Iparla - Tutulua - Astate - Buztanzelhai(Lauordena) - Kuarteleko Lepoa, Izpegi mendatetik
near Saint-Étienne-de-Baïgorry, Nouvelle-Aquitaine (Francia)
Viewed 45 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Izpegi mendatean aparkatu genuen. Hasiera batean mendatean beheruntz egin behar dugu pista bat hartzeko, eta mendi magala jarraituz Harrietako lepoa hartu. Hemendik gora aldapa ederra dago hurrengo gaina harrapatu arte. Bi bide daude igoera hau egiteko, bata GRa jarraituz edo bestela aldameneko bidexka hartuz. Guk igoera bidexkatik egin genuen eta buelta GRa jarraituz (nire gomendioa horrela egitea da). Goialdean, lehenengo Hego Iparla pasatzen dugu, gero Erdiko Iparla eta azkenik Iparla gailurrera iritsi gara.
Itzuleran, GRa jarraituz, Tutulua pasatzen dugu eta Harrietako lepora jaitsi gara kontu handiz, aldapa pikoa dagoelako. Hemendik, berriro gora egin dugu Astate eta Buztanzelhai pasatzeko. Bide honetatik Iparraldeko bistak izugarriak dira ibilbide guztian zehar bezala. Gero Buztanzelhaiko lepora jaitsi gara, hau ere kontu handiz aldapagatik, eta azken zatian mendi kaskoa jarraituz Izpegi mendatera iritsi gara.
Ibilbide ederra. Luzeragatik eta metro pilaketagatik ertaina bezala markatu dugu.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments