Huelga Utrera - Pontones
near Poyotello, Andalucía (España)
Viewed 34 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Poyotellotik jaitsi ginenean Huelga Utrera, Charco del Humo eta Pontones adierazten dituzten idazkunetatik 500 bat metrora hasi ginen ibilbide hau marrazten gure beste GPS honetan lehenengo herriaren norantzan. Bide nagusia da Pontones eta Huelga Utrera artean eta luzea izan arren ez dago galtzerik. Hortaz, aurreko azalpenean esan dugun lez, HUn bazkaldu ostean itzultzeari ekin genion eta, El Mirador eta adierzaleak atzean utzirik, el Charco del Humora abiatu ginen. Gero igoaldi, ez gogorra baina astun egin zitzaiguna neke metatuarengatik, gainditu ostean errekatik aldentzen joan ginen garaiera hartzen genuen ahala eta pixkana-pixkanaka berriz hurbidu ginen Pontonesa gerturatzean. Bide erosoa baina luzea izan zen basoak babestuta batzuetan eta, herrira iritsita, garagardoa bezain eskertzekoa zen tarte luze batean eserita egotea.
Waypoints
Intersection
3,901 ft
Idazkunak
hona iritsi ginen Poyotellotik jaistean. Esmuinera joan ginen Huelga Utrera joateko eta hemendik igaro ginen berriz Charco del Humora eta Pontonesera joateko. Gune honetatik gertu, baina El Miradorrera iritsi barik, ipini genuen abian bigarren GPSa.
Waypoint
4,354 ft
Pontones
Pontonestik irten eta berehala has daiteke Huelga Utreratik ekarri gintuen bidea eta, noski, Poyotellora joateko beste era bat.
You can add a comment or review this trail
Comments