Activity

Intsusburu 2017-10-04

Download

Trail photos

Photo ofIntsusburu 2017-10-04 Photo ofIntsusburu 2017-10-04 Photo ofIntsusburu 2017-10-04

Author

Trail stats

Distance
4.16 mi
Elevation gain
1,434 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,434 ft
Max elevation
3,110 ft
TrailRank 
55
Min elevation
1,760 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 43 minutes
Coordinates
691
Uploaded
October 21, 2017
Recorded
October 2017
Share

near Altsasu, Navarra (España)

Viewed 783 times, downloaded 20 times

Trail photos

Photo ofIntsusburu 2017-10-04 Photo ofIntsusburu 2017-10-04 Photo ofIntsusburu 2017-10-04

Itinerary description

Urdiaingo igerilekuetatik atera eta Intsusburu mendirako igoera zuzena, itzulera ertaroko galtzadatik egiteko.

GR-12 aren gelditzen zen zatia margotzeko helburuarekin Intsusburu mendira zuzenean igo eta handik Etxegarate aldeko zatia, basoan barna margotzeko irteera. Bertan aurkeztu egiten dudana ordea soilik Beotegiko Murkoa Trikuharrira arte garbitua.

Aparkalekutik oso gertu dugu Arroila, eta bertan metalezko ate bat dago, hori gainditu eta pistatik jarraitu apur bat eskuinetik abiatzen den pistatik jarraitzeko. Errekatxoa zeharkatzeko zubi bat dago.





 Metalezko atea.

Arroilaren bertze aldea.

Bidegurutzea. Itzuleran ezkerretik jaitsiko gara.
Eskuineko pistatik zatitxo bat egingo dugu, ezker aldetik abiatzen lurrezko bide edo pista batetik utzi arte.


Pista gune hoetan utziko dugu. Ezkerretik lurrezkoa abiatzen den bidetik, baina ez zuzen doanetik.

Bide edo zura ateratzeko pistatxoa gorat doa baina igoera zuzeneago egiteko maiz bideak bertze leku batzuetatik doa, horregatik bidegurutze batzuk izango ditugu. Hala ere pista jarraituz gero eta mendi magal hori utzi gabe ia galtzadaraino igoko gara ere.







Bidearen ezkerreko aldean aurreneko tumulu bat topatuko dugu. Harri metatuak dira eta ez du inolako izendetegirik edo kartelik. Eremu honetan, Nafarroa aldean dauden historiaurreko aztarnekin gertatuko den moduan. Nahiz eta basoak nahiko estalia izan arreta apur bat jarriz harri metatuak pista ematen dzkigute





Basoan barne altuera irabasiko dugu. Udazkenean jendeak ontto bila dabilen bitartean neronek margoketa lanak ditudanez, soilik argazkien bidez bidean ikusitako ziza ikusgarriak argazkien bidez biltzen ditut.








Gorago galtzada zaharrarekin elkartuko gara. Oraingoan zuzen gurutzatu eta gora jarraituko dugularik. Duela bi urte edo garbitutako bide zaharra da, tamainagatik badirudi erdi arokoa izango dela baina herritar batzuk diote erromatar galtzada dela. Ez dut uste erdi arokoa denik baina egia da bere xarma baduela. Mandazaien bidea da eta Ataun arte doa. Baina historia aurretik erabilitako bidea dela erran daiteke, gorako bide honetan ikusgai ditugun aztarnategiak ikusita. Apika Erromatar garaian ere erabili izan zitekeen Pasaia Donibanera iristeko. Dokumentaturik dago XIII. mendetik eta badirudi erabilera nagusia XVII eta XVIII. mendeetan zehar izan zuela, mandazainek komertzio bide garrantzitsu bezala erabiltzen bai zuten. Bere izena BERNOA galtzada da. . Hala ere udazkenak agudo estaltzen hasia da eta udaberrian ezagutu nuenean baina zailagoa da harriak ikustea, zati batzuetan bederen.





Gorago pista zabalagoa egiten da eta gailurretik gertuago bertze historia aurreko tumulu bat ikusgai izango dugu. Oraingoan ere bidearen ezker aldean.


 Historia aurreko tumulua.






Poliki poliki Intsusburu mendiko tontorrera iritsiko gara. Hesia zeharkatu eta Gipuzkoan sartu egiten garenez, oraingoan historia aurreko aurriak izendatu egiten duten karteltxoak irakurgai izango ditugu. Aurrez aurre Intsusburuko trikuharria izango dugu eta bere aldamenean tontorraren buzoia.


 Intsusburuko trikuharria.










Tontorra bertan dago,




baina aldapa jaistea interesgarria iruditzen zait, Beotegiko Murkoa trikuharriraino joateko. Nafarroan dagoen trikuharri polit bat da, hortaz berriz hesia gainditu beharko dugu bisitatu ahal izateko.


 Beotegiko Murkoa trikuharria




GEHIAGO IRAKURTZEKO:http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/10/urdiaingo-igerilekuak-intsusburu.html

Waypoints

PictographCar park Altitude 1,863 ft
Photo ofAbiapuntua3

Abiapuntua3

Urdiaingo igerilekuetatik gertu dagoen aparkalekua

PictographWaypoint Altitude 1,776 ft
Photo ofATEA Photo ofATEA

ATEA

Hasieran pista itxita dagoenez metalezko ate izango dugu. Eskuinetik gainditzerik dago, errekatxoaren aldamenetik.

Photo ofBeotegiko Murkoa TRIKUHARRIA Photo ofBeotegiko Murkoa TRIKUHARRIA Photo ofBeotegiko Murkoa TRIKUHARRIA

Beotegiko Murkoa TRIKUHARRIA

Trikuharri polita. Nafarroako aldean izanik ez dauka izendapen kartelik. Hesia gainditu beharra dago bisitatu ahal izateko.

PictographIntersection Altitude 1,801 ft
Photo ofBidegurutze 01 ES

Bidegurutze 01 ES

Pistak dira. Eskuineko aldetik joan behar dugu oraingoan

PictographIntersection Altitude 1,872 ft
Photo ofBidegurutze 02 Ezker Photo ofBidegurutze 02 Ezker

Bidegurutze 02 Ezker

Pista nagusitik irten. Ezkerretik lurrezko bidea hartu ez zuzenago zabalagoa ikusten denetik.

PictographIntersection Altitude 2,110 ft
Photo ofBidegurutze 03 eskuin

Bidegurutze 03 eskuin

Pista, zura ateratzekoa dena igoera luzeagoa duenez, eskuinetik bidexka batetik murriztuko dugu.

PictographIntersection Altitude 2,195 ft
Photo ofBidegurutze 04 Pistara

Bidegurutze 04 Pistara

Berriz ere pistarekin topo egingo dugu.

PictographIntersection Altitude 2,218 ft
Photo ofBidegurutze 05 Ezkerrera

Bidegurutze 05 Ezkerrera

Pistatik igo metro batzuk eta ondoren ezkerretatik zuzenago igotzen denara pasa.

PictographIntersection Altitude 2,390 ft
Photo ofBidegurutze 06 Pistara

Bidegurutze 06 Pistara

Pista zabalagora pasako gara.

PictographIntersection Altitude 2,558 ft
Photo ofBidegurutze 07 Ezkerrera

Bidegurutze 07 Ezkerrera

Ezkerretatik segi

PictographIntersection Altitude 2,744 ft
Photo ofBidegurutze 08 Zuzen

Bidegurutze 08 Zuzen

Galtzada gainditu eta zuzen doan pistatik igo.

Photo ofBernoako Galtzada zaharra Photo ofBernoako Galtzada zaharra Photo ofBernoako Galtzada zaharra

Bernoako Galtzada zaharra

Bernoako galtzada. Mandozain bidea dela argi da. Duela pare bat urte garbitu zutena. Jaitsiera bertatik egingo dugu

PictographSummit Altitude 3,084 ft
Photo ofIntsusburu Photo ofIntsusburu

Intsusburu

Intsusburu mendiko tontorra.

PictographIntersection Altitude 1,927 ft
Photo ofPISTARA

PISTARA

Jaitsieran galtzadaren bukaera. Pista berriak galtzada zaharra desagertarazi dute puntu honetatik aurrera.

Photo ofTRIKUHARRIA INTSUSBURU Photo ofTRIKUHARRIA INTSUSBURU Photo ofTRIKUHARRIA INTSUSBURU

TRIKUHARRIA INTSUSBURU

Trikuharri polita. Erreparatu harri handian petroglifoa dirudien zatian.

Photo ofTUMULO 01 Photo ofTUMULO 01

TUMULO 01

Pistatik ezkerretara ikusgai izango dugun tumulu bat.

Photo ofTUMULO 02 Photo ofTUMULO 02 Photo ofTUMULO 02

TUMULO 02

Pistatik ezkerretara ikusgai izango dugun tumulu bat. Aurrekoa baino handiagoa

Comments

    You can or this trail