IBILBIDE HISTORIKOAK. Samanoko kastroa-Castrum (S)amani. Castro Urdialesen jatorriaren bila
near Sámano, Cantabria (España)
Viewed 153 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
IBILBIDEA
Ibilbide honetan Sámanoko kastrora hurreratuko gara, Castro Urdialesen sorreraren bila. Hasieran burdi-bide zatar eta narras baten ibiliko gara, alde karstikoan gora sartzen dan bide zabalagaz batu arte. Bihurgune baten bidea itxi eta aldats gora hasiko gara, bide argi barik. Aldatsaren zati pikea igon eta gero ezkerretara joko dogu labar artean doan korridore edo karrajuaren bila. Eta berak eroango gauz kastroaren hegoaldeko ateraino. Kastrotik goialdean zehar urtengo dogu, hango harresia ikusita.
Ostera be beheko bide zabalean gagozala, bideari hego-sortalderantz jarraituko deutsagu, hurrean dagoan harribitxi baten bila: elordia. Gitxitan ikusi daikegu elorri tantaiz osoturiko basotxu bat. Ez galdu aukerea.
Eta handik itzuliko gara autoa itxitako tokira.
KASTROA
Kastroak 10 hektarea dauka. Uste da kastroan 800 urtetan bizi izan zirala, Brontze Aroaren amaieratik eta Burdin Aro osoan zehar.
Uste da kastro hau dala antxinako Oppidum (S)Amanorum izenagaz ezagutzen dana. Pliniok bere Naturalis Historian (IV,1,10) aitazen dau inguru honetan (S)amani herria egoala, eta hantxe erromatarren aurreko portu bat egoala, Portus Amanum. Hantxe bertan erromatarrak Flaviobriga eregi eben, gaurko Castro Urdiales. Halan, leitekena Sámano herriaren izena Burdin Aroko jente haren gomutagarria izatea.
Kastroa Burdin Arokoa da. Antxinateko erromatar iturrien arabera (Ptolomeo, Plinio, Estrabon), bizilagunak autrigoiak izan eitekezan, Galdameko Pico Moroko kastrokoak bezala. (https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/pico-moroko-kastroa-galdames-gure-triskantza-maiteak-75464341). Baina, seguruenik holan izango bazan be, tentuz ibili behar da erromatar hareek esandakoakaz. Leinuen banaketari bajagoko, iturri zaharrak sarritan zehaztasun bakoak eta kontraesankorrak dira-eta, seguruenik informazino desbardina euki ebelako; gainera, erromatarren sailkapen-erispidea ez da ezaguna, eta helburu administratiboa eukala, beharbada ez zan guztiz egokitzen orduko banaketa etnikoari.
Zelangura be, orduko kultura materiala zeltikoa izaten zan. Kultura materialak, ostera, ez dau hizkuntzea erabagiten, ez gaur ez garai hareetan. Baleiteke hizkuntza indoeurparren bat izatea, beharbada zeltifikatua edo zeltar enborrekoa. Inguruko toponimiak ez dau zantzu handirik emoten euskaldunen arbasoak izan eitekezala pentsateko.
Abeltzaintzea izango zan euran jarduera Nagusia. Osterantzean, gauza jakina da kastroak eta oppidumak lurraldearen bailara bat kontrolatzen ebela, eta sarritan ibaiak banatzen zituezala kastroen arteko kontrol-eremuak.
ITURRIA: http://www.regiocantabrorum.es/publicaciones/castro_penia_de_samano
Informazino gehiago gura badozu, webgune honetan bide bat daukazu:
https://castrourdialesverde.wordpress.com/2014/05/10/80-personas-visitaron-el-castro-prerromano-de-samano-con-castroverde/
Eta badaziku: kareharrietan beti kontuz ibili.

Waypoints
Waypoint
670 ft
Sangazako atea (iparraldea)
You can add a comment or review this trail
Comments