Intza-Alixateko Muñoa-Zotzillune-Antzustelako lepoa-Aranbeltz-Artzoingo muñoa-Intza
near Intza, Navarra (España)
Viewed 65 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zaila da, Alixateko muñora igotzeko dagoen aldaparengatik, Zelarretako maldan txendarik ez dagoelako eta Aranbeltz parean, berriro ere txenda garbirik ez dagoelako. Toki batzuetan oso maldan pikoak daude zeharretara eta kontu haundiz ibili behar da.
Intzako plazatik goruntz abiatuko gara eta lehenengo bidegurutzean eskuinetara hartuta Presaneara iritsiko gara hormigoizko bidean. Hemen txenda bat topatuko dugu eta hau jarraituta eskuineko bidegurutzea hartu behar da. Jarraitu dudan bide nagusiena jarraituta ez gara Aitzautsitara iritsiko (sasi artean ibili naiz bertara iristeko). Hoberena, eskuinetara hartu eta 50 metrotara +/- ezkerraldean dagoen haritz haundi batetara iristean, bidea utzi eta ezkerreko txendan sartu behar da zuzenean Aitzautsitara iristeko.
Aitzautsitatik gora bidea asko zailtzen da Alixateko muñora iristeko. Bertan gaudela Bagoneta bidea hartu eta Altzilla errekara (lehortuta) iritsiko gara. Ezkerrera egin eta zeharka Zelarretako malkorrera iritsita garbi ikusiko dugu egin beharreko bidea, Antzustelako lepoa justu gure begi aurrean ikusiko bait dugu, bestaldeko maldan eta altuera berdinean.
Ezkerretik, zeharka joango gara Zelarretako maldan altuerarik galdu gabe. Txoko batetara iristean Zotzillunen egongo gara eta eskuineko txenda hartuko dugu. Goimuñeko malkorraren azpitik pare bat errekatxo pasa eta Antzustelako lepora iritsiko gara.
Hemendik aurrera oso bide garbia izango dugu Aranbeltzeraino. Ondoren ez dugu bide garbirik topatuko eta nolahala joan behar da azkenik Artzoingo muñora iristeko.
Hemendik behera txenda ongi ikusten da eta Legartza erreka gurutzatu eta behera eginez Urrutiko borda, Domingoneko borda eta Telleriatik pasa eta gero Auntzin auzora iritsiko gara. Hemen hormigoizko bidea hartu eta berehala Intzako plazan gaude

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments