BELOZKARRE(1171M) ZALHAGAINA (1055M) BOSTMENDIETA (1017M)
near Lacarry, Nouvelle-Aquitaine (France)
Viewed 41 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Bostmendieta gaina (Belozkarre eta Zalhagaina) Iratiko txaletak eta hegaztien behatokia den Organbidexka ren aurrekaldean dauden mendiak dira. Inguruan askoz ezagunagoa den Orhi mendiaren altzoan aurkitzen dira gailur hauek eta ondorioz ez dira Orhi bezain ezagunak suertatzen. Gure ibilbidea gailur hauek aurkitzen diren bost-mendieta gainetik hasi genuen. Bertaraino kotxez gerturatzeko Larraine herrixkatik Iratiko txaleteruntz doan errepidean Commission syndicale du Pays de Soule etxaldearen parean, iparralderuntz doan bidexka bat hartuaz irizten da. Bidexka hau Bostmendieta ingurunean dauden abeltzainek erabiltzen dute beraien aziendak kudeatzeko. Gainekaldeko larreak ganadu askoren bazkaleku dira. Bi gailurretatik Holtzarte arroilera, Nafar pirineoetara zein Orhi mendi aldera izugarrizko ikuspegiak daude.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments