HISTORIAURREKO BAILARA (DEBA)
near Sasiola, País Vasco (España)
Viewed 87 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Deban hasi eta ibaiaren gainaldeko bide zaharretik Sasiolarantz abiatuko gara. Ibilbidea, zati handi batean, Ermitia mendiaren hegaletik doa. Inguru honetan, besteak beste, Ermitia eta Praileaitz kobazuloak eta balio handiko historiaurreko aztarnategi paleolitiko garrantzitsu asko daude. Deba portutik hasten da ibilbidea. Bertan dago informazioa. Hasieran edo bukaeran, berdin da, itsasertzera, hondartzara ere joan beharra dago. Informazio asko dago bidean eta ibilbidea ederra da. Bide batez pasatuko gara Artzabal eta Casacampoko paduretatik. Merezi dute ku-ku bat egitea ere. Goiz edo arratsalde batean lasai egiten da guztia.
Waypoints
SASIOLAKO PIRAMIDEAK
Sei kobazuloren aztarnak aurrez aurre. Ikuspegi, berriz, zoragarria, aurrez aurre Deba ibaiaren meandroa dugula.
ZUBIA (ERROTONDA)
Goitik zeharkatuko dugu, baina KONTUZ errotondan; ZEBRA BIDEA DAGO. Debatik Mutrikura pasatuko gara.
ARTZABAL-CASACAMPO PADURAK
Merezi du desbideratzea eta Artzabalgo paduraz disfrutatzea. Aukeran. Informazio gehiago: file:///C:/Users/iramirezdeokariz/Downloads/ibaiko_padurakeu_es.pdf
CASACAMPO PADURA
Deba ibaia aurrez aurre dugu. Hemendik Deba ibaiaren gaineko eta zaharberritutako zubia pasatzea falta zaigu, Debako portuarekin bat eginez.
HASIERA-BUKAERA (APARKALEKUA)
Hemen ibilbidearen nahi beste informazio dugu. Orain, ostera, hondartza aldera joko dugu.
FLYSCH BELTZA (ZAHARRA)
Debako hondartza. Fysch zaharra fondoan ikus daiteke. Gero, hasierara itzuliko gara.
HASIERA-BUKAERA
Bukatu dugu ibilbidea. Denbora badugu Debako alderdi zaharrak merezi du bisita bat; zer esanik ez bere parrokian.
You can add a comment or review this trail
Comments