Activity

Lagrán - Cruz del Castillo. Igoera geologikoa.

Download

Trail photos

Photo ofLagrán - Cruz del Castillo. Igoera geologikoa. Photo ofLagrán - Cruz del Castillo. Igoera geologikoa. Photo ofLagrán - Cruz del Castillo. Igoera geologikoa.

Author

Trail stats

Distance
1.75 mi
Elevation gain
1,890 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
0 ft
Max elevation
4,633 ft
TrailRank 
33
Min elevation
2,739 ft
Trail type
One Way
Coordinates
72
Uploaded
November 22, 2021
Be the first to clap
Share

near Lagrán, País Vasco (España)

Viewed 61 times, downloaded 3 times

Trail photos

Photo ofLagrán - Cruz del Castillo. Igoera geologikoa. Photo ofLagrán - Cruz del Castillo. Igoera geologikoa. Photo ofLagrán - Cruz del Castillo. Igoera geologikoa.

Itinerary description

Ibilbideko zenbait ezaugarri geologiko aipatu eta deskribatu egiten dira. Geologian interesa duen edonorentzat eginda dago. Oinarria "Top 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de geólogo" liburua da, beraz norbait informazio gehiago nahiko balu liburuan aurki dezake.
Ibilbidea beti da interesgarriagoa inguruan duguna azaltzen eta interpretatzen jakinez gero.

Behin Lagraneraino iritsi ondoren pista bat hartuko dugu hegoalderantz. Landatutako eremuak bukatzen direnean, 1.3 km egin ondoren, aparkalekura iritsiko gara. Belarrez estalitako eremu txiki bat erabiltzen da aparkaleku modura. Hemendik eta Puerto del Tororaino edo Puerto de Lagraneraino ibilbideak bat egiten du "ardoa eta arrainaren ibilbidearekin". Cruz del Castillora igotzen den bidea PR-A-50 bezala markatuta dago (txondorren ibilbidea).

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 3,143 ft
Photo ofCruce refugio San Juan

Cruce refugio San Juan

750 m inguru ibili ondoren bidegurutze batera iritsiko gara. Bertan ezkerreko bidea hartuko dugu. Eskuinekoa GR-1 ibilbidearen jarraipena da Pipaonerantz, San Juaneko aterpetxetik eta iturritik pasatzen dena.

PictographWaypoint Altitude 3,191 ft
Photo ofIkaztegia 1 Photo ofIkaztegia 1

Ikaztegia 1

Ibilbidearen hasieran egurretik abiatuta ikatza lortzeko jarraitu beharreko prozesua deskribatzen da, txondorraren eraikuntzatik hasi eta ikatza lortu artekoa. Horregatik "ikaztegien ibilbidea" izena. Prozesua hiru urratsetan banatuta dago eta hemen lehenengo urratsa deskribatzen da.

PictographWaypoint Altitude 3,356 ft
Photo ofIkaztegia 2 Photo ofIkaztegia 2

Ikaztegia 2

Cantabria mendizerrako iparraldeko magala, Izkiko basoak eta, oro har, Arabako mendialde guztia ikatz begetala lortzeko erabili izan da. Iragan urbilean ekintza horrek bizitzeko eta aurrera egiteko modu bat izan zen inguruko biztanle askorentzat. Basoen ugaritasuna izan da zalantzarik gabe jarduera horren arrazoietako bat. Egurretik ikatza lortzeko prozesuan egurrak apurka-apurka ura galdu behar du eta hori txondorren bitartez lortzen zen. Inguruko arboletatik egurra lortu ondoren, bertikalean kokatutako enbor luze baten inguruan pilatzen zen. Ondoren erdiko enborra kendu eta hutsuneak tximiniaren lana egiten zuen. Pilatutako egurra lurraz estaltzen zen eta zenbait zulo egiten ziren, airea bertatik sartzeko eta konbustioa eragiteko. Egurrak surik hartu ez zezan txondorra etengabe zaindu behar zeneko 20 egun inguru igaro ondoren, lortutako iaktta apurka-apurka kentzen joan behar zen, guztia lurraz estalita mantentzen zen bitartean.

PictographWaypoint Altitude 3,500 ft
Photo ofIkaztegia 3 Photo ofIkaztegia 3 Photo ofIkaztegia 3

Ikaztegia 3

Ikatza sortzeko prozesuaren hirugarren urratsera heltzeko 50m desbideratuko gara. Bidegurutzean bertan, lurretik oso gertu, Huecozabala edo Goikozabalako iturria dago, sarri urik gabe aurkitzen dena.

PictographWaypoint Altitude 3,521 ft
Photo ofBidegurutzeak. Utrillas Formazioa Photo ofBidegurutzeak. Utrillas Formazioa Photo ofBidegurutzeak. Utrillas Formazioa

Bidegurutzeak. Utrillas Formazioa

Huecozabala iturritik 25-50 m-ra, Bernodorantz doan pista gurutzatuko dugu. Hemen GR-1-a utziko dugu eta eskuinetik jarraituko dugu, Cruz del Castillorantz. Beste 50 bt m-ra, pistak kurba estua ematen duenean, eskuinera irtetzen den bidea hartuko dugu (markatuta dago). Orain arte, apenas ikusi dugu arroka edo azaleramendurik. Pagadia hareharri, lohiharri eta buztinen gainean hazi da, baina arroka horiek oso erraz degradatu eta lurzorua ematen dutenez zaila da ikustea. Bidean zehar eta batez ere bidean errekastoek higatutako eremuetan baino ezin dira ikusi lurzoruaren azpiko arrokak. Arrokarik arruntena hareharriak edo hareak dira, azken batean, pikorrak beraien artean lotura handirik ez dutenez erraz disgragatzen direlako. Arroka horiek Euskal Herriaren hegoaldean baino ez dira agertzen eta Utrillas Formazioa osatzen dute. Formazioa kontinente ingurune batean sortutako da, ibaiek baldintzatutako sedimentazio-ingurune batean.

PictographWaypoint Altitude 3,889 ft
Photo ofArroken lehen azaleramenduak. Ukipen geologikoa

Arroken lehen azaleramenduak. Ukipen geologikoa

Pagadia zeharkatu ondoren landaretzak bapateko aldaketa jasaten du, azpiko arroken izaera ere aldatu egin delako. Hemen Utrillas Formazioko eta arroka karbonatatuen arteko ukipen geologikoa ikus daiteke. Karbonatoen artean arroka desberdinak bereizten dira. Ezkerraldean ikusten den horma bertikala azalean grisak baino barrutik krema kolorekoak diren kareharriak ageri dira. Arroka oso konpaktua eta gogorra da birkristalduta dagoelako. Azpitik, kolore ilunagoa eta ehundura pikortsua duten kalkarenitak bereizten dira. Arroka laztanduz gero pikorren eraginaz azalera latza dela somatzen da. Bukatzeko bidean bertan tupakareharri nodulotsuan ikusten dira. Arroka karbonatatuak Utrillas Formazioaren gainetik daudenez eta gazteagoak direnez pentsa dezakegu ingurune sedimentarioa aldatu egin dela eta ibaiek baldintzatutako ingurune kontinental batetik sakonera gutxiko itsas-ingurune sedimentario batera igaro garela onartu behar da. Itsas-mailaren gorakadaren edo kontinentearen hondoratze progresiboaren eraginez itsasoak ingurune kontinentalak konkistatzen ditueneko prozesuari TRANSGRESIO deritzo.

PictographWaypoint Altitude 3,955 ft
Photo ofLagran edo Toro mendilepoa Photo ofLagran edo Toro mendilepoa

Lagran edo Toro mendilepoa

Kareharriz eratutako lautadak Lagraneko edo Toroko mendilepoa errepresentatzen du. Lautadaren bukaeran poste indikatzaile bat dago GR-38ko eta Cruz del Castillorako bideak adierazten dituena. GR-38-a "ardo eta arrainaren ibilbidea" bezala da ezaguna, eta Oion eta Bermio batzen ditu. Bere egunean merkataritza ibilbide garrantzitsuak izan ziren bideen aztarna gisa gelditu da. XV. mendetik XVIII.era Errioxa eta Bizkaiaren arteko arrain eta zereal trukaketarako erabili ziren bide horiek hasiera batean. Ondoren, beste hainbat produktuekin ere egin zuten negozioa (artilea, gatza, ozpina eta ardoa zein burdina). Kareharrizko lautadan "en echelon" motako diaklasak, sarri burdin oxidoz metalizatutakoak ikus daitezke. Kareharriek geruzapen ondulatua erakusten dute ere, itsasoko korronteek eragindakoa.

PictographWaypoint Altitude 4,511 ft
Photo ofMendi-magalaren eta paisaiaren aldaketa Photo ofMendi-magalaren eta paisaiaren aldaketa

Mendi-magalaren eta paisaiaren aldaketa

Toroko mendilepotik aurrera bidea ez dago horren ondo markatuta baina erraz jarraitzen da, asko direlako bertatik igarotzen diren mendizaleak. Pagoek eta ezpelek osatutako basoa zeharkatu ondoren paisaia guztiz zabalduko zaigu, Ebro arroko ikuspegi zoragarria utziz. Laguardia eta Biotipo Babestua osatzen duten inguruko urmael endorreikoak meso-sailinoak (gazitasuna 20 - 40 g/l) oso nabarmenak dira. Demanda eta Cameros mendizerrak urrunera ikusten dira ere. Bidean eskuinean izan dugun kareharri zurizko horma da gorago Cruz del Castilloko tontorra emango duena. Bertatik, Cruz del Castilloko eta Larrasako tontorrak ikusten dira ere, gehiago higatutako arroka eremu batengatik banatuta. Oro har, hegoalderanzko bergentzia erakusten duen ANTIKLINAL baten parte dira eta ikusten ari garena antiklinalaren ALPE ALDERANZTUA da. Horrela, azpitik gelditzen den Larrasa tontorra (Koniaziarreko kareharriak; 86 Ma), Turoniarreko tupen (92 Ma) azpitik eta biak Cruz del Castilloko tontorraren (Cenomaniarra; 96 Ma) azpitik daude. Beraz, material gazteagoak zaharragoen azpitik.

PictographWaypoint Altitude 4,610 ft
Photo ofLarrasa - Cruz del Castillo mendi-lepoa Photo ofLarrasa - Cruz del Castillo mendi-lepoa

Larrasa - Cruz del Castillo mendi-lepoa

Mendi-lepotik Cruz del Castilloko tontorra eta bertarainoko bidea ikusten dira. Era berean, mendi-lepotik Larrasako tontorreraino joan daiteke hegoalderantz, horretarako tarte batean eskalada txiki bat egin behar da. Mendi-lepoa ematen duten materialak, Turoniarreko tupak dira. Inguruko tonterretako kareharriak (Cruz del Castillo Cenomaniarra eta Larrasa Coniaziarra) baino askoz higakorragoa denez depresio nabarmena eratzen du. Cruz del Castillorako azken igoeran oso nabarmena da kareharriak pairatu duen haustura prozesu bortitza, Toloño mendizerrako zamalkadura eragin zuten konpresio-esfortzu indartsuek eragindakoa. Kareharri bretxoidea deritzo arroka horri.

PictographWaypoint Altitude 4,628 ft
Photo ofCruz del Castilloko tontorra Photo ofCruz del Castilloko tontorra Photo ofCruz del Castilloko tontorra

Cruz del Castilloko tontorra

Tontorrari izena ematen dion gurutzea kareharri bretxoideen gainean eraikita dago. Manuel Iradier Txangolari elkarteak eta Lagraneko udalek eraiki zuten. Toroko mendi-leporaino piezak mandoen gainean garraiatzen ziren, baina handik honaino mendizaleen bizkargainean ekarri ziren. Tontorretik dakusaguna zoragarria da: N-ra: landatutako eremuaren ostean Lagran eta gero Izkiko Parke Naturala. W eta E-ra: bata bestearen atzean Toloño mendizerrako tontorrak. Hurbilena hegoaldera Larrasa, Toloño mendizerrako altuena (1454 m), gero Palomares (1443 m); E.-ra aldiz, Peña del León (1392 m) eta San Tirso (1333 m). Gainera egun garbietan beste hainbat mendi enblematiko ikusten dira: Gorbeia, Anboto, Beriain,..... Toloñoko mendizerra E-W orientazioan luzatzen da eta ikusten diren geruzak okerdura handia dute baina beti hegoalderantz begira daude, hegoalderanzko BERGENTZIA dutela esan ohi dugu geologook. Ekialdera begiratuz gero oso nabarmena da nola iparraldean kokatutako Kretazeoko lurralde zaharragoak Arabako Errioxaren Miozenoko material gazteagoen gainetik kokatuta dauden. Arrokez osatutako olatu erraldoi bat, N-tik S-ra gutxienez 15 km-tan zehar mugitu zen, 25 miloi urteko denbora tarte batean. Prozesuari ZAMALKADURA deritzo.Z

Comments

    You can or this trail