Activity

Kartxela eta Binbaleta

Download

Trail photos

Photo ofKartxela eta Binbaleta Photo ofKartxela eta Binbaleta Photo ofKartxela eta Binbaleta

Author

Trail stats

Distance
7.26 mi
Elevation gain
2,149 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,149 ft
Max elevation
6,471 ft
TrailRank 
34
Min elevation
4,590 ft
Trail type
Loop
Coordinates
704
Uploaded
November 27, 2023
Be the first to clap
Share

near Zuriza, Aragon (Espagne)

Viewed 96 times, downloaded 3 times

Trail photos

Photo ofKartxela eta Binbaleta Photo ofKartxela eta Binbaleta Photo ofKartxela eta Binbaleta

Itinerary description

Belagua haranean dauden Kartxela eta Binbaleta mendiek mendebaldeko Pirinioetako talaia aparta osatzen dute. Bertatik bi mila metrotik gorako tontorrak ikusi ahal izango ditugu, hala nola, Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia, Txamantxoia edo Arlas. Inguruko tontorrik altuena izan arren, ez da Belaguako mendatera doan errepidetik ikusten, Keleta eta biak lotzen dituen kordalaren gibelean baitago. Ekialdetik begiratuta, mendi irisgarria da, batik bat errepidearen ondoan dauden Venta de Juan Pito, Yeguaceros edota Belaguako aterpearen ondotik abiatuz gero.

Angel Oloron aterpetxetik, Belaguako aterpea bezala ere ezaguna, GR12a hartuko dugu eta bidezidor erosoan zehar, ia desnibelik eta galerarik gabe, aurrera egingo dugu Arrakogoitiko lepora bidean. Uturrotxeko uraskaren ondora iritsiko gara Yeguaceroseko aparkalekutik datorren bidearen bat eginez. Izen bereko iturrik jasotako urak gordetzen ditu abereentzat. Ibilbidearen zati honetan aziendaren bidexkak bistakoak dira, guztiak norabide berean doaz eta denak ura dagoen lekuetara iristen dira.

Iturria atzean utzi eta Lakhura mendiaren magala zehartuko dugu txilar eta belar artean marrazten diren xenden barrena. Inguru hauetan kontu handiz ibili behar dugu, kareharria bustita badago, nahikoa labainkorra da eta. Igoerako bide zaharra belazeetatik igarotzen zen, igoera eta jaitsiera desberdinekin. GR 12aren trazadurak, berriz, aziendaren bidexken artean Arrakogoitirainoko altuera leun mantentzen zutenak bilatu zituen. Lepora heltzean, Kakuetako zintzurra goitik ikusteko aukera izango dugu. GR-12 edo Euskal Herriko ibilbidea, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera alderik alde zeharkatzen duen ibilbide luzea da eta Arrakogoitiko lepoan, Errege (GR-321) eta Kontrabandista bideekin (GR-321.1) bat egiten du. Zuberotarrek Urdaiteko lepoa ere deitzen diote honi.

Arrakogoitiko lepotik Kartxelara marrazten den bidea oso nabarmena da, hasieran aldats arina, baina Kartxelako lepora iritsi aurreko azken zatian aldapa pikoa eta atsedenik gabekoa da. Bigarren mendi-lepo honetan, Orhi eta Otsogorrigañaren ikuspegi ikusgarriak agertuko zaizkigu aurrez aurre, beren forma bereziengatik zerumugan nahastezinak direnak. GR bidea utzi eta hego-mendebalderantz zuzentzen den xenda hartuko dugu mendiaren azken malda gogorrari aurre eginez. Azken ahalegina besterik ez zaigu geratzen, sigi-sagan marrazten den malda pikoa izango dugu aurrez aurre, eta, behin gora iritsita, Kartxelako gailurra gertu ikusiko dugu. Bertara iristean, bi postontzi (S.C.D.R. Anaitasunak eta Alegria de Iruña Mendi Taldeak jarritakoak) eta panoramika bikaina izango ditugu.

Abiapuntura itzultzeko bide beretik beherantz egingo dugu Kartxelako leporaino, baina igotzeko erabili dugun xenda gure eskuinera utzita, ezkerretik marrazten den bidea hartuko dugu. Binbaletako lepora iristean, aldapa motz eta piko batek tontorreraino eramango gaitu (harri-piloa eta buzoi txiki bat). Bertatik dagoen ikuspegiaz gozatu eta gero, lepora itzuliko gara eta bertatik, mendiaren mendi-mazelan zehar marrazten den xendan barrena Arrakogoitiko lepora itzuli. Hemendik abiapuntura itzultzeko igotzeko erabili dugun bide beretik beteko dugu.

Waypoints

PictographMountain hut Altitude 4,680 ft
Photo ofBelaguako aterpea

Belaguako aterpea

PictographMountain pass Altitude 4,642 ft
Photo ofArrakogoitiko lepoa

Arrakogoitiko lepoa

PictographMountain pass Altitude 5,939 ft
Photo ofKartxelako lepoa

Kartxelako lepoa

PictographSummit Altitude 6,465 ft

Kartxela

PictographMountain pass Altitude 5,489 ft
Photo ofBimbaletako lepoa

Bimbaletako lepoa

PictographSummit Altitude 5,709 ft
Photo ofBinbaleta

Binbaleta

PictographWaypoint Altitude 5,070 ft

GR-12

Comments

    You can or this trail