Activity

Hozta.Beltxu.Hozta

Download

Trail photos

Photo ofHozta.Beltxu.Hozta Photo ofHozta.Beltxu.Hozta Photo ofHozta.Beltxu.Hozta

Author

Trail stats

Distance
7.44 mi
Elevation gain
2,707 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,707 ft
Max elevation
3,726 ft
TrailRank 
51
Min elevation
3,726 ft
Trail type
Loop
Moving time
3 hours 49 minutes
Time
6 hours 19 minutes
Coordinates
2085
Uploaded
January 31, 2024
Recorded
January 2024
Share

near Hosta, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 37 times, downloaded 5 times

Trail photos

Photo ofHozta.Beltxu.Hozta Photo ofHozta.Beltxu.Hozta Photo ofHozta.Beltxu.Hozta

Itinerary description

Bi lagun Donostiatik etorri gara Hoztara Beltxu igotzeko asmoarekin. Bertara iristeko, aukerarik onena, Donibane Garazitik Oskitxeko errepidea hartzea da eta Donaixti baino lehen ezkerrera egitea. Guk Lekunberritik igotzen den errepidea hartu dugu eta esan beharra dago errepidea oso estua, aldapatsua eta kurbaz josita dagoela.
Hoztan gaudela frontoiaren aldameneko plazatxoan aparkatu dugu. Bide arrastoan ikusten den bezala orratzen kontrako noranzkoan egin dugu gaurko eskursioa. Nik horrela egitea gomendatuko nuke, izan ere kontrara eginez aldapa are pikoagoa dela iruditzen zait.
Lehen 40 minutuak errepidean egin ditugu (04 bidegunea).
Hor baserri baten aldamenean langa bat pasatu eta soro batean sartu gara. Artalde bat dago aldamenean alhatzen (bazkatzen) eta gu ikusitakoan guregana etorri dira ziztu bizian. Nonbait artzainarekin konfunditu gaituzte.
06 bidegunean sasiz jositako inguru batean sartu gara 07 bideguneraino (1h 10 min). Ez da oso tarte luzea izan. Gero mendian gora jo dugu inolako biderik gabe. Honakoa azpimarratu nahi dut. Negua izanik ez dago ez garorik, ez belar alturik, ez sasi itxirik. Pentsatzen dut udan, beharbada, zailagoa izango dela hemendik ibiltzea. Kontuan hartzeko detaile garrantzitsua da. Hala ere, goraino egin ahal izan dugu nahiko modu erosoan.
08 bidegunean bide zabal eta eroso batekin topo egin dugu (2 h 35 min). Hortik tontorreraino inolako problemarik ez. Ikuspegiaz gozatuz iritsi gara tontorrera ( 3h 25 min).
Jaitsiera nahiko pikoa da baina egingarria.
Une batean badirudi sasiak eta sastrakak bidea guztiz itxi behar duela baina gure lasaitasunerako deseroso samar bada ere aurrera egiten dugu.
18. bidegunean bide eroso bat hartuko dugu eta, hortik aurrera, ez dugu inolako problemarik izango. ( 5h 15 min).
Sei ordu eta 20 mintu geroago herrian gara berriro ere.
Denborak laburtu daitezke; oso poliki ibili gara.
Ibilbidea zaila bezala sailkatuko dut (+ 65-entzat). Tarte luze samarretan sasiz eta garoz estalitako terrenoan ibili gara. Aurreago esan bezala neguan ez da sobera deserosoa baina udan problema bat izan daiteke. Ez dugu inolako seinale-tantaiarik ez eta cairn-ik ikusi bide osoan.
08 bidegunean (2 h 35 min).

Waypoints

PictographIntersection Altitude 1,046 ft
Photo of01. Ezker. 7 min

01. Ezker. 7 min

PictographIntersection Altitude 1,097 ft
Photo of02. Berroeta bidea. Ezker

02. Berroeta bidea. Ezker

PictographWaypoint Altitude 1,368 ft
Photo of03. Berriz errepidean

03. Berriz errepidean

PictographIntersection Altitude 1,511 ft
Photo of04. Ezker. Langa. 40 min. Utzi errepidea

04. Ezker. Langa. 40 min. Utzi errepidea

PictographIntersection Altitude 1,570 ft
Photo of05. Ezker

05. Ezker

PictographWaypoint Altitude 1,655 ft
Photo of06. Sasiak

06. Sasiak

PictographWaypoint Altitude 1,796 ft
Photo of07. Xendatxoa. 1 h 9 min

07. Xendatxoa. 1 h 9 min

PictographWaypoint Altitude 2,950 ft
Photo of08. Azkenik, bide erosoa. 2 h 35

08. Azkenik, bide erosoa. 2 h 35

PictographWaypoint Altitude 3,045 ft
Photo of09. Pista

09. Pista

PictographWaypoint Altitude 3,076 ft
Photo of10. Lahintzako cayolar

10. Lahintzako cayolar

PictographSummit Altitude 3,696 ft
Photo of11. Beltxu. 3 h 25 min

11. Beltxu. 3 h 25 min

PictographWaypoint Altitude 3,311 ft
Photo of12. Pista. Honaino jaitsiera pikoa

12. Pista. Honaino jaitsiera pikoa

PictographWaypoint Altitude 2,342 ft
Photo of13. Autoz igo nehi dutenentzat. 4 h 35

13. Autoz igo nehi dutenentzat. 4 h 35

PictographIntersection Altitude 2,340 ft
Photo of14. Ezker

14. Ezker

PictographIntersection Altitude 2,231 ft
Photo of15. Ezker

15. Ezker

PictographIntersection Altitude 2,022 ft
Photo of16. Ezker . 5 h

16. Ezker . 5 h

PictographWaypoint Altitude 1,788 ft
Photo of17. Oztopoa

17. Oztopoa

PictographIntersection Altitude 1,628 ft
Photo of18. Eskuin. Bide erosoa. 5h 15

18. Eskuin. Bide erosoa. 5h 15

PictographIntersection Altitude 1,465 ft
Photo of19. Baserria eta errepidea

19. Baserria eta errepidea

PictographWaypoint Altitude 1,265 ft
Photo of20. Bidegunea

20. Bidegunea

PictographWaypoint Altitude 1,130 ft
Photo of21. Bidegunea

21. Bidegunea

Comments

    You can or this trail