Activity

Haranbeltzeko kapera

Download

Trail photos

Photo ofHaranbeltzeko kapera Photo ofHaranbeltzeko kapera Photo ofHaranbeltzeko kapera

Author

Trail stats

Distance
6.97 mi
Elevation gain
1,053 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,053 ft
Max elevation
827 ft
TrailRank 
23
Min elevation
827 ft
Trail type
Loop
Coordinates
216
Uploaded
June 18, 2022
Be the first to clap
Share

near Ostabat, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 247 times, downloaded 8 times

Trail photos

Photo ofHaranbeltzeko kapera Photo ofHaranbeltzeko kapera Photo ofHaranbeltzeko kapera

Itinerary description

Izurako enparantzatik abiatuko gara. Etxe bikainen artean maldan behera egingo dugu eta ezker aldetik hartuta Hiri behera edo Irizola auzora jaitsiko gara. Garai batean beilarientzat ospitale zaharra izan zena eta gaur egun aterpearen funtzioak betetzen dituena gure ezkerrera utziko dugu. Azken etxea atzean laga, errekastoa igaro eta errepideraino doan xenda jarraituko dugu. Monolito baten ondora iristean errepidea hartuko dugu, beti ere, GR-65ari dagozkion bide-seinale zurigorriak segituz.

Gorantz egingo dugu Oztibarreko muino borobil eta gozoek eskaintzen duten ikuspegiaz gozatuz. Bihurgune nabarmen batera heltzean, haritz bikainez osatutako baso bat ikusiko dugu gure eskuinean eta bertatik abiatuz harizti bikain batean murgilduko gara. Bide-seinale zurigorriak galdu gabe aurrera egingo dugu pistan barrena. Maldan behera jaisten hasi eta berehala ohartuko gara Haranbeltzeko kaperaren presentziaz. Beste malda txiki bat igo eta Donatoen kapera ospetsua izan zenaren ondoan izango gara.

Izurako basoaren magalean, gizakiak zuhaitzak moztu eta argigune horretan priore-etxea, kapera bat, lau etxe eta zuhaitzik gabeko eremu bat eraiki zuen. Aipatua izan da XII. mendean “Hospitale Sancti de Arambels” agirian. Bertan dagoen etxe baten ateburuan, eraikuntza erreferentzia gisa, 984 urtea ageri da. Erdi Aroko arkitektura erromanikoaren adibide ezin hobea da eta Bariko San Nikolasi dedikatua zaio, bidaiari eta beilarien gerizatzaile. Bertan zeuden Anai Donatoek errezibitzen zituzten beilariak. Anai Donatoak talde laiko bat da, Agustinoei oso lotuak. Txirotasuna, harrera eta laguntza botoa egin ondoren, beren bizi osoa iragaten zuten beilariei harrera egiten. Donatoek zenbait jauntxo eta beilari aberatsen emariekin bizi ziren.

Kaperaren barnean, XVIII. mendeko kolorezko apaindurak, zur tindatuzko ganga, zutabe barrokodun, XVII. mendeko erretablo margotu bat eta Jondoki Jakobe beilari erakusten duen eskultura bat ikus daitezke. Kaperaren atean alfabeto grekoko Alfa eta Omega hizkiak agertzen dira Jainkoa sinbolizatzeko. Iraultza frantsesaren garaian, Donatoen ondorengoek kapera erosi zuten eta gaur egun jabego pribatua da.

San Nikolas priore-etxea osatzen zuten lau etxeak atzean utzi ondoren, berehala izango gara Jondoki Jakobe bidea utziko dugun bidegurutzean. Bertan dagoen metalezko langa bat gurutzatuko dugu eta Izurara iristeko bide-seinale horiak jarraitu beharko ditugu. Hasieran hurritzen artean pista zabaletik jaisten hasiko gara, baina berehala, ia altuerarik galdu edota irabazi gabe ehunka urte dituzten haritzen artean izango gara.
Hasierako bidezidorra pista bihurtuko da eta basotik ateratzean mendiaren magalean zehar aurrera segituko dugu. Bide-seinaleek azken malda igotzera gonbidatuko gaituzte eta ataka pare bat gainditu ostean, Izura aldera jaisten hasiko gara. Hourkamendia baserrira heldu aurretik, Oztibarreko haranaren ikuspegi osoaz gozatzeko aukera izango dugu. Baserria atzean utzi eta Izura herria parez pare dugularik, errepidetik behera egingo dugu. Lehen bihurgunera iristean, eskuinetik belar artean irekitzen den xendatik beste errepidera jaitsiko gara, monolitoaren ondora hain zuzen. Herrira itzultzeko bi aukera izango ditugu, lehena Irizola auzotik berriro pasatuz eta bigarrena, berriz, errepidea jarraituz.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 511 ft

Izura

PictographWaypoint Altitude 429 ft

Irizola

PictographWaypoint Altitude 627 ft

Hourkamendia

PictographWaypoint Altitude 475 ft

GR 65

PictographWaypoint Altitude 567 ft

Izurako basoa

Comments

    You can or this trail