Guardetxe,Lurgorri,Txameni,Irutxin, Aitzegigaña,Aparein,Atxispuru,Errenaga,Desaomendi,Zeontza,Txameni, Txorrotxeta, Beloki
near Arruazu, Navarra (España)
Viewed 6 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Guardaetxen kotxea utzi eta Igaratza alderako pista hartu dugu. Langa pasa orduko, eskubitara egin dugu Lurgorri tontorra erraz antzean igotzeko.
Berriro pistara itzuli gara eta Igaratza bidean jarraitu dugu. Hitz egin behar horretan, berez hartu beharreko bidea pasa egin dugu eta mapan erakusten dugun puntuan pista utzi dugu ezkerretatik basora sartzeko. Bidezidor estu bat jarraituz eta despiste pare bat gaindituta, bat egin dugu berez ekarri behar genituen bidearekin. Guk egindako tramo honek ez zuen inolako zailtasun berezirik.
Pista erraz jarraitu dugu une konkretu batean utzi eta ezkerretatik Irutxinera igotzeko azken aldapa hartu dugun arte. Igoera erraza, zailtasun berezirik gabekoa.
Basoan behera joan gara aurrerago "Borden ibilbidearekin" bat egin dugun arte. Ibilbidea bidezidor estu bat izan da basoan zehar eraman gaituena. Tarteka kobazulo edo leitzeren batekin ere topo egin dugu.
halakoren batean pista zabal batekin topo egin dugu eta pista hori jarraitu dugu eskubitatik gora aldera. Lepora atera garenean, eskubitara hartu dugu Aitzegigaiñako tontorrera iristeko. Azken zatia osinaz beteta zegoen eta galtza motzetan zijoaztenak ez dute oso ondo pasa. Justu tontorrean hesia igaro beharra zegoen azken haitzera iristeko.
Berriro pistara itzuli gara eta bera jarraitu dugu Mezeriain izeneko tontor baten parera iritsi garen arte. Igo eta jetxi ondoren pista jarraitu dugu Aparein mendi aldera. Despisteren bat izan dugu baina segituan konturatu eta bide egokira itzuli gara.
Aparein gainera iritsitakoan, ordu arte basoan ibilita izan ez ditugun paisaiaren bista ederrak izan dittugu.
Apareindik Atxispurura joateko, zulora jetxi beharrean, zeharkako itzulinguru bat egin dugu Guardaetxetik Igaratzara doan pistarekin topo egin arte. Pista jarraitu dugu tontor parera iritsi arte. Tontorrera oso erraz igotzen da.
Atxispuru Aralarreko ordekan dagoenez, hortik aurrerako mendi igo jetxiak errazak izan dira Errenaga txiki, Errenaga, Desaomendi, Desaomendi txiki eta Zeontza.
Zeontzaren kasuan, mapak tontorraren ikurra zulo baten zeukan eta itxuraz, berezko tontorra trikuharria dagoen lekuan da.
Zeontzatik Txameni igo aurretik Unagako putzura jaitsi gara. Putzutik Txamenira doan igoera patxada pixka batekin hartu behar da.
Txameni mendiaren ertzera igotakoan, bidezidor estu batetik lasai iritsiko gara buzoia dagoen tokiraino. Buzoitik mendian behera jaisteko kontu pixka bat izan behar dugu. Eragozpen handirik gabe Txorrotxeta mendira iritsiko gara.
Txorrotxetatik Belokira belazean zehar joango gara, Urdagoene lepotik barrena. Oso eroso.
Urdagoena lepora bueltatuta, Albira eta Guardaetxera eramango gaituen bidean behera joango gara. Kontu pixka bat izan behar dugu markatzen dudan azken bidegurutzean eskubitara hartu eta Guardaetxera joateko.
Buelta ederra.
Ruta circular desde Guardetxe pasando por:
- Dolmen Aubia (0.7 km)
- Beingo Leizea (1.4 km)
- Irutxin (3.3 km)
- Haitzegi Gaña (5.4 km)
- Aparein (7.7 km)
- Atxispuru (8.9 km)
- Errenaga (9.6 km)
- Desamendi (10.3 km)
- Fuente de Desao (10.9 km)
- Desaomendi Txiki (11.3 km)
- Zeontza (12.2 km)
- Unagako Putzua (12.7 km)
- Txameni (13.9 km)
- Txorrotxeta (14.3 km)
- Collado de Urdangone (15.2 km)
- Beloki (15.9 km)
- Borda de Bustinza (17.3 km)
- Borda Miguel (18.6 km)

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments