Iribas-Haitzarratetako iturburua-Ata-ARTXUETA (1322m)-Otsoita haitzuloa-Iribas
near Iribas, Navarra (España)
Viewed 182 times, downloaded 7 times
Trail photos
Itinerary description
(2020-09-05)
Egun pasako mendi ibilaldia Aralarko mendialdean.
4 orduko igoera + atsedenaldia + 2 ordu t'erdiko jeitsiera.
Txangoa Iribas herrian abiatzen da. Autoa bertan utzi daiteke.
Lehenik Ertzilla erreka aldera jeitsko gara, honetarako herrira sartu baino lehenagoko azken bihurgunean pista bat dago ezkerretara, honi jarraituz hasiko gara eta berehala eskuinera ikusten den bidezidorrari jarraituko diogu.
Hala senda honi jarraituz egingo dugu bidea orduerdi batez Aitzarratetako iturburura irisi arte. Hemen ibaiaren harkaitz arteko iturburuaz eta bere ur garden der eta ikusgarriaz gozatuko dugu.
Ondoren Aralar aldera doan senda estu bat hartuko dugu basoan gora, aurrerago bidea zabaldu egiten da pagadi basoan barrena eta honela jarraituko dugu ordubete inguruz. Gero langa bat pasa eta Ziñikuko lepora iritsko gara, hemendik aurrera Aralarko Partzuergoan barna ibiliko gara. Lepo honetan trikuharri ugari ikusteko parada izango dugu, bidearen ondoan bertan daude, hortaz arazorik gabe bisita daitezke, nik adibidez, "Ziñikuko Gurutze", eta "Seaskoain I eta II" ikusi nituen.
Jarraian Atako zelaian sartuko gara, hau belardi zabal bat da ardiak eta behiak bertan bazkatzen direlarik, ni igo nintzen egunean belaino itxia zegoen eta ez zen bere osotasunean ikusten baina eguraldi onarekin berezia izango da. Edonola, zelai gune hau pasa eta Artxueta (1322m) tontorrerako bideari jarraituko diogu. Atako mendebaleko langa pasa eta ezkerretara senda bat ikusiko dugu, hau hartu eta gora etengabe, bidea estu samarra basoan zehar baina garbi eta argi ikusten da. Ordubetean Artxuetako (1322m) tontorrean egongo gara.
Nik tontorra egin eta mendebalderako gandorrean zehar jetsi nintzen orduerdi batez Ezezeta aldeko iturrira, bertan atsedena hartu eta zerbait jateko asmoz.
Arratsalderako itzulera bideari ekin behar zaio, apur bat luzea ere egiten da-eta. Lehenik Aralarko Partzuergotik irtetzeko hesi-langa pasako dugu eta pagadi batean barrena jeitsiko gara, senda erraz jarraitzeko bezalakoa da, gps-ren baten laguntza gomendagarria bada ere.
Orduerdi batean Zubarrieta trikuharriaren ondotik pasako gara, eta aurrera eginez beste orduerdi pasastxoan Aralarko errepidera irtengo gara, hau gurutzatu eta basoan barna Otsoitako leizera iritsiko gara berehala. Leize honek sarrera bi aldeetatik du, senda berari jarraituz batetik sartu eta bestetik irten daiteke bidea utzi gabe. Izugarria da bertatik ikustea.
Oraindik bidea gelditzen da, hurrengo tarte hau baso eta zelai arten doa, ordubetean Aitzarretetako iturbururen parera iritsko gara, eta hemendik Iribas herrira ordu erdian pistari jarraituz.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments