IPARRALDEKO BASOAK. Holtzarteko arroilea eta Olhadubiko basoa Logibartik
near Larrau, Nouvelle-Aquitaine (France)
Viewed 340 times, downloaded 17 times
Trail photos
Itinerary description
Pirineoetako baso eta arroiletan ibilteak ia ez dau behar aurkezpenik edertasunari bajagoko: mendi-hegats pikeak, arroilak eta ibar sakonak, pagadiak, ibai eta erreka naro eta basatiak… zer ez dabe Pirineoak! Eta Euskal Herrikoak apalak badira be, nongura txoko bakanak gordetzen ditue, zer esanik ez Zuberoan. Bertan Pirineoak apal izateari uzten hasten dira, eta goi Pirineoetako balio handiak erakusten hasi. Gainera, ohikoa ez dan lez, goi Pirineoaren hasiera honetan arroila moltso bat batu da, euskaldunontzat opari. Arroila horreetariko bat, entzute handikoa, ezagutuko dogu ibilbide oso klasiko honetan, bai eta bere pagadia be.
Zuberoko Basabürüan gagoz, Larraine herritik hurrean.
IBILBIDEA
APARKALEKUTIK
Aparkaleku bi dagoz, ostatu banaren alboan. Geuk behekoa aukeratu dogu, baina bardin hartu zeinke goragokoa, tokirik badau, eta joan-etorrian 500 bat metro kenduko deutsazu ibilbideari.
ZUBIRARAINO
Ibaiaren gaineko zubia zeharkatu eta pagadian gagoz, baita arroilearen hasieran be. Hasieran bidea zabala eta goxoa da, baina laster hasiko da aldats gora eta harritsua izaten; zelangura be, ez da lar aldastsua, ez lar malkartsua, ohiko ibiltariarentzat. Halanda be, astiro ibili jasteko aukeratu badozu, oso labankorra izan leiteke eta.
Une jakin baten basotik urtengo dogu, eta arroilearen gainera heltzen garanean Holtzarteko zubiagaz topez egingo. Aiko hor zubia! Bazter ederra, beinke!
ARROILEAREN ADARRA INGURATZEN
Arroilea adar bitan banatzen da: hegoaldera zuzen doana Binbaleta eta Kartxela mendien arteko lepora zuzentzen da, Belaguako gainaldera; hego-sortalderantz joten dauenak Sakhiko Axurterri gainerari begiratzen deutsa, Binbaletaren aurre-tontor bati.
Geuk bigarren adar hori inguratu behar dogu. Zubitik aurrera bide zabalez joango gara gora, basoan ostera be. Ingurua barriro zelai danean, arroilearen adarra inguratzen hasiko gara, aldats barik. Arroilearen azken muturrean zubia dago errekearen gainetik igaroteko.
MENDI-HEGALEAN ZEHAR. Zubia igarota, norabidea guztiz aldatzen da, orain artez joten dogulako iparralderantz. Laster basotik urtengo dogu, eta bedarrezko hegal pikean zehar ibili, zelai, bidexka estu batez. Ezelako problemarik ez dan arren, zati batzuetan komeni da olgetan ez ibiltea. Azkenean, bidexkak gora egiten dau lepo bateraino.
ALDATS BEHERA
Lepotik Santa Grazira doan burdi-bide zabal baten ibiliko gara. Gero bide hori itxi eta mendebalderantz joz, behera hasiko gara itzulbidean, hasieran leun, gero aldats pikean. Aldats hori basotik irten eta atoan hasten da, baina hasieran leun doa behera, eta gero eta pikeago. Zelangura be, ez da inoiz lar deserosoa, tokirik txarrenetan mailatxo batzuen laguntza dogu eta.
Azken zatian, aparkalekutik hurrean, pagadian sartzen da ostera be; lehenago, barriz, Larraine herriaren eta mendi-inguruaren ikuspegi ederrak eskainiko deuskuz.

Waypoints
Waypoint
1,224 ft
0000406
Waypoint
1,262 ft
0000410
Izena: Segment: 1
Hasiera ordua: 11:30 2021(e)ko uzt. 10(a)
Amaiera ordua: 16:30 2021(e)ko uzt. 10(a)
Ibilitako distantzia: 13,4km (05:00)
Denbora mugitzen: 04:40
Batezbesteko abiadura: 2,68 km/h
Abiadura mugimenduan: 2,86 km/h
Gehineko abiadura: 7,79 km/h
Gutxienezko altuera: 356 m
Gehienezko altuera: 984 m
Igoera abiadura: 402,6 m/h
Jaitsiera abiadura: 399,9 m/h
Altitude irabazia: 896 m
Altitude-galera: 909 m
Igoera-denbora: 02:13
Jaitsiera-denbora: 02:16
You can add a comment or review this trail
Comments