbidita bati dagozkion sedimentuak direla esaten da, zeinetan normalean pikor fineko lutitak baino metatzen ez diren baino korronte handiagoa eragiten duen turbidita handi bat sortzean harea tamainako partikulak iristen dira bertaraino eta pikor larriagoko bandak metatzen dira. Baldintza horietan, itsaso sakonean, bizi ziren, gaur egun desagertuta dauden inozeramidoak. Izugarri tamaina handia (< 1 m) lor zezaketen bibalbioak dira.

PictographWaypoint Altitude 5,397 ft
Photo ofTill. Morrena Photo ofTill. Morrena

Till. Morrena

Hemendik eta Kartxelako leporaino bidea morrenaren ertzetik jarraitzen du. Morrenak glaziareek sortutako sedimentu-pilaketei deritze, eta ezaugarrietako bat da pilatutako higakinen taomaina desberdintasuna, zenbait metrotako blokeetatik harea (2-1/16 mm) tamainako pikorretara. Mota horretako sedimentuei till deritze. Deigarriak dira bloke handiak, tamaina desberdineko legarrez eratutako konglomeratuak direlako. Hala ere, arroka guztiak ez dira glaziareak sortutako sedimentuak, urak eta izotzak inguruko magaletan askatutako eta grabitatez erorotako bloke zatiak ere agertzen dira.

PictographMountain pass Altitude 5,939 ft
Photo ofKartxelako lepoa

Kartxelako lepoa

Ibilbide osoan zehar begi bistan izan dugun lepora irosten garenean Belai eta Orhi tontorretako ikuspegi ederra izango dugu. Hemen aurkitzen da ere iprraldera dauden Maastrichtiarreko (Kretazeoa) luiten eta hegoaldean dauden Daniarreko (Palogeno) konglomeratu karbonatatuen arteko ukipena, hau da, dinosauroen desagerpena markatzen duen K/Pg muga. Higadurak Maastrichtiarreko lutitetan eragin nabarmenagoa izan du, mendi lepoa sortuz.

PictographWaypoint Altitude 6,189 ft
Photo ofDaniarreko konglomeratu karetsuak Photo ofDaniarreko konglomeratu karetsuak

Daniarreko konglomeratu karetsuak

Kartxelako lepotik SW-ra luzatzen den bidezidorra hartuko dugu. Daniarreko konglomeratuen gainetik ibiliko gara gora iritsi arte. Conglomerato hauek ezagunak egingo zaizkigu morrenan aurkitzen diren bloke handiena delako,, hau da, glaziareak Daniarreko materialak higatu zituen. Konglomeratuak 2 mm baino gehiago duten legar borobilduez daude eratuta eta legarrak pikor finagoko matrize baten barnean ageri dira, partzialki edo guztiz zementatuta egon daitekena. Matrizea hare tamainako pikorrez dago eratuta eta zementua aldiz, hutsuneak betetzen dituen pasta bat bezalakoa da, dena trinkotuz. Matrizea, legarrak bezala, arrokaren osagai primarioa den bitartean, zementua arroka metatu ondoren hauspeatutakoa da. Zehazki, Daniarreko konglomeratuak kareharrizko legarrez daude eratuta eta karbonato kaltzikoz zementatuta.

PictographWaypoint Altitude 6,254 ft
Photo oftontorra begi bistan

tontorra begi bistan

Orain arte Lakartxelako tontorra ezin izan dugu ikusi. Tontor borobildu motel baten antzera ageri da, baina beste aldetik mozketa izugarria izkutatzen du.

PictographWaypoint Altitude 6,335 ft
Photo ofDaniarreko konglomeratuak

Daniarreko konglomeratuak

Gailurrerira iritsi aurretik ezkerretara, konglomeratu kareharritsuz eratutako horma bertikala ikusiko dugu. Deigarriena erakusten duen itxura kaotikoa da. Geometria kaotikoa lur-jausiek eragindakoa da, ozeanoaren azpiko malda batetik zehar labaindutako kareharrizko pilaketak dira ehundura bereizgarria eragiten duten prozesuek.

PictographWaypoint Altitude 6,362 ft
Photo ofDaniar-Selandiar ukipena Photo ofDaniar-Selandiar ukipena

Daniar-Selandiar ukipena

Konglomeratu kareharritsuak zeharkatu ondoren, belarrez estalitako eremua zeharkatuko dugu. Lekuaren morfologia ukipen geologiko baten ondorioa da, Daniarreko konglomeratu kareharritsuen eta Selandiarreko kareharrien arteko ukipena. Selandiarreko arroka karbonatatuak errezago higatzen direnez morfologia deprimitua sortu dute.

PictographWaypoint Altitude 6,385 ft
Photo ofLakartxelako kareharri eta kalkarenitak. Selandiarra Photo ofLakartxelako kareharri eta kalkarenitak. Selandiarra

Lakartxelako kareharri eta kalkarenitak. Selandiarra

Belar-eremua zeharkatu ondoren, arroka gogorragoz eratutako ermua ikusiko dugu, kolore marroiko dezimetroetako geruzak dira. Geruza horiek kalkarenitaz daude eratuta, hau da, harea taminako pikor karbonatatuekin eratutako arrokak dira. Aurretik metatutako kareharrien higaduratik sorutako metakinez daude eratuta. Gailurretik gertu, kareharriek itxura taulakara dute, kolore argia dute azalean eta konposizioz motelki haretsuak dira. cm edo dm-ko lodieradun geruzatan ageri dira eta geruzapen uhinkaria erakusten dute. Itsasoko plataformaren ertzean, itsasoko korronteen eraginpean sortutakoak direla onartzen da.

PictographSummit Altitude 6,466 ft
Photo ofLakartxela Photo ofLakartxela Photo ofLakartxela

Lakartxela

Lakartxelatik dauden ikuspegiak zoragarriak dira, inguruko mendirik aipagarrienak erraz berezten dira. Gailurretik aurretik igarotako Daniarraren eta Selandiarraren arteko muga begiratuz gero, oso erraza da ikustea Daniarreko konglomeratu karbonatatuak (66-64 Ma) Lakartxelako kareharrien (64-62 Ma) gainetik daudela. Kasu honetan material zaharragoak gazteagoen gainetik aurkitzen direnez azalpena behar da, eta hori azaltzeko angelu txikiko alderantziziko faila edo zamalkadura bat erabilitzen da. Pirinioetako sorrera azaltzen duen Iberia eta Europaren arteko talka erraldoiaren eraginez sortutako egitura tektonikoa da zamalkadura, eta teorikoki azpitik agertu behar diren material zaharragoak gazteagoen gainetik nola ager daitezkeen azaltzen du. Esfortzu tektoniko konpresiboen eraginpean sortu zen ere hegoaldeko magalaren beheko aldean ikusten den alpe alderaztuko toles sinklinala. Tolesaren bi alpeak kasu honetan alde berdinera okertzen dira, iparraldera. Otsogorrigaineko magalean bereizten den kutxa-tolesa azaltzeko ere esfortsu berdinak erabiltzen dira. Tontorretik iraganeko hainbat zirku-glaziar bereizten dira. Azkeneko izotz-aroa orain dela 20.000 urte izan zen, Pleistozenoan. Sasoi hortan ozeanoetan ebaporatutako ur asko eta asko kontinenttara bidaiatu eta elur modura erortzen zen. Sasoi horretan glaziareak Pirinioetako lurralde zabalak estaltzen zituzten. Prozesu horretan zehar itsas-mailaren beherakada izugarria gertau zen, gaur baino 130 m beherago zegoen kostaldea. Ondoren, azkeneko 11.700 urtetan klima epelagoa izan da eta glaziare gehienak desageru dira. Desagertu ez direnak laster joango dira, aldaketa klimatiko geldiezinaren eraginpean.

Comments

    You can or this trail